Pretty baby neskato polita
Beste egun batzutan hasitako istorio bat da,
udan eguzkia erretzen zenean…
arraunak higierazteko
kanta sinple bat… eta bere
oihartzuna oraindik ere oroimenean ikaratzen da
orain urteak ahantziz doazenean
Lewis Carroll
ouis Malle frantziar zuzendariak USAn eta kapital amerikanoz egin izan du bere azken pelikula hau. 1917ko New Orleansen bilakatzen da, putaetxe batetan. Violet, putetarik baten alaba, giro hontan hazten dan hamar urteko neskato bat da. Lolita berri bat aurkezten zaigu, filme narratibo, dekoratibo eta atsegin honetan.
New Orleans 1917
Hiru arrazoik bultzatu dute zuzendaria istorioa 1917ko New Orleansen anbientatzera. (1) Al Rose delakoaren liburu bat Stury villeko putaetxeei buruz irakurri izanak. (2) 1912 inguruan E.J.-Bellocq gazteak New Orleanseko putei egindako fotografiak ikusi izanak. (3) Storyville jazzaren sorterria izateak eta Jelly Roll Morton pianista bertoko putetxetan bizi izanak.
Berreraikidura historikoa egokia da, eta anbientazioa liluragarria. Ene ustez, famaren baliorik inportanteenak, hain zuzen, narrazioaren xarma eta anbientazioaren eta edertasuna dira, musika eta fotografia (Sven Nykvist) batez ere. Baina, azerturik handiena, dudarik gabe, New Orleans bera aukeratzea izan da.
(...)
Louis Mallek aukeratu duen bukaera ere oso irteera normalizantea da, horra eta normalitatearen gizartea integratzea alegia. Violet, alde honetatik, Alizia perfekto bat da, eta bere haurtzaroa (berdin perbertsio haroa) enkantoen herria. Bukaeran, beraz, galdu egiten da xarma, galdu egiten da fantasia, kotidianotasunera itzultzeko.
Bestalde, filmean zehar, Lolita (edo Theresa) berri honen figura ez da egoki azaldua (interpretazioa ona den arren). Pelikulan Violet aztertzerakoan hainbat huts nabaritzen dira, sakontasun eta ikerketa psikologiko falta batipat.
Orohar, filmearen ardatza flakoa den arren, anbientazioa, fotografia eta musika arras interesgarriak dira eta pelikula dekoratibo eta atsegintzat balora daiteke.
Joseba Sarrionandia
«Pretty baby neskato polita», Anaitasuna, 1978. urteko abenduaren 15ean
EZKONDUZ GERO HASTEN DIRELA PROBLEMAK
«Marisa barra atzean»
Koldo Izagirre eta Ramon Saizarbitoriaren elkarrizketa, Zeruko Argia, 771. zenbakia, 1978ko urtarrilaren 29an
No hay comentarios:
Publicar un comentario