Mostrando entradas con la etiqueta Euskaltzaindia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskaltzaindia. Mostrar todas las entradas

20 feb 2012

TXILLARDEGI, POLIAITZINDARIA



TXILLARDEGI, POLIAITZINDARIA

Abertzalea, sozialista librea, idazle polifazetikoa, euskara batuaren aita, iparraldekoen laguna…




(..)Txillardegik merezitako gorazarreak baditu Hegoaldean, beti ere hangoen artean, iparralderik badenez ere ohartu gabe. Alta bada, hemengoa ere izan da bere bizitzako zati batean, eta beti atxikia egon zaigu. Haatik ezin gara beti egon bertzaldekoen eskerrik ezaz plainuka, gure bidea markatu behar dugu geronek, eta zeren beha gaude Txillaregiren ohoratzeko hemen ere? Jean-Louis Davant

2 mar 2011

"Euskararen legeak hogeita bost urte. Eskola alorreko bilakaera: balioespen-saioa" liburuaz


Mikel Zalbideren Euskararen legeak hogeita bost urte. Eskola alorreko bilakaera: balioespen saioa liburua aurkeztu zuen Euskaltzaindiak.

Zertan asmatu da? Euskarak “bere lekua” topatu du eskola-munduan,
epe laburrean; haur euskaldunak alfabetatu egiten ditu eskolak, eta elebidun
osatu bihurtzen; murgiltze-bidea funtzionatzen ari da hainbatean;
haurreskolen eta haurtzaindegien alorrean aurrera egin da. euskarazko
irakaskuntza ez da bereziki garestia, eta eskolan egin den lana, euskalgintza
osoaren mesedegarri
.

31 may 2010

“Izan zirelako gara, eta garelako izango dira”



Patxi Uribarren euskaltzainaren sarrera-ekitaldia egin da Aramaion, Ibarra elizateko San Martin elizan.

Hona hemen Patxi Uribarrenen sarrera-hitzaldia, bai eta Jose Luis Lizundiak eman dion erantzuna ere.



Patxi Uribarren euskaltzain osoaren sarrera-hitzaldia

(..)Gure herri hau oraingoz euskaldun dogu,
nahiz da bertako euskera egoera gatx baten aurkitu. Ez dira izan ba
alperrezkoak gure aurrekoen ahaleginak. Hala ta guztiz bere, hemen bere,
atzeraka hasi jaku euskera. Arrisku haundi batean aurkitzen da
”.

8 abr 2010

Miren Lourdes Oñederra euskaltzain osoaren sarrera-hitzaldia


Drift

Hizkuntza airez eta memoriaz dago egina, hizketa airezkoa da, aire mugimendua, airea mugitzea, ura mugitzen den bezala: uhinetan (olatuetan, guk hemen Donostiako hondartzetan, Donostiako kaian (kaiean) esaten genuen/esaten dugun bezala).

Uraren edo airearen mugimendu horri deitzen zaio ingelesez drift, mugimendu horri edo mugimendu horrek (airearen eta uraren bultzadak)eragindako mugimenduari.


Miren Azkarate: "Ur-lasterraren dama"

4 nov 2009

Far West-eko usaina dauka



'Erlea', Euskaltzaindiaren aldizkari berriak

Erlea aldizkaria Euskaltzaindiak abian jarri duen egitasmoa da eta Akademiaren eta kulturgintzaren arteko lotura sendotzea du helburu. Literaturarekin lotutako aldizkaria da eta lau hilabetez behin argitaratuko da, Bernardo Atxagaren zuzendaritzapean.

17 nov 2007

Andoni Sagarna euskaltzainaren sarrera-hitzaldia


Urriaren 26an egin zen Andoni Sagarna Izagirre euskaltzainaren sarrera ekitaldia, Donostian, Miramongo Parke Teknologikoan. Ekitaldiaren amaieran, Andres Urrutia euskaltzainburuak euskaltzain osoa dela adierazten duen diploma eta 26. zenbakia duen domina eman zizkion.



(...)Badakit zuetako askok teknologia hitza entzuten duzuenean, erreparo
moduko bat sentitzen duzuela eta batek baino gehiagok pentsatuko zuen
honezkero: zer egiten ote du ingeniari batek Euskaltzaindian?. (...)



(...)Dagoeneko metatua dugun jakintzan eta praktikan oinarrituz,
Hizkuntzaren Ingeniaritzako produktuen eta zerbitzuen industria
bultzatzea, hedadura handiko hizkuntzen merkatuetan
errentagarritasuna bilatuz, bide batez euskarak datorren munduan
bizirik irauteko beharrezkoak izango dituen tresnak landuz.

Mundu globalizatuan buru-belarri sartuta gaudelarik, jakintzan
oinarritutako organizazioak behar ditugula esaten digute adituek. Hara hor
bete-betean baldintza hori betetzen duen jarduera bat. Baliteke ni ameslari
bat izatea, baina uste dut areto honetan bertan dauden dozenaerdi bat
lagunek estrategia horretan sinetsiko balu, bideragarria litzatekeela.(...)
Hau ere nire irakaslea izan zen orain dela 30 urte, berarekin ikasi nuen bere garaian zegoen Fisika hiztegia eta Fisika irakasteko baliabideak.



Bideo hori 2007ko azaroaren amaiera arte ikusi ahal izango da.


Oharra: Bideoa ikusteko Real Player erreproduzigailua instalatu behar duzu aurretik .