Mostrando entradas con la etiqueta Ebaluazio diagnostikoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ebaluazio diagnostikoa. Mostrar todas las entradas

3 jul 2018

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA 2017 LA EVALUACIÓN DE DIAGNÓSTICO



SAILBURUAREN AURKEZPENA
SARRERA
1.    2017KO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA
2.    EMAITZA OROKORREN ETA ERRENDIMENDU MAILEN ARABERAKO BILAKAERA
3.    ONDORIO OROKORRAK
4.    EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAK EMAITZA AKADEMIKOEKIN ALDERATUTA DUEN KOHERENTZIAREN AZTERKETA
5.    2013-2017 LUZETARAKO AZTERKETA

Laburpena
Ebaluazio diagnostikoaren zazpigarren edizioa, funts publikoekin finantzatutako ikastetxe guztietako ikasleen konpetentzia mailak ezagutzera bideratutako tresna. Oraingoan LHko 4. mailako eta DBHko 2. mailako ikasleek hartu dute parte. Haien euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko komunikaziorako, matematikarako eta zientzietarako konpetentzien emaitzak aztertu dira.

Indice
PRESENTACIÓN DE LA CONSEJERA
INTRODUCCIÓN

1.    LA EVALUACIÓN DE DIAGNÓSTICO 2017
2.    EVOLUCIÓN DE LOS RESULTADOS GLOBALES Y POR NIVELES DE RENDIMIENTO
3.    CONCLUSIONES GLOBALES
4.    ANÁLISIS DE LA COHERENCIA DE LA ED CON LOS RESULTADOS ACADÉMICOS
5.    ESTUDIO LONGITUDINAL 2013-2017

Resumen
Séptima edición de la Evaluación de Diagnóstico, un instrumento dirigido a conocer los niveles competenciales del alumnado de todos los centros educativos sostenidos con fondos públicos. En esta ocasión ha participado el alumnado de 4º curso de Educación Primaria y 2º curso de Educación Secundaria Obligatoria, analizándose sus resultados en   comunicación lingüística (en euskera, castellano e inglés), y en las competencias matemática y científica.

Los alumnos vascos se han estancado, según una evaluación del Gobierno Vasco

El Departamento de Educación lleva a cabo cada dos años la evaluación diagnóstica a todos los alumnos de cuarto curso de Primaria y segundo de ESO. Los resultados de la última prueba de 2017, que hoy presenta la consejera de Educación en el Parlamento Vasco, no son buenos. Evidencian, cuando menos, un estancamiento. Los escolares de 9 y 10 años solo mejoran, y muy poco, en la competencia científica. Entre los alumnos más mayores, de 13 y 14 años, la evolución es algo más positiva: mantienen sus notas en euskera y ciencias, crecen modestamente en castellano y matemáticas y su mejor calificación es en inglés.


Urte hasieran jaiotakoek emaitza hobeak lortzen dituzte hezkuntzan


Ebaluazio diagnostikoaren emaitzak aurkeztu ditu Jaurlaritzak. Gorabehera txikiak ageri dira ikasgaietan. Azterketa zeharkakoa eginda, desberdintasun sozialen eragina nabarmena da.

14 feb 2018

Irakurgunea : Irakurketa plana Euskadin


Irakurgunea : Irakurketa plana Euskadin

Zergatik eta Zertarako Irakurketa Plan bat?

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak laguntza- eta babes-baliabideen multzo bat jartzen du hezkuntza-komunitatearen eskura. Ekimen honen helburua da, hain zuzen, gure ikasleen irakurmena hobetzea eta haien artean irakurzaletasuna bultzatzea.

Azken ebaluazioetan ( Pisa, Pirls eta Ebaluazio Diagnostikoetan ) agertu diren emaitzak hobetzeko asmoa.

Nola presta dezakegu gure zentroko irakurketa plana?

Zentroko Irakurketa Plana prestatzeko tresna bat:

BALIABIDE-BANKUA


kastetxeetan irakurketaren inguruan egiten den lana hiru ardatz nagusitan bana daiteke: irakurtzen ikastea (irakurtzeko gaitasuna garatzea), ikasteko irakurtzea (irakurketa ezagutzaren garapenerako eta ikaskuntzarako funtsezko tresna gisa) eta irakurzaletasuna (irakurtzeko zaletasuna garatzea).






Sarean zehar eta Hezkuntza zerbtitzu desberdinetan zegoen materialak eta erreferentzia ugari sailkatuta daude.




IzenburuaPISA 2009: Irakurmena II.
Deskribapena

Itemen adibideak irakasleek erabiltzeko
ISEI-IVEI



IzenburuaPISA 2003: Irakurketako itemen adibideak.
Deskribapena
PISA 2003: Irakurketako itemen adibideak.




IzenburuaHizkuntza-komunikaziorako konpetentzia: gaztelania. DBH 2. maila. 2011
Deskribapena

2011





  Liburu elektronikoak  Irakurgailu elektronikoetara egokitutako
liburuak, gailura dohainik jaisteko moduan


Mikel Aguirregabiriaren blogean informazio ugari:

Irakurgunea, web del Plan Lector de Euskadi

29 dic 2014

Ebaluazio diagnostikoa 2013. Ikasten ikasteko konpetentzia Lehen Hezkuntzako 4. maila eta DBHko 2. maila - EUSKADI

Ebaluazio diagnostikoa 2013. Ikasten ikasteko konpetentzia

Lehen Hezkuntzako 4. maila eta DBHko 2. maila

Ikasten ikasteko konpetentziaren dimentsioak hauek dira:


  • Ikaskuntzarako gaitasunen eta ezagutzen kontzientzia.
  • Ikasteko prozesuen kudeaketa kontzientea, banaka zein taldeka eginda. 
Lehen Hezkuntzako 4. mailako ondorioen laburpena    


Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleen % 80k konpetentziaren hasierako maila gainditu dute, baina % 12k soilik lortu du maila aurreratua.

Itunpeko sareko geruzek sare publikokoek baino emaitza hobeak lortu dituzte.


Neskek mutilek baino emaitza hobeak lortu dituzte.

Adin-egokitasun egoeran eskolatutako
–adinarekin bat datorren irakasmailan– ikasleen emaitzek adin-egokitasun egoeran ez daudenena gainditzen dute.

Proba familia-hizkuntzan egiten duten ikasleak dira emaitza hobeak dituztenak, batez bestekoak baino emaitza altuagoak.


Ikasten ikasteko konpetentzian errendimendurik onena duten ikasleek bat egiten dute 2013ko Ebaluazio diagnostikoan ebaluatutako gainerako konpetentzietan emaitzarik onenak lortzen dituzten ikasleekin.

Ikasten ikasteko konpetentzian errendimendurik onena izan duten ikasleek aurreko ikasturtean curriculum arloetan kalifikazio onenak lortu zituzten ikasleekin bat egin dute.







Zenbat eta maila sozioekonomiko eta kultural handiagoa, Ikasten ikasteko konpetentzian orduan eta emaitza hobea lortuko da.


ISEKek konpetentzia honen emaitzetan izan duen eragina agerikoa den arren, zenbait ikastetxek edo ikastaldek esperotakoak baino emaitza hobeak lortu dituzte.


Egunero etxeko lanak egiten ordubete baino gutxiago eta bi ordu artean pasatzen dutela dioten Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek emaitza hobeak lortzen dituzte bi ordu baino gehiago egoten direla diotenek edo etxeko lanik ez dutela edo dituztela egiten diotenek baino.


Maila honetako ikasleen %40k baino gehiagok adierazi dute inork ez dietela laguntzen etxeko lanak egiten. Ikasleen % 43-% 56k adierazi dute aitak edo amak (hurrenez hurren) laguntzen dietela. Galderak ez ziren baztertzaileak.


Euskara eta Ingurunearen
ezaguera arloak “errazak” edo “oso errazak” iruditzen
zaizkien ikasleek lortzen dituzte emaitzarik onenak Ikasten ikasteko konpetentzian.



DBHko 2. mailako ondorioen laburpena


DBHko 2. mailako ikasleen % 81ek Ikasten ikasteko konpetentziako hasierako maila gainditu dute. Horien artetik ia % 34 maila aurreratuan dago.

Geruzen arabera, emaitzarik onenak itunpeko A eta D geruzek lortu dituzte.


Neskek mutilek baino emaitza hobeak lortu dituzte.


Adin-egokitasun egoeran dauden ikasleek –adinarekin bat datorren ikasturtean edo
irakasmailan daudenak– adin-egokitasun egoeran ez daudenek baino emaitza hobeak lortzen dituzte.

Proba familia-hizkuntzan egiten duten ikasleak dira emaitza hobeak dituztenak, batez bestekoak baino emaitza altuagoak.


Zenbat eta ISEK altuagoa, orduan eta Ikasten ikasteko konpetentziako emaitza hobeak izango dira. Hala eta guztiz ere, zenbait ikasle taldek esperotakoa baino emaitza hobeak lortu dituzte.
Ikasten ikasteko konpetentzian errendimendu onena lortu duten ikasleek, era berean, ebaluatutako gainerako konpetentzietan eta curriculum arloetan ere emaitza hobeak lortu dituzte aurreko ikasturteko notez galdetzen zaienean.




Konpetentzia honetan nota onenak lortu dituzten ikasleak etxeko lanetan egunean 1 ordu eta 2 ordu artean igarotzen dituztela diotenak dira.

%57 ingururen esanetan, inork ez die laguntzen etxeko lanetan, eta horiek dira konpetentzia honetan emaitzarik onenak lortu dituztenak. Jarraian, amaren edo aitaren laguntza (% 25 eta % 19 artean hurrenez hurren; hala ere, biak izan daitezke) jasotzen dutenek lortu dituzte emaitzarik onenak. Oro har, laguntza hori astean bi ordu baino gutxiagokoa izan ohi da.


Euskara, Gaztelania, Natur Zientziak eta Gizarte Zientziak arloak “errazak” edo "oso errazak” iruditzen zaizkien ikasleek Ikasten ikasteko konpetentzian emaitza hobeak lortzen dituzte.
page47image22424
page47image22704
page47image22984
page47image23264page47image23544
page47image23824
    

8 dic 2014

Arrazaren eta maila sozialaren araberako eskolak? Heziberri 2020

 
Heziberrik jasotzen dituenak: ikastalde heterogeneo, eskola partehartzailea, sozialki aberatsa … Baina eskola errealak begiratzen baditugu, etorkinen eskolatzeari dagokionean, segregazioa da nagusi hiru sare nagusien artean, eskuartean ditugun datuen arabera (Hezkuntza Euskadin txostena, 2013):
 
- Nahiz eta osotara Derrigorrezko Hezkuntzan ikasleen % 49 eskolatu, Ipar Afrikako % 82 hartzen du eskola publikoak, eta Afrika gainerako ikasleen % 77. Etorkin guztien % 66 daude ikastetxe publikoetan.
- Kristau Eskolak, ikastetxe erlijiosoen sareak, guztira ikasleen % 27 du; etorkinen % 25en matrikula du, gehienak Amerikatikoak.
- Partaidek, ikastolen sareak, ikasle guztien % 13 eskolatu arren, etorkinen % 5 soilik, batez ere europar jatorrikoak (ez Portugalekoak edo Errumaniakoak, horiek nagusiki ikastetxe publikoetan baitaude).
- Gainontzeko pribatuek (ikasleen % 10) etorkinen % 4, Ipar Amerikakoak gehienak.
 
 Bi ardatzek antolatzen dute gure hezkuntza sistema: publiko-pribatu, batetik; eta A, B, D hizkuntza ereduak bestetik. Horrek definitzen ditu eskolak. Eta bi banaketa hauek sortzen dute diskriminazioa, biek banaketa soziala eragiten dute. Ondorioa argia da ikasleen Indize sozioekonomiko eta kulturala begiratzean (ISEI-IVEI, 2013ko EDren datuak):
A publikoa: - 1,19 (Maila sozioekonomiko eta kultural BAXUA)
B publikoa: - 0,58 (Maila sozioekonomiko eta kultural BAXUA)
D publikoa: - 0,18 (Maila sozioekonomiko eta kultural ERTAIN-BAXUA)
A itunpekoa: + 0,71 (Maila sozioekonomiko eta kultural ALTUA)
B itunpekoa: + 0,19 (Maila sozioekonomiko eta kultural ERTAIN-ALTUA)
D itunpekoa: + 0,25 (Maila sozioekonomiko eta kultural ALTUA)


 Heziberri 2020

EVALUACIÓN DE DIAGNÓSTICO 2013. INFORME  EJECUTIVO

 

 LA EDUCACIÓN EN EUSKADI Informe 2010-2012 

 

 

19 mar 2010

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA.EVALUACIÓN DIAGNÓSTICA

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA. EMAITZEN TXOSTEN OROKORRA. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. maila

EVALUACIÓN DIAGNÓSTICA. INFORME GENERAL DE RESULTADOS. 2º curso de Educación Secundaria Obligatoria

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA. EMAITZEN TXOSTEN OROKORRA. Lehen Hezkuntza 4. maila

EVALUACIÓN DIAGNÓSTICA. INFORME GENERAL DE RESULTADOS. 4º curso de Educación Primaria

10 jun 2008

Kanpo ebaluazioa




Kanpo ebaluazio pasa beharko dute 2009ko apirilean EAEko Lehen Hezkuntzako 4. mailakoek eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailakoek. Konpetentziak, alegia ikaslea egiteko gai dena, neurtuko dira, ez edukiak. Ikastetxeek, jasotako emaitzen arabera hobekuntza planak egin beharko dituzte. Eskolek konpetentzien irakaskuntzari heltzeko balioko al dute? Ez al da emaitzen erabilera interesaturik egingo? Irakaskuntzaren kalitateari astindu bat emango al dio?



Josu Sierra, Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeko zuzendaria: “Ikastetxeentzat presioa ekarriko du, arazoen aurrean zerbait egin beharko dutelako”

Ebaluatuko diren 8 konpetentziak:

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

Matematikarako gaitasuna.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.

Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Ikasten ikasteko gaitasuna.