Mostrando entradas con la etiqueta konpetentziak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta konpetentziak. Mostrar todas las entradas

29 dic 2014

Ebaluazio diagnostikoa 2013. Ikasten ikasteko konpetentzia Lehen Hezkuntzako 4. maila eta DBHko 2. maila - EUSKADI

Ebaluazio diagnostikoa 2013. Ikasten ikasteko konpetentzia

Lehen Hezkuntzako 4. maila eta DBHko 2. maila

Ikasten ikasteko konpetentziaren dimentsioak hauek dira:


  • Ikaskuntzarako gaitasunen eta ezagutzen kontzientzia.
  • Ikasteko prozesuen kudeaketa kontzientea, banaka zein taldeka eginda. 
Lehen Hezkuntzako 4. mailako ondorioen laburpena    


Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleen % 80k konpetentziaren hasierako maila gainditu dute, baina % 12k soilik lortu du maila aurreratua.

Itunpeko sareko geruzek sare publikokoek baino emaitza hobeak lortu dituzte.


Neskek mutilek baino emaitza hobeak lortu dituzte.

Adin-egokitasun egoeran eskolatutako
–adinarekin bat datorren irakasmailan– ikasleen emaitzek adin-egokitasun egoeran ez daudenena gainditzen dute.

Proba familia-hizkuntzan egiten duten ikasleak dira emaitza hobeak dituztenak, batez bestekoak baino emaitza altuagoak.


Ikasten ikasteko konpetentzian errendimendurik onena duten ikasleek bat egiten dute 2013ko Ebaluazio diagnostikoan ebaluatutako gainerako konpetentzietan emaitzarik onenak lortzen dituzten ikasleekin.

Ikasten ikasteko konpetentzian errendimendurik onena izan duten ikasleek aurreko ikasturtean curriculum arloetan kalifikazio onenak lortu zituzten ikasleekin bat egin dute.







Zenbat eta maila sozioekonomiko eta kultural handiagoa, Ikasten ikasteko konpetentzian orduan eta emaitza hobea lortuko da.


ISEKek konpetentzia honen emaitzetan izan duen eragina agerikoa den arren, zenbait ikastetxek edo ikastaldek esperotakoak baino emaitza hobeak lortu dituzte.


Egunero etxeko lanak egiten ordubete baino gutxiago eta bi ordu artean pasatzen dutela dioten Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek emaitza hobeak lortzen dituzte bi ordu baino gehiago egoten direla diotenek edo etxeko lanik ez dutela edo dituztela egiten diotenek baino.


Maila honetako ikasleen %40k baino gehiagok adierazi dute inork ez dietela laguntzen etxeko lanak egiten. Ikasleen % 43-% 56k adierazi dute aitak edo amak (hurrenez hurren) laguntzen dietela. Galderak ez ziren baztertzaileak.


Euskara eta Ingurunearen
ezaguera arloak “errazak” edo “oso errazak” iruditzen
zaizkien ikasleek lortzen dituzte emaitzarik onenak Ikasten ikasteko konpetentzian.



DBHko 2. mailako ondorioen laburpena


DBHko 2. mailako ikasleen % 81ek Ikasten ikasteko konpetentziako hasierako maila gainditu dute. Horien artetik ia % 34 maila aurreratuan dago.

Geruzen arabera, emaitzarik onenak itunpeko A eta D geruzek lortu dituzte.


Neskek mutilek baino emaitza hobeak lortu dituzte.


Adin-egokitasun egoeran dauden ikasleek –adinarekin bat datorren ikasturtean edo
irakasmailan daudenak– adin-egokitasun egoeran ez daudenek baino emaitza hobeak lortzen dituzte.

Proba familia-hizkuntzan egiten duten ikasleak dira emaitza hobeak dituztenak, batez bestekoak baino emaitza altuagoak.


Zenbat eta ISEK altuagoa, orduan eta Ikasten ikasteko konpetentziako emaitza hobeak izango dira. Hala eta guztiz ere, zenbait ikasle taldek esperotakoa baino emaitza hobeak lortu dituzte.
Ikasten ikasteko konpetentzian errendimendu onena lortu duten ikasleek, era berean, ebaluatutako gainerako konpetentzietan eta curriculum arloetan ere emaitza hobeak lortu dituzte aurreko ikasturteko notez galdetzen zaienean.




Konpetentzia honetan nota onenak lortu dituzten ikasleak etxeko lanetan egunean 1 ordu eta 2 ordu artean igarotzen dituztela diotenak dira.

%57 ingururen esanetan, inork ez die laguntzen etxeko lanetan, eta horiek dira konpetentzia honetan emaitzarik onenak lortu dituztenak. Jarraian, amaren edo aitaren laguntza (% 25 eta % 19 artean hurrenez hurren; hala ere, biak izan daitezke) jasotzen dutenek lortu dituzte emaitzarik onenak. Oro har, laguntza hori astean bi ordu baino gutxiagokoa izan ohi da.


Euskara, Gaztelania, Natur Zientziak eta Gizarte Zientziak arloak “errazak” edo "oso errazak” iruditzen zaizkien ikasleek Ikasten ikasteko konpetentzian emaitza hobeak lortzen dituzte.
page47image22424
page47image22704
page47image22984
page47image23264page47image23544
page47image23824
    

25 nov 2014

PROBAREN FORMATU DIGITALAREN ERAGINA EMAITZETAN. - PISA 2012- Euskadin







PISA 2012- Euskadin



EUSKADI

 Matematikarako konpetentzian formatu digitalean Euskadiko 15 urteko ikasleen batez
besteko puntuazioa 490 puntukoa da.

 Irakurtzeko konpetentzian formatu digitalean Euskadiko batez besteko puntuazioa 487
puntukoa da.

EUSKADI – ELGA

 Formatu digitaleko Matematikarako konpetentzian Euskadiko 15 urteko ikasleen batez
besteko puntuazioa (490) ELGAko batez bestekoa (497) baino baxuagoa da. Puntuazio-aldea
estatistikoki adierazgarria da.

 Formatu digitaleko Irakurtzeko konpetentzian Euskadiko ikasleen batez besteko
puntuazioa (487) ELGAko batez bestekoa (497) baino 10 puntu baxuagoa da. Puntuazio-aldea
estatistikoki adierazgarria da.

Formatu digitalean ebaluatutako bi konpetentzietan Euskadiko batez bestekoa
ELGAko batez bestekoa baino nabarmenki baxuagoa da.


EMAITZAK SEXUAREN ARABERA

 Formatu digitaleko Matematikarako konpetentzian Euskadiko nesken batez besteko
puntuazioa mutilena baino nabarmenki apalagoa da.

 Euskadiko mutilen eta ELGAko mutilen arteko puntuazio-aldeak ez du adierazgarritasun estatistikorik.

 Euskadiko nesken puntuazioa ELGAko neskena baino nabarmenki baxuagoa da

 Formatu digitaleko Irakurtzeko konpetentzian Euskadiko nesken batez besteko
puntuazioa mutilena baino nabarmenki altuagoa da.

 Euskadiko mutilen puntuazioa ELGAko mutilena baino nabarmenki apalagoa da.

 Euskadiko nesken puntuazioa ELGAko neskena baino nabarmenki baxuagoa da.

ISEK INDIZEAREN ERAGINA EMAITZETAN

Geruzetan ISEK indize sozio-ekonomiko eta kulturalaren eragina kentzen denean, geruza
guztietako puntuazioak aldatzen direla ikusten da:

 Hiru geruza publikoetan puntuazioak igo egiten dira, baina puntuazio zuzenaren eta
indizearen eragina kendu ondorengo puntuazioaren arteko aldeak ez dira estatistikoki
adierazgarriak.

 Itunpeko hiru geruzetako puntuazioak ISEK indizea kontuan harturik baino altuagoak dira,
baina puntuazio zuzenaren eta ISEK indizearen eragina kontuan izanik puntuazioaren arteko
aldeak ez dira estatistikoki adierazgarriak.

EMAITZAK PROBAREN FORMATUAREN ARABERA

 Bai Matematikarako konpetentzian bai Irakurtzeko konpetentzian Euskadiko ikasleek
probak formatu digitalean gauzatu direnean puntuazio baxuagoak lortu dituzte.

 Euskadiko nesken kasuan, formatu digitalean lortutako puntuazioak paper-formatuan
lortutakoak baino baxuagoak dira bi konpetentzietan.

 Ikasleen ehunekoa errendimendu-maila baxuetan, bai nesken kasuan bai mutilen kasuan,
handiagoa da probak formatu digitalean egin direnean. Ikasleen ehunekoa errendimendumaila
altuetan baxuagoa da probak formatu horretan egin direnean.

ORDENAGAILUAREN ERABILERA ETA PROBA DIGITALETAKO EMAITZAK

 Joerak erakusten du ordenagailua etxean zenbat eta gehiago erabili, emaitzak hobeagoak izan
direla herrialde guztietan bai Matematikarako konpetentzian bai Irakurtzeko konpetentzian, proba formatu digitalean egin denean.

 Ikastetxeko ordenagailuaren erabilera aztertzen denean, joera alderantzizkoa da: erabilera
zenbat eta handiagoa izan, bi konpetentzietako emaitzak baxuagoak dira.


PISA: examples of computer-based items

Spain - Basque 

Seraing Sports Club Language Learning


Spain - Basque 

Graphs  Fencing Car cost calculator CD production Star points Photos Body mass index 

2 abr 2014

PISA 2012 - Problemen ebazpen digitala - Eguneroko Gaitasunak, teoriaren azpitik








1. Aire girotua programatzea. Ikasleak aire girotua programatzeko gai izan behar du, horretarako argibiderik jaso gabe. Probaren lehenbiziko galderan, alde batera eta bestera mugitu behar ditu gailuaren hiru irristagailuak, jakiteko zerk eragiten duen tenperatura aldatzea eta zerk hezetasun maila igo edota jaistea. Bigarren galderan, bestalde, ikasleak gaitasuna erakutsi behar du tenperatura eta hezetasun maila orekatua lortzeko, gehienez ere lau urratsetan.

2. Treneko txartela erostea. Ikasleak tren geltoki bateko makina baten aurrean irudikatu behar du bere burua. Lehenik, txartel arrunt bat erosi beharko du eskualdeko trenean bi bidaia egiteko. Gero, aukera merkeena bilatzeko eskatuko zaio, hiriko metroan lau aldiz ibiltzeko egun berean. Estudiantea izaki, tarifa murriztua hautatu beharko du.

3. Errepideetako zirkulazioa. Auzo bateko errepide sarearen mapa bat jasoko du ikasleak, eta leku batetik bestera joateko bide motz edota bizkorrena aukeratu beharko du. Tarte bakoitza ibilgailuan egiteko beharrezkoak diren minutuak ikus ditzake ikasleak mapan bertan; baita toki horien kokapen zehatza eta bideen bihurguneak ere.

4. Garbiketa robotaren jokaera. Garbiketa robot baten funtzionamenduari buruz hausnartu beharko du ikasleak. Xurgagailu automatikoa egongela batean garbitzen ageri den animazio baten bidez, robotak oztopoen aurrean nola erantzuten duen igarri beharko du; hainbat aukera izango ditu.

5. MP3 erreproduzitzailea. Musika gordetzeko MP3 erreproduzitzaile batekin elkarreragitea dakar ariketa horrek. Ikasleak une oro eta ahalik eta azkarrena egokitu beharko du MP3a ordenagailuak ematen dizkion baldintzetara: bolumen, soinu eta nota apalen maila jakin batera, kasurako. Gailuaren botoi bakoitzaren eginkizun zehatzak ere ulertu beharko ditu.

6Urtebetetze jaia. Ikasleak zortzi lagun eseri beharko ditu urtebetetze jai bateko mahai baten bueltan, betiere baldintza guztiak betez: esate baterako, Ana eta Alvaro elkarren alboan jarriz baina ez Bea eta Bruno dauden tokitik gertu...

adibideak euskaraz

10 jun 2008

Kanpo ebaluazioa




Kanpo ebaluazio pasa beharko dute 2009ko apirilean EAEko Lehen Hezkuntzako 4. mailakoek eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailakoek. Konpetentziak, alegia ikaslea egiteko gai dena, neurtuko dira, ez edukiak. Ikastetxeek, jasotako emaitzen arabera hobekuntza planak egin beharko dituzte. Eskolek konpetentzien irakaskuntzari heltzeko balioko al dute? Ez al da emaitzen erabilera interesaturik egingo? Irakaskuntzaren kalitateari astindu bat emango al dio?



Josu Sierra, Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeko zuzendaria: “Ikastetxeentzat presioa ekarriko du, arazoen aurrean zerbait egin beharko dutelako”

Ebaluatuko diren 8 konpetentziak:

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

Matematikarako gaitasuna.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.

Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Ikasten ikasteko gaitasuna.