Mostrando entradas con la etiqueta erabilera. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta erabilera. Mostrar todas las entradas

14 mar 2023

EUSKARA DENONTZAT, POR UN EUSKERA SIN BARRERAS : Bilbo data lab

 

EUSKARA DENONTZAT, POR UN EUSKERA SIN BARRERAS



Laburpena


“Euskara denontzat, por un euskera sin barreras”, Euskadiko hizkuntza-politikari buruzko eztabaida oinarri pluralistekin sustatu nahi duen taldea da, euskara denontzat eskuragarri izateko zubiak eraikiz eta harresiak gaindituz. Kontraste eta hedapen jarduerak antolatuko dira.

Euskal hizkuntza-politika berritzeari buruzko eztabaidarako 12 proposamen azaltzen dituen testua

EUSKARA DENONTZAT, POR UN EUSKERA SIN BARRERAS

(12 proposamen euskal hizkuntza-politika berritzeko)

Uso, conocimiento y perfiles lingüísticos por municipio en Euskadi

Primer mapa de zonificación escolar en Bilbao

cartel Martes 14 de marzo 2023

2 ago 2013

Euskararen erabilera berriro eztabaidagarria

Aste honetan bi txosten agertu dira euskararen erabileraren inguruan :

Lehenak, nahiko errealista, Politika Linguistikoak bultzatua:
Presentación del estudio 'El euskera en la CAPV'

La ideología no influye a la hora de decidirse a aprender el euskera”



Bigarrenak "Ikasleei ikusarazi behar diegu euskara erabiltzeak duen balioa eta garrantzia» dio Urtzi Ruiz de Azua filologoak .

 


Bietan harridura sortzen du zergatik ez da euskara erabiltzen inoiz baino jende gehiago ikasten eta titulatzen ari denean.

Lehenengoan ISEI-IVEIk PISA nazioarteko ebaluazioetan erabilitako erizpidea baieztatu besterik ez du egiten: euskaraz hitz egiteko eta erabiltzeko familia hizkuntzaren garratzia, hots, etxean bi guraso euskara jakitea eta erabiltzea bere sema-alabekin.

PISA ebaluazioetan ikasleriaren % 15 besterik ez du egiten ebaluazio proba euskaraz, % 60 euskaraz ikasi arren, familia hizkuntza euskara ez delako eta horrek ebakuazioaren emaitza konparagarriaren  balioa gutxitzen duelako. Nahi da jakin zer dakien ikasleak, ez zein hizkuntzatan eta horretarako hobeto menderatzen duen hizkuntzan erantzun behar du.

 



 "Para construir el bilingüismo social es imprescindible intervenir, es preciso adoptar medidas que transformen las condiciones sociolingüísticas", garbi dago eta nitxo berriak aurkitu behar dira , adibidez, zergatik ez da HBO telebista serie bat , adibidez "Mad men"edo "Girls" euskaraz ematen "prime time"n. Egunkarietan  eta komunikabideetan   ez da betetzen % 15 hori, ezta gutxiago ere. Parkatu baina zenbat gaztek ikusten du "Goienkale", ez esateko telebistako programarik ikusiena "El Conquis" gazteleraz emititzea, programan eta twitterren audientzia eta personal guztia euskalduna denean.



(..) "la sociedad utiliza en su mayoría el castellano para sus relaciones cotidianas, lo que hace "dificultosa y laboriosa la evolución hacia su bilingüismo", una situación que podría provocar con el paso de los años llevar al euskera a una posición "residual e irreversible".




Gizarteari dagokio berrezkuratzea eta ez bakarrik  Hezkuntzari, Hezkuntzan egin beharrekoa eginda dago,dagoena mantentzea eta txukuntzea besterik ez da egin behar.

Bigarrenak latzagoa da: «Ikasleei ikusarazi behar diegu euskara erabiltzeak duen balioa eta garrantzia». Horrela dio : Kezka azaldu du ikasleen euskara mailak behera egin duelako. «Epe baterako euskara maila lortzen dute, baina gero galduz doaz».

Normal ikasleei inori ez zaie galdetu euskaraz edota gaztelaniaz ikasi nahi duten eta heldutasunea heltzen direnean erabakitzen dute noiz erabili eta zertarako, bere ingurune sozio-linguistikoak beti egin duen moduan, Euskalduntze proseduran, neketzak dira alfabetizaioa kanpaina guztiak herri guztietan, haiek ez dute ikusi esfortzu berbera aldameneko gizartean. Eta hori antzekoa da Goierrin eta Sestaon "euskañol" da nagusi eremu informaletan.



Hortik kanpo, salbuezpen moduan, Euskadi Gaztea irratisaioa da, zergatik, ingelesezko abesti eta MTVko bideoklipez beteta dagoelako eta erabiltzen den hizkuntza ez formala delako. Dida gaztea saioan, Joseina Etxeberria, Edurne Garmendia, Jon Gotzon eta Ainhoa Vitoria, primeran egiten dute. Behin Atxagak aipatu zuen iparraldeko frantziarrak entzuten zuten Dida gaztea musikarik gaurkotuena ematen dutelako euskaraz zelako aipatu gabe.
 
(..)Jarrerak eragin nabarmena duela euskara ikasteko motibazioan, baita ikasleek lortzen dituzten emaitza akademikoetan ere. Zenbat eta jarrera hobea izan euskararekiko, gogo gehiago dute ikasteko, eta emaitza hobeak lortzen dituzte Euskara irakasgaian.
 
eta hau edozein ikasgaietan gertatzen da, euskara ez da salbuespena.
 
(,,)Emaitza onenak ematen dituena da, baita egungo eleaniztasunaren alde egin den apustu horretan ere. Hiru eleko sistemari dagokionez, egoki iruditzen zait gazteek ahalik eta hizkuntza gehien jakitea, baina euskarari lehentasuna emanda. Gainontzean, hiru eleko sistemak kalte egingo lioke euskarari. Kontu handiz ibili behar da.

Justu Dida gazteak baieztatzen duen kontrakoa, ikasleek gaurkotasuna nahi dute edozein hizkuntzatan eta hizkuntzak ikasteko landu egin behar dira gaztelania ere.

(,,) oso garrantzitsua litzateke Mintzalaguna eta halako programak indartzea.


Gazteek bere inguruan hitz egin nahi dute normaltasun osoz eta horretarako gizarteak egin behar du haiek egin dutena, hots, euskaldutzea eta alfabetatzea.

Gero Gizareak erabakiko du euskaraz hitz egin ala ez eta horretarako motibazio eta pizgarriak behar dira, Ea aginkariek asmatzen duten

 
ALBISTEAK ETA IKERKETAK

Relación de publicaciones relativas al ámbito sociolingüístico del euskera
 
LEHENAK:
 

estudio lingüístico »:

El euskera hacia un crecimiento sostenible

Patxi Baztarrika, viceconsejero de Política Lingüística del Gobierno Vasco, ofreció un discurso en la presentación del estudio 'El euskera en la CAPV'.

“La ideología no influye a la hora de decidirse a aprender el euskera”

Iñaki Martínez de Luna presenta su trabajo junto al viceconsejero patxi Baztarrika

 



BIGARRENAK Tesis doctoral
 
Urtzi Ruiz de Azua. Filologoa eta irakaslea. Actitudes del alumnado hacia el euskara.

Educar en Euskera Vivir en Euskera con Urtzi Ruiz de Azua en EHM. 30 Julio   

«Ikasleei ikusarazi behar diegu euskara erabiltzeak duen balioa eta garrantzia» Berrian



Iritzirik?
 

29 jul 2012

Euskal Herriko V. Inkesta Soziolinguistikoa - Pastorala

Laburpena:

Euskal Herrian, elebidunen kopurua gora doa eta gaur egun euskal herritarren %27 elebiduna da. 16 urte edo gehiagoko biztanleen artean, 1991n baino 185.600 elebidun gehiago daude 2011n. Elebidunen hazkundea Nafarroan eta, batez ere, EAEn gertatu da. Iparraldean, aldiz, oraindik ere galerak daude, baina gazte elebidunen kopurua hasi da dagoeneko gora egiten. Elebidunen kopurua gehitu den arren, euskararen erabilera gaur egun 1991n baino txikiagoa da. Gizartean oro har nabarmen hazi da euskararen erabilera, baina gaur elebidun direnek ez dute 1991n elebidun zirenek baino gehiago erabiltzen euskara. Hala ere, 2001etik aurrera joera-aldaketa bat egon da eta gazte elebidunek gaur egun duela hamar urte baino gehiago erabiltzen dute euskara EAEn eta Iparraldean, baina ez Nafarroan.




Bestalde, transmisioari dagokionez, guraso biak elebidunak direnean, euskararen transmisioa ia erabatekoa da EAEn eta Nafarroan (%97 EAEn, %95 Nafarroan), baina ez Iparraldean (%87). Bikote mistoen kasuan transmisioak gora egin arren, ez da erabatekoa (%71 EAEn, %67 Nafarroan eta %56 Iparraldean).

Jose Mendiage pastorala





Abuztuaren 5ean , Jose Mendiage idazleari buruzko pastorala jokatuko du Arrokiagako herriak, Jean Bordaxarrek idatzia. Mendiage (1845-1937) Ameriketara joan zen hemezortzi urte zituela eta Argentinan, Txilen eta Uruguain bizi izan zen Montevideon hil zen arte. Itsasoaz bestaldean ezagutu zituen Iparragirre, Otxalde eta Otaño. Zazpiak bat liburuan (1900) eta aldizkarietan argitaratutako Mendiageren bertso eta olerkiak Piarres Xarritonek batu zituen 1992an Jose Mendiague, haren bizia eta haren kantuak bilduman, tartean noski Kantuz izeneko oso ezaguna. Pastoralaren mustrakako irudiak (uztailaren 15ean hartuak) Kanaldude telebistan dituzu.



31 mar 2008

Zerbitzu-sektore pribatuan euskara gutxiago erabiltzen da




Ondorio nagusiak
1. Eremu publikoan euskararen presentzia eremu pribatuan baino nabarmen handiagoa da, bai ahoz bai idatziz.
2. Eremu publikoan zein pribatuan, euskararen erabilera handiagoa da idatziz ahoz baino.
3. Euskararen erabilera, batez ere ahozkoa, oso lotuta dago tokian tokiko errealitate soziolinguistikoarekin. Izan ere, Gipuzkoako egoera Bizkaikoa eta Arabakoa baino hobeagoa da, eta gune euskaldunetako ekipamenduena eta establezimenduena gune erdaldunetakoena baino. Aldeak, esan bezala, batez ere ahozko erabileran ematen dira.
4. Administrazio desberdinen artean eta jarduera-sektore desberdinen artean ere alde esanguratsuak daude. Euskararen erabilera handiago da Eusko Jaurlaritzako administrazio nagusian Estatuko Administrazioaren menpe dauden establezimenduetan baino. Aldi berean, askoz hobeagoa da finantza-erakundetan, higiezinen agentzietan baino.