Mostrando entradas con la etiqueta Problemen ebazpena. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Problemen ebazpena. Mostrar todas las entradas

25 nov 2014

Konpetentziak ordenagailuarekin - PISA 2012 - Euskadin

PROBLEMEN EBAZPENA ETA MATEMATIKARAKO ETA

 IRAKURTZEKO KONPETENTZIETAKO EMAITZAK 

ORDENAGAILU BIDEZKO PROBAN. PISA 2012  - Euskadi


ONDORIOAK

PROBLEMEN EBAZPENEKO EMAITZAK

Euskadiko ikasleek PISA 2012 ebaluazioko Problemen ebazpenean, formatu digitalean egindako
proban, 496 puntu lortu zituzten, eta emaitza hori ELGAko batez bestekoan (500 puntu) dago.
PISA 2003 ebaluazioan, paper-formatuan egindako proban, 498 puntu lortu zituzten.

Problemen ebazpena neurtu duten bi ebaluazioetan, PISA 20003 eta PISA 2012, ELGAko batez
besteko puntuazioaren eta Euskadiko puntuazioaren arteko aldea ez da adierazgarria.

IKASLEEN EHUNEKOA ERRENDIMENDU-MAILA BAKOITZEAN

Ikasleen banaketari dagokionez, errendimendu-maila baxuetako ehunekoa (<1 1="" antzerakoa="" da="" div="" eta="">
Euskadin eta ELGAn, errendimendu-maila altuetako ehunekoa (5 eta 6) Euskadin ELGAn baino apur bat baxuagoa da, eta, beraz, erdiko errendimendu-mailetako ehunekoa (2, 3 eta 4) apur bat altuagoa da ELGAko batez bestekoa baino. 

EMAITZAK IKASLEEN SEXUAREN ARABERA 

Euskadiko mutilek 498 puntu lortu dituzte, neskek (494) baino 4 puntu gehiago.

Euskadiko eta ELGAko puntuazioen arteko aldeak ez dira adierazgarriak, ez nesken kasuan ezta
mutilenean ere. Beraz, ELGAko batez bestekoan daude sexuaren arabera ere.

Errendimendu-maila altuetan mutilen % 10,9 dago, nesken ehunekoa (% 8,4) baino apur bat altuagoa.
Errendimendu-maila baxuetan ehunekoak ia berdinak dira. 

EMAITZAK ETA ISEK INDIZE SOZIO-EKONOMIKO ETA KULTURALA

Ikasleen emaitzak handiagoak izaten dira ISEK indizea igo ahala. ISEK indize baxuko eta ISEK indize altuko ikasleen arteko puntuazio-aldea 63 puntukoa da Euskadin.

Euskadiko muturretako ISEK mailetako ikasleen arteko puntuazio-aldeak eta gainontzeko
herrialdeetakoak konparatuz gero, honako hau ikusten da:

 ISEK maila baxuan Euskadiko nesken eta mutilen puntuazioa (464 puntu) taularen erdialdean
dago; puntuaziorik altuena baino 70 puntu baxuagoa, eta puntuaziorik baxuena baino 121 puntu
altuagoa.

 ISEK maila altuan Euskadiko ikasleen puntuazioa (527 puntu) taularen beheko aldean dago;
puntuaziorik altuena baino 61 puntu baxuagoa, eta puntuaziorik baxuena baino 62 puntu
altuagoa.
ISEK indize sozio-ekonokimo eta kulturalaren eragina kentzen denean, geruza guztietako puntuazioak aldatzen direla ikusten da:

 Hiru geruza publikoetan puntuaziok igo egiten dira ISEK indizearen eragina kentzen denean,
baina puntuazio zuzenaren eta ISEK indizearen eragina kendu ondorengo puntuazioaren arteko
aldeak ez dira adierazgarriak.

 Itunpeko hiru geruzetako puntuazioak ISEK indizea kontuan izanik baino altuagoak dira, baina
puntuazio zuzenaren eta ISEK indizea kontuan izanik puntuazioaren arteko aldeak ez dira
adierazgarriak

PISA: examples of computer-based items

2 abr 2014

PISA 2012 - Problemen ebazpen digitala - Eguneroko Gaitasunak, teoriaren azpitik








1. Aire girotua programatzea. Ikasleak aire girotua programatzeko gai izan behar du, horretarako argibiderik jaso gabe. Probaren lehenbiziko galderan, alde batera eta bestera mugitu behar ditu gailuaren hiru irristagailuak, jakiteko zerk eragiten duen tenperatura aldatzea eta zerk hezetasun maila igo edota jaistea. Bigarren galderan, bestalde, ikasleak gaitasuna erakutsi behar du tenperatura eta hezetasun maila orekatua lortzeko, gehienez ere lau urratsetan.

2. Treneko txartela erostea. Ikasleak tren geltoki bateko makina baten aurrean irudikatu behar du bere burua. Lehenik, txartel arrunt bat erosi beharko du eskualdeko trenean bi bidaia egiteko. Gero, aukera merkeena bilatzeko eskatuko zaio, hiriko metroan lau aldiz ibiltzeko egun berean. Estudiantea izaki, tarifa murriztua hautatu beharko du.

3. Errepideetako zirkulazioa. Auzo bateko errepide sarearen mapa bat jasoko du ikasleak, eta leku batetik bestera joateko bide motz edota bizkorrena aukeratu beharko du. Tarte bakoitza ibilgailuan egiteko beharrezkoak diren minutuak ikus ditzake ikasleak mapan bertan; baita toki horien kokapen zehatza eta bideen bihurguneak ere.

4. Garbiketa robotaren jokaera. Garbiketa robot baten funtzionamenduari buruz hausnartu beharko du ikasleak. Xurgagailu automatikoa egongela batean garbitzen ageri den animazio baten bidez, robotak oztopoen aurrean nola erantzuten duen igarri beharko du; hainbat aukera izango ditu.

5. MP3 erreproduzitzailea. Musika gordetzeko MP3 erreproduzitzaile batekin elkarreragitea dakar ariketa horrek. Ikasleak une oro eta ahalik eta azkarrena egokitu beharko du MP3a ordenagailuak ematen dizkion baldintzetara: bolumen, soinu eta nota apalen maila jakin batera, kasurako. Gailuaren botoi bakoitzaren eginkizun zehatzak ere ulertu beharko ditu.

6Urtebetetze jaia. Ikasleak zortzi lagun eseri beharko ditu urtebetetze jai bateko mahai baten bueltan, betiere baldintza guztiak betez: esate baterako, Ana eta Alvaro elkarren alboan jarriz baina ez Bea eta Bruno dauden tokitik gertu...

adibideak euskaraz