Euskararen Legeak ondorio positiboak ekarri dituela uste dute alderdi politiko gehienek, baina hutsuneak ere ikusten dizkiote.
Legean zerbait aldatuko zenukete etorkizunera begira?
Josune Ariztondo (EAJ)
Bere balio nagusiekin bat nator. Hortik aurrera, bada Euskaren Aholku Batzordea, herri aginteei gomendioak eta gogoetak eskaintzeko. Hori horrela, eragile horien guztien iritzia eta gogoetak herri erakunde demokratikoekin partekatuz egin osteko hizkuntza politikan dut, oraingoz, neure konfiantza.
Isabel Zelaa (PSE-EE)
Goizegi da horretaz zerbait esateko. Legeak 25 urte bete ditu, eta tarte horretan aztertu behar diren aldaketak gertatu dira, segur aski. Agian, unea heldu da, presarik gabe -baina etenik gabe- azter dezagun legeak zer ondorio izan duen, zer fruitu eman dituen, eta baita berrikusi beharko liratekeen hutsuneak ere, hutsuneak egonez gero. Izan ere, ari dira proposatzen euskararen munduari ere eragiten dioten bestelako azterketak. Esaterako, komeni da gogoratzea Talde Sozialistak eskatu zuela bere garaian, eta jarraitzen duela eskatzen, irakaskuntzan nagusi diren hizkuntz ereduen aldaketa.
Batasuna
Aldaketa ezinbestekoa da. Izan ere, hizkuntzen erabilera soziala hizkuntz politikaren ondorioa da, hizkuntz politikaren oinarria ofizialtasuna da, eta ofizialtasunaren euskarria legea da. 25 urteko emaitza eskasek eta joera negatiboak neutralizatzeko ezintasunek irlanderatze prozesua erakusten dute. Horrela, hizkuntz gatazka konpontzea eta mendeetako asimilazioaren injustizia gainditzea ezinezkoa da
Onintza Lasa (EA)
Lege aldaketak kontuz egin behar dira. Balorazio orokor bat egin, eta, gero, neurriak hartu, hartu behar badira. Aldaketa zehatzak proposatuz joan daitezke, agian teknologia berriak ere aipatuz legean... Baina une honetan, lege zehatz bat baino gehiago, euskarak legedi eta arlo guztietako inplikazioa eskatzen du.
Antton Karrera (EB-Berdeak)
Ez da legea aldatu behar, legea ezartzeko modua baizik. Izan ere, berriro diogu une honetan oinarrizkoa dela euskararen erabilera orokortzea, nahiz eta haren ezagutza sustatzen eta ikasi nahi dutenek aukera hori izango dutela bermatzen jarraitu.
Aralar
Une hauetan Euskararen Legea onerako aldatzeko egokierarik ez dago. Berriz ere hori euskara eztabaida alderdikoiaren erdian jartzea litzatekeelako, euskararen kaltetan, eta, gainera, arriskua legokeelako aldaketa guztiak aurrerapausoak ez izatea. Administrazioak euskararen normalizazioan egin beharreko urratsak ziurtatzeko, Aralarren ustez, Funtzio Publikoaren Legean egin behar dira aldaketak, eta aldaketa proposamena aurkeztuko dugu Legebiltzarrean aurki.
En 1981, uno de cada cinco vascos sabía euskera; hoy es uno de cada tres. (
...)
Lizundia cree que la Administración tiene una deuda con el esfuerzo hecho, sobre todo, por el profesorado. "No lo agradeceremos suficientemente nunca, pero al menos hay que hacerles un reconocimiento público".
La brecha que se está creando entre el aumento de ciudadanos bilingües y el estancamiento, pese a ello, en el uso del euskera supone el flanco débil. Baztarrika señala que "no hay que dramatizar" esa brecha, pero sí cree que señala a los poderes públicos el camino de su actuación futura "para evitar que el euskera se convierta en una lengua asociada sólo a lo académico".