Gaitasun handiko eta errendimendu-maila aurreratuko ikasleen egoera EAE-ko hezkuntza-sisteman
Sintesia | Txosten hau, adimen-gaitasun handiak dituzten ikasleentzako hezkuntza-arretarako 2019-2022 planaren diseinuaren esparruan egin da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren asmoa da EAEko hezkuntza-sisteman gaitasun handiak eta errendimendu-maila aurreratua dituzten ikasleen egoera aztertzea. |
Ikasle horien errealitatea ezagutzeko, galde-sorta bat landu zen, eta funts publikoekin finantzatutako sare publikoko zein itunpeko sareko EAEko ikastetxeetako zuzendari guztiei igorri zitzaien, bete zezaten. Galde-sorta betetzeko, ikastetxeek 2018ko abenduaren 10etik 21era bitarteko epea izan zuten.
Ikasle horien ikuspegi osatu bat izateko, hainbat hezkuntza-tarteko (Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko) zuzendariei bidali zitzaien galde-sorta.
Azken helburua, nolanahi ere, ikasle horiek gure hezkuntza-sisteman dituzten premiak detektatzea izan zen,. eta hori kontuan hartzea diseinatutako plana egitean eta garatzean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario