3 mar 2023

Aurrera ez bagoaz, atzera goaz».

 Euskararen auziaz aritu dira Idurre Eskisabel eta Maialen Arteaga. Kezka azaldu dute hizkuntzaren egoeragatik

Euskararen egoerari dagokionez, Eskisabelek uste du aspaldiko partez «adostasuna» dagoela euskalgintzan diagnosiaren inguruan: «Egoera kritikoan gaude. Duela gutxi, Jon Sarasuak elkarrizketa batean adierazi zuen euskara 'minbiziak jota' dagoela. Iñaki Iurrebaso soziolinguistaren ikerketa batek erakutsi du euskarak ez duela erreprodukziorako adina masa kritikorik. Eta Kontseilua ere ez dago diagnostiko horietatik urrun».


Eskisabelen ustez, bi arrazoi nagusi daude ikuspegi ezkor horretarako: «Alde batetik, aurreikuspenak ez dira betetzen ari. Batzuek uste zuten hezkuntzaren bidez belaunaldi berriak euskalduntzea lortuko zela eta horrek erabileran eragina izango zuela. Errealitateak erakutsi du hori ez dela horrela. Eta, beste aldetik, egoera etengabe aldatzen ari da, eta orain aldaketak gero eta bizkorragoak dira». Horren ondorioa etsigarri samarra da: «Ez dut uste euskara galtzeko arriskurik dagoenik. Baina hizkuntza bizi moduan iritsiko al da XXII. mendera? Nik zalantzak ditut».


Arteagak dioenez, «geldialdian» dago euskara gaur egun. Eta, haren iritziz, hori ez da «aukera bat»: «Ezin gaitezke kontsolatu txarrera ez goazelako. Aurrera ez bagoaz, atzera goaz».


Eta borroka horretan zein izan daiteke belaunaldi gazteen ekarpena? Arteaga: «Askotan esaten da gazteok garela euskararen biziraupenaren bermea, baina zama hori ezin da utzi gazteen bizkar. Gazte euskaltzale gehiago behar ditugu, euskararen aldeko militante gehiago, baina euskararen aldeko herri estrategia oso bat behar dugu: helduleku berriak, diskurtso berriak, erreferentzia berriak, euskaraz arituko diren pantaila gehiago, Irati gehiago behar ditugu».

ETB1, la televisión pública vasca en euskera, tuvo una media de 7.000 espectadores en 2021.

No hay comentarios: