10 jun 2008

Kanpo ebaluazioa




Kanpo ebaluazio pasa beharko dute 2009ko apirilean EAEko Lehen Hezkuntzako 4. mailakoek eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailakoek. Konpetentziak, alegia ikaslea egiteko gai dena, neurtuko dira, ez edukiak. Ikastetxeek, jasotako emaitzen arabera hobekuntza planak egin beharko dituzte. Eskolek konpetentzien irakaskuntzari heltzeko balioko al dute? Ez al da emaitzen erabilera interesaturik egingo? Irakaskuntzaren kalitateari astindu bat emango al dio?



Josu Sierra, Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeko zuzendaria: “Ikastetxeentzat presioa ekarriko du, arazoen aurrean zerbait egin beharko dutelako”

Ebaluatuko diren 8 konpetentziak:

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

Matematikarako gaitasuna.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.

Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Ikasten ikasteko gaitasuna.

No hay comentarios: