Heziberrik jasotzen dituenak: ikastalde heterogeneo, eskola
partehartzailea, sozialki aberatsa … Baina eskola errealak begiratzen
baditugu, etorkinen eskolatzeari dagokionean, segregazioa da nagusi hiru
sare nagusien artean, eskuartean ditugun datuen arabera (Hezkuntza Euskadin txostena, 2013):
-
Nahiz eta osotara Derrigorrezko Hezkuntzan ikasleen % 49 eskolatu, Ipar
Afrikako % 82 hartzen du eskola publikoak, eta Afrika gainerako
ikasleen % 77. Etorkin guztien % 66 daude ikastetxe publikoetan.
- Kristau Eskolak, ikastetxe erlijiosoen sareak, guztira ikasleen % 27 du; etorkinen % 25en matrikula du, gehienak Amerikatikoak.
- Partaidek, ikastolen sareak, ikasle guztien % 13 eskolatu arren, etorkinen % 5 soilik, batez ere europar jatorrikoak (ez Portugalekoak edo Errumaniakoak, horiek nagusiki ikastetxe publikoetan baitaude).
- Gainontzeko pribatuek (ikasleen % 10) etorkinen % 4, Ipar Amerikakoak gehienak.

Bi ardatzek antolatzen dute gure hezkuntza sistema: publiko-pribatu,
batetik; eta A, B, D hizkuntza ereduak bestetik. Horrek definitzen ditu
eskolak. Eta bi banaketa hauek sortzen dute diskriminazioa, biek
banaketa soziala eragiten dute. Ondorioa argia da ikasleen Indize
sozioekonomiko eta kulturala begiratzean (ISEI-IVEI, 2013ko EDren
datuak):
A publikoa: - 1,19 (Maila sozioekonomiko eta kultural BAXUA)
B publikoa: - 0,58 (Maila sozioekonomiko eta kultural BAXUA)
D publikoa: - 0,18 (Maila sozioekonomiko eta kultural ERTAIN-BAXUA)
A itunpekoa: + 0,71 (Maila sozioekonomiko eta kultural ALTUA)
B itunpekoa: + 0,19 (Maila sozioekonomiko eta kultural ERTAIN-ALTUA)
D itunpekoa: + 0,25 (Maila sozioekonomiko eta kultural ALTUA)
Heziberri 2020

No hay comentarios:
Publicar un comentario