Mostrando entradas con la etiqueta Euskara. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskara. Mostrar todas las entradas

14 mar 2023

EUSKARA DENONTZAT, POR UN EUSKERA SIN BARRERAS : Bilbo data lab

 

EUSKARA DENONTZAT, POR UN EUSKERA SIN BARRERAS



Laburpena


“Euskara denontzat, por un euskera sin barreras”, Euskadiko hizkuntza-politikari buruzko eztabaida oinarri pluralistekin sustatu nahi duen taldea da, euskara denontzat eskuragarri izateko zubiak eraikiz eta harresiak gaindituz. Kontraste eta hedapen jarduerak antolatuko dira.

Euskal hizkuntza-politika berritzeari buruzko eztabaidarako 12 proposamen azaltzen dituen testua

EUSKARA DENONTZAT, POR UN EUSKERA SIN BARRERAS

(12 proposamen euskal hizkuntza-politika berritzeko)

Uso, conocimiento y perfiles lingüísticos por municipio en Euskadi

Primer mapa de zonificación escolar en Bilbao

cartel Martes 14 de marzo 2023

12 mar 2023

Saizarbitoria: «Euskara jada ez da euskaldun egiten gaituena»

 

 Ramon Saizarbitoria 'Martutene' liburuaren irakurraldi jarraituaren aurkezpenean

Saizarbitoria: «Euskara jada ez da euskaldun egiten gaituena»

«Estatistikek diotenez, sekula ez da hainbeste jende izan euskara jakin, eta erabiltzen ez duena». Itxuraz aurkezpen formal eta instituzionala izatekoa zena euskararen eta euskal literaturaren erronkei buruzko 11 minutuko konpendio bilakatu du gaur Ramon Saizarbitoria idazleak (Donostia, 1944). Bilbo Zaharra euskaltegiak euskal literaturako klasiko baten irakurraldi publikoa antolatzen du urtero, 2008az geroztik, eta Martutene eleberria hautatu dute aurtengo saiorako. Guztira, 200 pertsona baino gehiago bilduko dira hurrengo asteazkenean Bilboko Arriaga antzokian, bakoitza liburuko pasarte txiki bat irakurtzera, eta digitalki hartuko dute parte beste 300 pertsona inguruk. Eta, hain justu, saio hori aurkezteko antolatutako prentsaurrekoan eman du Saizarbitoriak bere kezken berri. «Euskaldunen artean gazteleraz aritzeko tabua erortzen ari da, ustez normalak garelako, kontzientzia linguistikoa galtzen ari garelako, errazago zaigulako, geure burua erreprimitzeaz nekatuta gaudelako».


«Euskararentzat hobe da euskarari buruz hitz egitea, bere alde korri egitea baino»

Eta aurrera jarraitzeko bideari buruz eztabaidatzeko beharra ere nabarmendu du, bestetik. «Euskarari buruz, euskararen gainean, egoera hobetzeko, ajeak sendatzeko, hizkuntza politikak kritikatzeko, hobetzeko, konponbideak bilatzeko hitz egin beharra daukagu, tabuak, lotsak, jarrera esentzialistak, politikakeriak eta itxura bete beharrak alde batera utzita, zentzuz eta borondate onez. Euskararentzat hobe da euskarari buruz hitz egitea, bere alde korri egitea baino».

Saizarbitoriaren hitzetan, «hazkuntza» egon da 68tik gaur egunera arte, eta hastapen berri baten aurrean ikusten du euskalgintza. «Ez dut esango hazkuntza mekanikoa egon denik, baina erraza izan da alde batetik, argi zegoelako zer egin behar zen, eta hemendik aurrera, berriro ere, uste dut ongi pentsatu behar dugula nondik jo».


Joseba Sarrionandia, Pilar Kaltzada eta Aingeru Epaltza izango dira Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan hizketan, 





3 mar 2023

Aurrera ez bagoaz, atzera goaz».

 Euskararen auziaz aritu dira Idurre Eskisabel eta Maialen Arteaga. Kezka azaldu dute hizkuntzaren egoeragatik

Euskararen egoerari dagokionez, Eskisabelek uste du aspaldiko partez «adostasuna» dagoela euskalgintzan diagnosiaren inguruan: «Egoera kritikoan gaude. Duela gutxi, Jon Sarasuak elkarrizketa batean adierazi zuen euskara 'minbiziak jota' dagoela. Iñaki Iurrebaso soziolinguistaren ikerketa batek erakutsi du euskarak ez duela erreprodukziorako adina masa kritikorik. Eta Kontseilua ere ez dago diagnostiko horietatik urrun».


Eskisabelen ustez, bi arrazoi nagusi daude ikuspegi ezkor horretarako: «Alde batetik, aurreikuspenak ez dira betetzen ari. Batzuek uste zuten hezkuntzaren bidez belaunaldi berriak euskalduntzea lortuko zela eta horrek erabileran eragina izango zuela. Errealitateak erakutsi du hori ez dela horrela. Eta, beste aldetik, egoera etengabe aldatzen ari da, eta orain aldaketak gero eta bizkorragoak dira». Horren ondorioa etsigarri samarra da: «Ez dut uste euskara galtzeko arriskurik dagoenik. Baina hizkuntza bizi moduan iritsiko al da XXII. mendera? Nik zalantzak ditut».


Arteagak dioenez, «geldialdian» dago euskara gaur egun. Eta, haren iritziz, hori ez da «aukera bat»: «Ezin gaitezke kontsolatu txarrera ez goazelako. Aurrera ez bagoaz, atzera goaz».


Eta borroka horretan zein izan daiteke belaunaldi gazteen ekarpena? Arteaga: «Askotan esaten da gazteok garela euskararen biziraupenaren bermea, baina zama hori ezin da utzi gazteen bizkar. Gazte euskaltzale gehiago behar ditugu, euskararen aldeko militante gehiago, baina euskararen aldeko herri estrategia oso bat behar dugu: helduleku berriak, diskurtso berriak, erreferentzia berriak, euskaraz arituko diren pantaila gehiago, Irati gehiago behar ditugu».

ETB1, la televisión pública vasca en euskera, tuvo una media de 7.000 espectadores en 2021.

6 ene 2023

Deabruaren eskola: euskara madarikatua.



 Deabruaren Eskola


Pretty baby neskato polita

Beste egun batzutan hasitako istorio bat da,
udan eguzkia erretzen zenean…
arraunak higierazteko
kanta sinple bat… eta bere
oihartzuna oraindik ere oroimenean ikaratzen da
orain urteak ahantziz doazenean

Lewis Carroll

ouis Malle frantziar zuzendariak USAn eta kapital amerikanoz egin izan du bere azken pelikula hau. 1917ko New Orleansen bilakatzen da, putaetxe batetan. Violet, putetarik baten alaba, giro hontan hazten dan hamar urteko neskato bat da. Lolita berri bat aurkezten zaigu, filme narratibo, dekoratibo eta atsegin honetan.

New Orleans 1917

Hiru arrazoik bultzatu dute zuzendaria istorioa 1917ko New Orleansen anbientatzera. (1) Al Rose delakoaren liburu bat Stury villeko putaetxeei buruz irakurri izanak. (2) 1912 inguruan E.J.-Bellocq gazteak New Orleanseko putei egindako fotografiak ikusi izanak. (3) Storyville jazzaren sorterria izateak eta Jelly Roll Morton pianista bertoko putetxetan bizi izanak.

Berreraikidura historikoa egokia da, eta anbientazioa liluragarria. Ene ustez, famaren baliorik inportanteenak, hain zuzen, narrazioaren xarma eta anbientazioaren eta edertasuna dira, musika eta fotografia (Sven Nykvist) batez ere. Baina, azerturik handiena, dudarik gabe, New Orleans bera aukeratzea izan da.

(...)

Louis Mallek aukeratu duen bukaera ere oso irteera normalizantea da, horra eta normalitatearen gizartea integratzea alegia. Violet, alde honetatik, Alizia perfekto bat da, eta bere haurtzaroa (berdin perbertsio haroa) enkantoen herria. Bukaeran, beraz, galdu egiten da xarma, galdu egiten da fantasia, kotidianotasunera itzultzeko.

Bestalde, filmean zehar, Lolita (edo Theresa) berri honen figura ez da egoki azaldua (interpretazioa ona den arren). Pelikulan Violet aztertzerakoan hainbat huts nabaritzen dira, sakontasun eta ikerketa psikologiko falta batipat.

Orohar, filmearen ardatza flakoa den arren, anbientazioa, fotografia eta musika arras interesgarriak dira eta pelikula dekoratibo eta atsegintzat balora daiteke.

Joseba Sarrionandia

«Pretty baby neskato polita»Anaitasuna, 1978. urteko abenduaren 15ean


EZKONDUZ GERO HASTEN DIRELA PROBLEMAK

«Marisa barra atzean»

Koldo Izagirre eta Ramon Saizarbitoriaren elkarrizketaZeruko Argia, 771. zenbakia, 1978ko urtarrilaren 29an



19 mar 2022

“Esto es un acuerdo de país”: Ley de educación Euskadi / Hezkuntza itunaren zuzenketen gaineko akordioa hitzartu dute.

Puede ser una imagen de texto que dice "PLAN ESTRATÉGICO ESCUELA PÚBLICA ACUERDO POR EL IMPULSODE UNA ESCUELA PUBLICA YELFINDELA SEGREGACION Un gran pacto de país con compromisos concretos yvinculantes PUBLIFICACIÓN DE CENTROS ESCOLARES HAURRESKOLAK GRATUITAS. UNIVERSALES CALIDAD DE 0-3 AÑOS NUEVOS MODELOS DE GESTIÓN DE COMEDORES, QUE RENOVARÁN TENDRÁN PAPEL PEDAGÓGICO FIN DE LA CONCERTACIÓN UNIVERSAL ELABORACIÓN DEL PLAN CONTRA SEGREGACI JUNTO A LOS SOCIALES EUSKERA: MODELO PLURILINGÜE CENTRADO EN REALIDAD DE CADA TERRITORIO elkarrekin PODEMOS iu"Hezkuntza akordioa erdietsi duten alderdien ordezkariak, atzo, 19:00 aldera argazkia egin aurretik.

Euskadi presume de un acuerdo educativo histórico que aglutina a 68 de los 75 parlamentarios y al 90% de los votantes en las autonómicas de julio de 2020. Los partidos que integran el Gobierno vasco, PNV y PSE-EE, y los dos principales grupos de la oposición, EH Bildu y Elkarrekin Podemos-IU, han cerrado a última hora de este viernes un documento de bases para la presentación, en otoño, de una nueva ley que actualice la de 1993. PP+Cs ha defendido su posición contraria mientras que Vox, después de llevar meses quejándose de ver reducidos sus tiempos y una semana vanagloriándose de haber derrotado ese 'cordón sanitario' en el Tribunal Constitucional, ha optado por no asistir a las votaciones y celebrar un acto de partido en Donostia. A falta de que el documento completo se haga público en los próximos días, el consenso incluye el refuerzo de la escuela pública en un territorio con récord europeo de alumnos matriculados en centros privados, casi un 50%, y un modelo educativo “plurilingüe” con el euskera como “eje”.

Reuniones, retrasos y reuniones : Que locura....

DBH bukatzean ikasleek B2 maila eduki behar izatea adostu dute.

Hezkuntza itunaren zuzenketen gaineko akordioa hitzartu dute, negoziazio luzeen ostean. Euskara «ardatz» duen eredu eleaniztunaren alde egin dute. Legea zedarrituko dute orain akordioaren bidez


12 mar 2022

Hautsi da Anphora : Pott aldizkaria - Loraldia

 Hemen atzoko unerik berezienak...




Memorian betiko gordeko dugun gau magikoa gogoratzeko

Pott aldizkaria



Bilbo, 1978-1980

Ustela aldizkarian (1975-76) bere ibilbidea amaitu ostean, Bernardo Atxaga Bilbora joan eta Manu ErzillaJoxemari IturraldeJon JuaristiRuper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera Pott banda osatu zuen 1977ko irailean. Jatorri, adin, zaletasun, sentsibilitate eta ideologia anitzekoak izan arren, literaturzaletasunak eta adiskidetasunak batu zituen Bilbon. Euskal kultura simulakro bat zela iritzita, izpiritu berri baten jabe ziren bandakideek literatura heterodoxoaren eta abangoardiaren abiapuntua ezarri zuten kulturalki hila zegoen hirian.



Aleari buruzko informazioa

PotPoyt bandaren berriemailea
     (1978-martxoa)

Aleari buruzko informazioa
Pott bandaren blaga (Non gertatu han ostatu)
     (1978-ekaina)
Aleari buruzko informazioa

Pott (barnean dio: Pott bandaren blaga)
     (1978-azaroa)

Aleari buruzko informazioa

Pott bandaren braga
     (1979-martxoa)

Aleari buruzko informazioa
Pott bandaren praka
     (1979-uztaila)
Aleari buruzko informazioa
Pott tropikala
     (1980-ekaina)

28 mar 2020

Adan eta bizitza - Bernardo Atxaga

Adan eta bizitza



Gaixotu zen Adan paradisua utzi eta aurreneko neguan,
eta eztulka, buruko minez, hogeita hemeretziko sukarraz,
negarrari eman zion Magdalenak gerora emango bezala,
eta Evagana zuzenduz "hil egingo naiz" esan zion oihuka,
"gaizki nago, maite, hilurren, ez dakit zer gertatzen zaidan".
Harritu egin zen Eva hitz haiekin, hil, hilurren, gaizki, maite,
eta berriak iruditu zitzaizkion, hizkuntza arrotz batekoak,
eta ezpain artean ibili zituen maiz, hil, hilurren, gaizki, maite,
harik eta zehazki ulertzen zituela iruditu zitzaion unerarte.
Ordurako sendatua zegoen Adan, eta poz pozik zebilen.
Paradisuaz geroko lehen gertaera hark segida luzea izan zuen ,
eta lehengoez gain, hil, hilurren, gaizki, maite, Adan zein Evak
hitz berriak ikasi behar izan zituzten, min, lan, bakardade, poz
eta beste hamaika, denbora, neke, algara, eder, ikara, kemen;
hiztegia hazten zenarekin batera, zimurtuz joan zitzaien azala.
Zahartu zen erabat Adan, sentitu zuen hurbil heriotzaren ordua,
eta Evarekin elkarrizketa sakon bat izateko gogoa sortu zitzaion;
"Eva", esan zion, "ez zen ezbehar bat izan paradisuaren galtzea;
oinazeak oinaze, minak min, gure Abelen zoritxarra halako zoritxar,
bizi izan duguna izan da, zentzurik nobleenean esanda, bizitza".
Adanen hilobi atarian malko arruntak ixuri ziren, gatz eta urezkoak,
lurrera erortzerakoan hiazinto edo arrosa alerik eman ez zutenak,
eta Kain izan zen, paradoxaz, negarrez bortitzen puskatu zena;
Gero Evak irribarre xamurrez gogoratu zuen Adanen lehen gripea
eta halaxe, lasai, etxera joan eta salda beroa hartu zuten, eta txokolatea.

La vida según Adán

Enfermó Adán el primer invierno después de su salida del paraíso
y asustado con los síntomas, la tos, la fiebre, el dolor de cabeza,
se echó a llorar igual que años más tarde lo haría María Magdalena,
y dirigiéndose a Eva, "no sé qué me ocurre" gritó, "tengo miedo"
"amor mío, ven aquí, creo que ha llegado la hora de mi muerte".
Eva se sorprendió mucho al oir aquellas palabras, amor, miedo, muerte
y le pareció que pertenecían a una lengua extraña, ajena al paradisiaqués,
y anduvo con ellas en la boca, masticándolas como pepitas, como raíces,
hasta que creyó, amor, miedo muerte, comprender enteramente su sentido.
Para entonces Adán ya se había repuesto, y volvía a sentirse feliz, o casi.
Fue sólo, aquel hecho extraparadisíaco, el primero de una larga serie,
de modo que Adán y Eva siguieron, por así decir, recibiendo clases intensivas
de la lengua que decía amor, miedo, muerte, aprendiendo palabras como
cansancio, sudor, carcajada, carcaj, carcamal, canción, caricia o cárcel;
a medida que crecía su vocabulario, las arrugas de su piel aumentaban.
La hora de la muerte, la verdadera, le llegó a Adán siendo ya muy viejo,
y quiso entonces transmitir a Eva lo que había aprendido, su última verdad.
"¿Sabes, Eva?", le dijo, "la pérdida del paraíso no fue en realidad una desgracia".
A pesar de los trabajos, a pesar de lo del pobre Abel y todos los demás conflictos,
hemos conocido lo único que, noblemente hablando, puede llamarse vida. 
Sobre la tumba de Adán se derramaron lágrimas corrientes, de agua y sal,
que cayeron a tierra y no criaron jacintos, ni rosas, ni flores de ninguna clase,
y de todos ellos fue Caín el que, paradójicamente, con más desgarro lloró;
Luego Eva recordó con cariño el susto de Adán cuando su primera gripe,
y todos se calmaron, y se fueron, y tomaron algo, y comieron un bollo.

Life according to Adan

The first winter after leaving Paradise, Adam fell ill,
And, alarmed by his symptoms: coughing, fever, headache, 
He burst into tears, just as Mary Magdalene would many years later. 
Then, addressing Eve, he cried: 'I don't know what's wrong with me. 
Come here, my love, I fear the hour of my death is near.'
Eve was very surprised to hear the words lovefear and death
they seemed to belong to a strange language, quite unlike the language of Paradise, 
And she rolled them around in her mouth, chewing on them like tomato seeds or roots, 
Until she felt she had understood them fully: lovefeardeath
But by then, Adam had recovered and was happy again - well - almost.
That extra-paradisaic event was only the first in a long series, 
And Adam and Eve continued their intensive course in that language
which spoke of lovefear and death, learning words such as
Drudgery, sweat, delight, dagger, perish, song, caress and prison; 
As their vocabulary increased, so did the wrinkles on their skin.
The hour of Adam's death, the real one this time, came when Adam was very old, 
And he wanted to tell Eve all that he had learned, his ultimate truth. 
You know, Eve, he said, 'losing Paradise wasn't really such a bad thing. 
Despite all the hard work, the business with poor Abel and other such problems, 
We have experienced the only thing that deserves the noble name of life.'
On Adam's tomb a few ordinary saltwater tears were shed, 
And where they fell to earth no hyacinths or roses or flowers of any sort sprang up, 
And paradoxically enough, it was Cain who cried the most. 
Then Eve recalled fondly how frightened Adam had been by that first bout of flu, 
And they all stopped crying and went off for a drink and a bite to eat.
Translated by Margaret Jull Costa

7 feb 2018

Ikasleen erdiak, euskaldundu gabe


Ikasleen erdiak, euskaldundu gabe
Hezkuntza ezinbesteko zutabea da euskara biziberritzeko bidean, baina hutsuneak ere eduki ditu: ez du lortu ikasle guztiek euskaraz jakitea. Ondorio hori atera du Euskal Herrian Euskaraz taldearen enkarguz egindako azterketa batek. Aztikerrek egin du. Batetik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hizkuntza ereduen bilakaera aztertu dute, eta, bestetik, euskararen egoerari buruzko azterketen datuak. Gurutzatu egin dituzte. Hara: ereduen sistema martxan jarri zenetik eskolatik pasatutako 206.000 lagunek diote ez dakitela euskaraz. Etxean euskaraz ikasitakoak kenduz gero (82.000 lagun), eskolara joanikoen erdiek badakite; erdiek, ez.

(..) Euskarazko irakaskuntzaren gorakada horren oinarrian familien eskaria dagoela nabarmendu du EHEko ordezkari Urko Aierbek. «Familiek eginiko hautuari zor zaio aurrerapauso handiena».

(..) Seitik bat, %17, etxean euskaldundua da. Badago beste multzo bat, %9, etxean bi hizkuntzak jaso dituena eta eskolan ikasia. Etxean euskararik jaso ez dutenei begiratuta, hara: herenek, %32k, euskara eskuratu dute eskolan, baina gehiago dira (%42) euskara jakin gabe atereak. 2001eko inkesta soziolinguistikotik aurrerako datuak erabili dituzte, ereduak hasi zirenean eskolatutakoek 24 urte beteak zituztelako. Etxean euskaldundutakoak kenduta, beraz, erdiak daude euskaldundu gabe.

Euskara mailak badu lotura euskaraz egiteko erraztasunarekin. Eta erosotasunak zuzeneko lotura du euskara erabiltzearekin. Inkesta soziolinguistikoaren arabera, 16-24 urterekin, bostetik bik erosoago egiten dute erdaraz (%40), eta batek euskaraz (%18).





1 mar 2016

Educación Trilingüe - Hezkuntza Hirueleduna



EVALUACIÓN DEL PROCESO DE EXPERIMENTACIÓN DELMARCO DE EDUCACIÓN TRILINGÜE.


LABURPENA
Hezkuntza Marko Hirueledunaren (HMH) esperimentazio-prozesua 2010-2011 ikasturtean hasi zen, 40 ikastetxeren partaidetzarekin. 2011-12 ikasturtean eman zitzaion jarraipena deialdi berriarekin (HMH II), oraingoan ikastetxe publiko eta itunpekoak partaide zirela. Ekimenak helburu argia zuen: ereduen sistema gainditu eta horren ordez, gutxieneko komun batzuk oinarritzat hartuta, ikastetxeei beren hizkuntza-proiektuak prestatzeko autonomia handia emango dien markoa finkatzea.
Ikastetxe bakoitza, bere errealitate soziolinguistikotik abiatuta, helmuga berera gerturatu da pixkanaka: euskararen, gaztelaniaren eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza baten ezagutza eta erabilera sozial eta akademikoa.
ISEI-IVEIk talde esperimental guztien eta alderaketa egiteko aukeratutako kontrol-talde batzuen ebaluazio-prozesua garatu du 2010-2011 ikasturtetik. Azken txosten hau ikerlan zabalaren emaitza da, honako alderdi hauek egiaztatzeko helburua izan duena: 1H eta 2H hizkuntzetan, euskaran eta gaztelanian, antzeko errendimendua gertatzen ote den HMH talde esperimentaletan eta kontrol-taldeetan; 3Hko errendimendua, kasu honetan ingelesekoa, nabarmen handiagoa ote den HMH talde esperimentaletan kontrol-taldeetan baino; eta Hizkuntzakoa ez den konpetentzien errendimendua antzekoa ote den HMH talde esperimentaletan eta kontrol-taldeetan, kasu honetan Matematikarako konpetentzia eta Zientzia-kulturarako konpetentzia.
Gainera, ikerketa honen bidez bidez, esperimentazio horretako ikasleen errendimenduan testuinguruko, ikastetxeko edo banakako zer faktorek eragiten duten identifikatu nahi izan da. Azkenik, eta espertu-lan taldearen lanen ondorioz, zera lortzen da: Lehen Hezkuntzako 6. mailan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailan hizkuntza bakoitzean ikasleek lortzen duten EHEMB (Europako Kontseiluaren Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratua) maila zein den zehaztea

MET


Esta labor investigadora ha sido completada en el 2016 con la publicación del informe final del Marco de Enseñanza Trilingüe, donde se establecen las conclusiones definitivas a las que se ha llegado después de cuatro años de evaluación a los centros que han participado en esta experimentación.

El proceso de experimentación del Marco de Educación Trilingüe (MET) se inició el curso 2010-11 con la participación de 40 centros, y tuvo su continuidad el curso 2011-12 con una nueva convocatoria (MET II), en la que se aceptaron  centros públicos y concertados. Esta iniciativa tenía un propósito claro: superar el sistema de modelos por un marco que, en base a unos mínimos comunes, diera amplia autonomía a los centros educativos para la elaboración de sus propios proyectos lingüísticos. Cada centro, partiendo de su propia realidad sociolingüística, se ha acercado progresivamente a una misma meta: el conocimiento y uso social y académico del euskera, castellano y, al menos, una lengua extranjera.





17 sept 2015

"¿Sabéis si siguen casados?" Gozategi & Miguel Bose

Juicio por la boda que acabó en batalla campal en San Sebastián






Astelehena biharamun ezinez lehertzear nago sabeleko kalanbreak ezin dut gehiago. Ta zer ondo pasatu nun hura gaua atzokoa denbora luze batean gogoratzekoa. Ikasketak ahaztu ditut neskak utzi nauela ta farra on bat botatzeko aitzakirik ez nun falta zazpi egunetatik behin izaten da larunbata. Formal ibiltzen naiz baina begira gauzak zer diran hogeitabi garagardo ta lau gin-tonic segidan azkeneko coca-colak kalte egin ote zidan. Astelehena biharamun ezinez lehertzear nago asteburuetan badakizu etxean gelditu. Ta zer ondo pasatu nun hura gaua atzokoa nire partetik goraintziak buruko-minari(tripako-minari). Goizeko bostak ezkero ez dut ezer gogoratzen balantzaren urratsetan zapatarik gabe nintzen eskerrak nire galtzetan ez zen txanponik gelditzen. Hurrengoan emango dut gizon zintzoaren planta berandu baino lehenago egin beharko dut hanka hurrengoan izango da honek bueltarik ez dauka. Parranda zale naizela pasatzen naizela pentsatzen dut maiz aukera sortzen den heinean berriz juergara joango naiz.






7 may 2014

Resultados del proyecto de experimentación del Marco de Educación Trilingüe (MET). Hezkuntza marko hiruleduna (HMH).



Hiru elekoak ingeles maila hobetu du, gainerako alorretan okertu gabe. 


Elebitasunak mesede. Ikasle guztiek ez dute maila neurri berean hobetzen. Ikasle elebidunek, euskaraz eta gaztelaniaz egoki dakitenek, gaitasun handiagoa dute ingelesa menperatzeko. 

Erdaldun elebakarren eta euskaraz maila eskasa dutenek ingelesean ere ez dute gainerakoen maila lortu.



Las pruebas desvelan que los alumnos del Marco Trilingüe aprenden "mucho más" inglés.

Se ha comprobado que existe "una correlación muy fuerte" entre el nivel de inglés y de euskera que adquieren los alumnos y el número de horas en las que están expuestos a esas lenguas.



Comparecencia de la consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura, a petición propia, para presentar el informe final del proyecto de experimentación MET 1.



Txostena ISEI-IVEI web orrian.

Informe