Mostrando entradas con la etiqueta Irakaskuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Irakaskuntza. Mostrar todas las entradas

29 dic 2020

Euskal Eskola Publikoaz eztabaidatzeko, proposamenak indartzeko.

 

Iñigo Salaberria (HEIZE): “Ez gaude inoren kontra, baizik denon mesedetan”


HEIZE une honetan erronka baten aurrean dago: Eskola Publikoaren ahalduntze prozesuan laguntzea.

Ikastetxeetako eguneroko bizitzak ez du laguntzen hausnarketa pausatua epe ertainari begira egiten. Xede horrekin Euskal Eskola Publikoa Gaur, Bihar HEIZEko proiektu estrategiko bat da eta berak badu berariazko lan dinamika.

(Euskal Eskola Publikoaz Harro). Talde anitza dago topagune horretan, ikuspegi ezberdin askotakoak, baina hainbat helburutan bat egiten dugu eta Eskola Publikoren babesa da… Badakigu zein den gure egungo egoera. Egun batetik bestera egoerak ez dira aldatuko, baina hobekuntza bat bilatu nahi baldin badugu zeozer egin beharko dugu.

(..) Badirudi HEIZEren belaunaldi erreleboa eman dela. Zein da oraingo egoera? Erreleboak aldaketak suposatu ditu lehentasunetan? 

HEIZE une honetan erronka baten aurrean dago. Lau urteko honi begira planteatu genuen plan estrategiko bat, helburu bat gauzatuko duena: Eskola Publikoaren ahalduntze prozesuan laguntzea. Prozesu honek behar ditu agente ezberdin asko. HEIZEk ezingo du gauzatu bakarrik. HEIZEk gauzatu ahal izango du baldin eta berarekin batera familiak baditugu, baldin eta inguru ikertzailea gure alde badago. Ikastetxeok beraien barne hausnarketa barruan adierazten dizkigute behin eta berriz zein elementutan aurkitzen diren tresna faltarekin, ez dut esaten baliabide falta, baizik eta tresna falta ikerkuntza ikuspuntutik. Horretarako ezinbestean hirugarren hanka hori. Eta horregatik HEIZEren helburutako bat da Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkar harremana sendotzea horren mesedetan. Eta esparru ezberdinak daude: metodologikoa, emozionala, hizkuntzen glotodidaktika, digitalizazioa…

7 feb 2018

Ikasleen erdiak, euskaldundu gabe


Ikasleen erdiak, euskaldundu gabe
Hezkuntza ezinbesteko zutabea da euskara biziberritzeko bidean, baina hutsuneak ere eduki ditu: ez du lortu ikasle guztiek euskaraz jakitea. Ondorio hori atera du Euskal Herrian Euskaraz taldearen enkarguz egindako azterketa batek. Aztikerrek egin du. Batetik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hizkuntza ereduen bilakaera aztertu dute, eta, bestetik, euskararen egoerari buruzko azterketen datuak. Gurutzatu egin dituzte. Hara: ereduen sistema martxan jarri zenetik eskolatik pasatutako 206.000 lagunek diote ez dakitela euskaraz. Etxean euskaraz ikasitakoak kenduz gero (82.000 lagun), eskolara joanikoen erdiek badakite; erdiek, ez.

(..) Euskarazko irakaskuntzaren gorakada horren oinarrian familien eskaria dagoela nabarmendu du EHEko ordezkari Urko Aierbek. «Familiek eginiko hautuari zor zaio aurrerapauso handiena».

(..) Seitik bat, %17, etxean euskaldundua da. Badago beste multzo bat, %9, etxean bi hizkuntzak jaso dituena eta eskolan ikasia. Etxean euskararik jaso ez dutenei begiratuta, hara: herenek, %32k, euskara eskuratu dute eskolan, baina gehiago dira (%42) euskara jakin gabe atereak. 2001eko inkesta soziolinguistikotik aurrerako datuak erabili dituzte, ereduak hasi zirenean eskolatutakoek 24 urte beteak zituztelako. Etxean euskaldundutakoak kenduta, beraz, erdiak daude euskaldundu gabe.

Euskara mailak badu lotura euskaraz egiteko erraztasunarekin. Eta erosotasunak zuzeneko lotura du euskara erabiltzearekin. Inkesta soziolinguistikoaren arabera, 16-24 urterekin, bostetik bik erosoago egiten dute erdaraz (%40), eta batek euskaraz (%18).





1 mar 2016

Educación Trilingüe - Hezkuntza Hirueleduna



EVALUACIÓN DEL PROCESO DE EXPERIMENTACIÓN DELMARCO DE EDUCACIÓN TRILINGÜE.


LABURPENA
Hezkuntza Marko Hirueledunaren (HMH) esperimentazio-prozesua 2010-2011 ikasturtean hasi zen, 40 ikastetxeren partaidetzarekin. 2011-12 ikasturtean eman zitzaion jarraipena deialdi berriarekin (HMH II), oraingoan ikastetxe publiko eta itunpekoak partaide zirela. Ekimenak helburu argia zuen: ereduen sistema gainditu eta horren ordez, gutxieneko komun batzuk oinarritzat hartuta, ikastetxeei beren hizkuntza-proiektuak prestatzeko autonomia handia emango dien markoa finkatzea.
Ikastetxe bakoitza, bere errealitate soziolinguistikotik abiatuta, helmuga berera gerturatu da pixkanaka: euskararen, gaztelaniaren eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza baten ezagutza eta erabilera sozial eta akademikoa.
ISEI-IVEIk talde esperimental guztien eta alderaketa egiteko aukeratutako kontrol-talde batzuen ebaluazio-prozesua garatu du 2010-2011 ikasturtetik. Azken txosten hau ikerlan zabalaren emaitza da, honako alderdi hauek egiaztatzeko helburua izan duena: 1H eta 2H hizkuntzetan, euskaran eta gaztelanian, antzeko errendimendua gertatzen ote den HMH talde esperimentaletan eta kontrol-taldeetan; 3Hko errendimendua, kasu honetan ingelesekoa, nabarmen handiagoa ote den HMH talde esperimentaletan kontrol-taldeetan baino; eta Hizkuntzakoa ez den konpetentzien errendimendua antzekoa ote den HMH talde esperimentaletan eta kontrol-taldeetan, kasu honetan Matematikarako konpetentzia eta Zientzia-kulturarako konpetentzia.
Gainera, ikerketa honen bidez bidez, esperimentazio horretako ikasleen errendimenduan testuinguruko, ikastetxeko edo banakako zer faktorek eragiten duten identifikatu nahi izan da. Azkenik, eta espertu-lan taldearen lanen ondorioz, zera lortzen da: Lehen Hezkuntzako 6. mailan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailan hizkuntza bakoitzean ikasleek lortzen duten EHEMB (Europako Kontseiluaren Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratua) maila zein den zehaztea

MET


Esta labor investigadora ha sido completada en el 2016 con la publicación del informe final del Marco de Enseñanza Trilingüe, donde se establecen las conclusiones definitivas a las que se ha llegado después de cuatro años de evaluación a los centros que han participado en esta experimentación.

El proceso de experimentación del Marco de Educación Trilingüe (MET) se inició el curso 2010-11 con la participación de 40 centros, y tuvo su continuidad el curso 2011-12 con una nueva convocatoria (MET II), en la que se aceptaron  centros públicos y concertados. Esta iniciativa tenía un propósito claro: superar el sistema de modelos por un marco que, en base a unos mínimos comunes, diera amplia autonomía a los centros educativos para la elaboración de sus propios proyectos lingüísticos. Cada centro, partiendo de su propia realidad sociolingüística, se ha acercado progresivamente a una misma meta: el conocimiento y uso social y académico del euskera, castellano y, al menos, una lengua extranjera.





3 jul 2013

Ikastaria 18. Cuadernos de Educación. Eusko Ikaskuntza: Sekuentzia didaktikoak eta hizkuntzen curriculuma: teoria eta praktika

Eusko Ikaskuntzaren Saileko Koadernoak 1982an sortu ziren, sailkako argitalpen gisa, Sail Zientifikoetako ikertzaileek buruturiko ikerketak eta lanak ezagutzera ematearren.


2010tik, Ikastaria. Cuadernos de Educación aldizkaria, formato digitalean argitaratzen da eta artikuluak, doan irakurri eta deskargatu daitezke.
 
Eusko Ikaskuntzaren Hezkuntza Saileko partaidea naiz eta ondorengo aldizkariaren artikulu bilduma komendatzen dizuet Hizkuntzak eta bere sekuentzia didaktikoaren inguruan
 
bildumako argitalpenen zerrenda
Ikastaria 18

 Sekuentzia didaktikoak eta hizkuntzen curriculuma: teoria eta praktika = Secuencias didácticas y currículo de lenguas: teoría y práctica

Garcia-Azkoaga, Inés
Sekuentzia Didaktikoak eta hizkuntzen curriculuma: teoria eta praktika: hitzaurrea
PDFn deskargatu
Larringan Arantzabal, Luis María; Idiazabal Gorrotxategi, Itziar
Sekuentzia didaktikoa: ekintza didaktikoaren zutabe eta ardatz minimoki fidagarria
PDFn deskargatu
Kiviaho-Kallio, Pia
Beyond the Language Classroom: Learning English in Real-Life Projects
PDFn deskargatu
Aeby Daghé, Sandrine
Quels usages des séquences didactiques pour enseigner l´argumentation au secondaire obligatoire?
PDFn deskargatu
Mielgo Merino, Roberto; Ocio Endaya, Begoña; Ocerinjauregui Ocerinjauregui, Jone
La Secuencia Didáctica recurso para la enseñanza plurilingüe: experiencias de centro para la formación continua
PDFn deskargatu
Diaz de Gereñu Lasaga, Leire; Garcia-Azkoaga, Inés
Hizkuntza garatzeko baliabideak Curriculuma Norbanakoari Egokitzeko (CNE) programetan: Sekuentzia Didaktikoaren zenbait gogoeta
PDFn deskargatu
Ibarra Atutxa, Jaione
Sekuentzia Didaktikoen onurak testuak ekoizten irakasteko: Irakasle-eskolako ikasleekin egindako esperientzia baten emaitzak
PDFn deskargatu
Sáinz Osinaga, Matilde; Garro Larrañaga, Eneritz; Ozaeta, Arantza; Azpeitia, Agurtzane; Alonso, Idurre
Debate soziozientifikoa herritar kritikoa formatzeko lanabes: Sekuentzia Didaktiko baten proposamena
PDFn deskargatu
Zabala Alberdi, Josune
Ahozko konpetentziak derrigorrezko bigarren hezkuntzan: Sekuentzia Didaktikoak Tolosako laborategian
PDFn deskargatu
Garro Larrañaga, Eneritz; Pérez Lizarralde, Karmele; Azpeitia, Agurtzane; Irizar, Asier
Jendaurreko ahozko aurkezpenen lanketa Unibertsitatean Sekuentzia Didaktiko eta praktika gogoetatsuaren bidez
PDFn deskargatu
Madinabeitia, Monika; Barquín, Amelia; Alzola Maiztegi, Nerea
Kulturarteko Hezkuntza unibertsitatean: "Immigrazioaren fenomenoa eta egokitze-prozesua" Sekuentzia Didaktikoa
PDFn deskargatu
Analytic Summary

Eskuragarri hemen

Baita Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza Sailak Vitoria-Gasteizen antolatuko duen Jardunaldia:



Hizkuntzen trataera bateratua. Apraiz-Zumalabe Mintegia 2013
2013 azaroa 25 Vitoria-Gasteiz.

Hizkuntzen arteko eragina da hizkuntzen trataera bateratuaren oinarrietako bat, eta hortik joko dute mintegi honetan hizpide izango diren auzietako batzuek: ikasleek hizkuntza batean landutako eta garatutako trebetasunak zein neurritan transferitzen dira beste hizkuntza edo hizkuntzetara? Hizkuntzen arteko eraginak zein norabidetan gertatzen dira? Ikasleen bigarren hizkuntzan egindako irakaskuntzak ahalbidetzen ote du lehen edo hirugarren hizkuntzarako transferentziarik?.

Batzorde Antolatzailea

Alaitz ALEGRIA SUSPERREGI. Eusko Ikaskuntza. Lauaizeta Ikastola BHI
Ibon MANTEROLA GARATE. Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza Saileko Lehendakaria. EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila


 Hauek dira mintegian parte hartuko duten hizlariak: Ane Ortega (Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola), Iker Pagola (Erain Ikastetxea), Ane Badiola, Lierni Etxeberria, Aroa Murciano eta Garazi Rota (Eusko Ikaskuntzaren Apraiz-Zumalabe 2011 beka).

 

28 mar 2012

m29 - Irakaskuntzan Grebari buruzko informazioa

Lanuzte ikaragarria Hego Euskal Herrian lan erreformaren eta eskubide murrizketen aurka.


Grebaren deitzaileek (ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK eta EHNE sindikatuek eta makina eragile sozialek) arrakastatsutzat jo dute greba deialdiaren emaitza babes handia izan duelako. Gaurkorako deituta zegoen grebak ia erabateko erantzuna izan du Hego Euskal Herriko sektore eta enpresetan. Enpresa eta sektoretako datu zehatzek baieztatzen dutenez Hego Euskal Herrian greba orokorra itzela izan da.










Irakaskuntzari dagokionez inoizko grebarik handiena izan da, lanuzteak


erabateko jarraipena izan duelarik. Ikastetxe askotan zerbitzu minimoak besterik ez dira

bete eta orokorrean %90tik gora langilek egin dute lanuztea.


http://ikastetxeakmartxan.wordpress.com/

Benetan goizekoa ikaragarria izan da, Kaleak jendez ganezka. Ba zen garaia, eta Bihar.......

15 may 2010

Zer egiten dugu ikasleok gelan aspertzen garenean?

Zer egiten dugu ikasleok gelan aspertzen garenean?

MUTRIKUko INSTITUTUko lantaldea

Iñaki AGIRRETXEA, Ane ARREITUNAINDIA, Nerea IRIGOIEN, Intza MARTINEZ, Jaione MATÍAS, Garoa MENDIGUREN

Gure ikasle eskarmentuak erakutsi dizkigun denbora pasatzeko moduak hauek dira:

1. Borragoma begian ipini eta piratarena egin.

2. Liburuari marrazkiak edota izenak... idaztea.

3. Atzamarrarekin zure burua hipnotizatu nahian ibili.

4. Mugikorra ezkutuan hartu eta beste gelakideei dei galduak egiten ibili.

5. Ilearekin jolastu eta look berriak asmatu.

6. Atzeko, alboko edota aurreko gelakideei paper txiki batean mezuak idatzi eta bidali.

7. Irakaslea konturatzen ez bada liburua hartu hanka artean jarri eta gelakide batzurekin DS–an jolasten hasi.

8. MP3 edo MP4–ko aurikularrak jertsearen mangatik sartu eta eskua burua eusten bezela jarrita musika entzun.

9. Estutxea margotu.

10. Papelitoak idatzi ordu aldaketan beste gelakoekin trukatzeko.

11. Leihotik patiora, etxeak eraikitzen dituzten langileei... begira egon.

12. Irakaslearen arropari begira egon eta oso pinpirina bada barrez lehertu, irakaslea konturatu gabe, noski.

13. Etxean egin ez dituzun lanak, aurreko klasean egin.

14. Eskua margotu, eraztunak margotu....

15. Azazkalak jan edo margotu.

16. Erlojuari begira egon ordu osoan.

17. Irudimenezko gitarra bat jotzen aritu.

18. Makinetan erositako litxarreriak jan.

19. Mokoak jan.

20. Agenda bete, jendearen urtebetetzeak jarriz....

21. Betaurrekoekin jolastu.

22. Borragoma zati txikiak egin gelakideei jaurtitzeko.

23. Boligrafoarekin zarata egin.

24. Pentsamenduekin zure paradisu pribatura joatea.

25. Mahaia tipesarekin, arkatzarekin, boligrafoarekin, agenda... margotu.

Ohiturak ez dira asko aldatu.

7 mar 2009

Los profesores se ven incapaces de usar las nuevas tecnologías


(..)Más de la mitad de los profesores de educación primaria y secundaria no se atreve a incorporar las TIC (tecnologías de la información y la comunicación) como herramientas didácticas. El 95% de los centros ya tiene conexión a Internet de banda ancha (frente al 92% de 2007), pero el potencial digital no se aplica a los métodos de enseñanza.

Aunque la Ley Orgánica de Educación establece que las nuevas tecnologías han de estar presentes en todas las materias, apenas el 27% de los colegios cuenta con ordenadores en las aulas donde se imparte clase, y más del 50% de los alumnos no los usan nunca o sólo lo hacen ocasionalmente. La Fundación Telefónica ofreció ayer los primeros datos de un estudio en 800 centros de primaria y secundaria españoles, que refleja que el camino hacia la educación tecnológica está siendo "lento y difícil".(..)

Bienvenidos al centro del futuro
Más de 60 institutos llevan a cabo un proyecto piloto con nuevas tecnologías.

El proyecto LBIB : Laptop Bat Ikasle Bakoitzeko (LBIB-OLPC)


(..) Necesitamos voluntarios especialistas para colaborar en este Proyecto LBIB, que abarcaría una primera aproximación con plena actualidad a todas las facetas pedagógicas, académicas, sociales, organizativas, tecnológicas, inversiones económicas y de financiación sostenible, potenciales alianzas, colaboración interinstitucional,...

Primera aproximación:



Contamos con Sergio Monge: "La escuela vasca ante el cambio tecnologico"

Compartimos inquietudes con la OCDE, este año se medirá en PISA la competencia del alumnado para leer textos electronicos digitales: ERA.

Electronic Reading Assessment

Reading of electronic texts is becoming increasingly necessary and prevalent in society. PISA recognises this and has integrated the reading of electronic texts into the PISA 2009 Reading Framework. The Electronic Reading Assessment (ERA) is an innovative project aiming at assessing the reading literacy of 15-year-olds using electronic texts. It is an international option in PISA 2009. The ERA is a 30-minute test using existing school IT infrastructure.



La era digital llega al Informe Pisa
La OCDE medirá en 2009 la capacidad lectora en formatos electrónicos de los alumnos - El examen se hará con una aplicación que simula Internet.

Continuaremos informando...