12 mar 2023

Saizarbitoria: «Euskara jada ez da euskaldun egiten gaituena»

 

 Ramon Saizarbitoria 'Martutene' liburuaren irakurraldi jarraituaren aurkezpenean

Saizarbitoria: «Euskara jada ez da euskaldun egiten gaituena»

«Estatistikek diotenez, sekula ez da hainbeste jende izan euskara jakin, eta erabiltzen ez duena». Itxuraz aurkezpen formal eta instituzionala izatekoa zena euskararen eta euskal literaturaren erronkei buruzko 11 minutuko konpendio bilakatu du gaur Ramon Saizarbitoria idazleak (Donostia, 1944). Bilbo Zaharra euskaltegiak euskal literaturako klasiko baten irakurraldi publikoa antolatzen du urtero, 2008az geroztik, eta Martutene eleberria hautatu dute aurtengo saiorako. Guztira, 200 pertsona baino gehiago bilduko dira hurrengo asteazkenean Bilboko Arriaga antzokian, bakoitza liburuko pasarte txiki bat irakurtzera, eta digitalki hartuko dute parte beste 300 pertsona inguruk. Eta, hain justu, saio hori aurkezteko antolatutako prentsaurrekoan eman du Saizarbitoriak bere kezken berri. «Euskaldunen artean gazteleraz aritzeko tabua erortzen ari da, ustez normalak garelako, kontzientzia linguistikoa galtzen ari garelako, errazago zaigulako, geure burua erreprimitzeaz nekatuta gaudelako».


«Euskararentzat hobe da euskarari buruz hitz egitea, bere alde korri egitea baino»

Eta aurrera jarraitzeko bideari buruz eztabaidatzeko beharra ere nabarmendu du, bestetik. «Euskarari buruz, euskararen gainean, egoera hobetzeko, ajeak sendatzeko, hizkuntza politikak kritikatzeko, hobetzeko, konponbideak bilatzeko hitz egin beharra daukagu, tabuak, lotsak, jarrera esentzialistak, politikakeriak eta itxura bete beharrak alde batera utzita, zentzuz eta borondate onez. Euskararentzat hobe da euskarari buruz hitz egitea, bere alde korri egitea baino».

Saizarbitoriaren hitzetan, «hazkuntza» egon da 68tik gaur egunera arte, eta hastapen berri baten aurrean ikusten du euskalgintza. «Ez dut esango hazkuntza mekanikoa egon denik, baina erraza izan da alde batetik, argi zegoelako zer egin behar zen, eta hemendik aurrera, berriro ere, uste dut ongi pentsatu behar dugula nondik jo».


Joseba Sarrionandia, Pilar Kaltzada eta Aingeru Epaltza izango dira Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan hizketan, 





No hay comentarios: