7 feb 2018

Ikasleen erdiak, euskaldundu gabe


Ikasleen erdiak, euskaldundu gabe
Hezkuntza ezinbesteko zutabea da euskara biziberritzeko bidean, baina hutsuneak ere eduki ditu: ez du lortu ikasle guztiek euskaraz jakitea. Ondorio hori atera du Euskal Herrian Euskaraz taldearen enkarguz egindako azterketa batek. Aztikerrek egin du. Batetik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hizkuntza ereduen bilakaera aztertu dute, eta, bestetik, euskararen egoerari buruzko azterketen datuak. Gurutzatu egin dituzte. Hara: ereduen sistema martxan jarri zenetik eskolatik pasatutako 206.000 lagunek diote ez dakitela euskaraz. Etxean euskaraz ikasitakoak kenduz gero (82.000 lagun), eskolara joanikoen erdiek badakite; erdiek, ez.

(..) Euskarazko irakaskuntzaren gorakada horren oinarrian familien eskaria dagoela nabarmendu du EHEko ordezkari Urko Aierbek. «Familiek eginiko hautuari zor zaio aurrerapauso handiena».

(..) Seitik bat, %17, etxean euskaldundua da. Badago beste multzo bat, %9, etxean bi hizkuntzak jaso dituena eta eskolan ikasia. Etxean euskararik jaso ez dutenei begiratuta, hara: herenek, %32k, euskara eskuratu dute eskolan, baina gehiago dira (%42) euskara jakin gabe atereak. 2001eko inkesta soziolinguistikotik aurrerako datuak erabili dituzte, ereduak hasi zirenean eskolatutakoek 24 urte beteak zituztelako. Etxean euskaldundutakoak kenduta, beraz, erdiak daude euskaldundu gabe.

Euskara mailak badu lotura euskaraz egiteko erraztasunarekin. Eta erosotasunak zuzeneko lotura du euskara erabiltzearekin. Inkesta soziolinguistikoaren arabera, 16-24 urterekin, bostetik bik erosoago egiten dute erdaraz (%40), eta batek euskaraz (%18).





No hay comentarios: