183 comercios dan color a las calles de Bizkaia
Recorrido desde Ledesma donde hemos visitado por última vez la Taberna Taurina que cierra por las rentas antiguas hasta el Parking de Indautxu.
Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleen % 80k konpetentziaren hasierako maila
gainditu dute, baina % 12k soilik lortu du maila aurreratua.
Itunpeko sareko geruzek sare publikokoek baino emaitza hobeak lortu dituzte. |
||
Neskek mutilek baino emaitza hobeak lortu dituzte.
Adin-egokitasun egoeran eskolatutako –adinarekin bat datorren irakasmailan– ikasleen emaitzek adin-egokitasun egoeran ez daudenena gainditzen dute. Proba familia-hizkuntzan egiten duten ikasleak dira emaitza hobeak dituztenak, batez bestekoak baino emaitza altuagoak. Ikasten ikasteko konpetentzian errendimendurik onena duten ikasleek bat egiten dute 2013ko Ebaluazio diagnostikoan ebaluatutako gainerako konpetentzietan emaitzarik onenak lortzen dituzten ikasleekin. Ikasten ikasteko konpetentzian errendimendurik onena izan duten ikasleek aurreko ikasturtean curriculum arloetan kalifikazio onenak lortu zituzten ikasleekin bat egin dute. Zenbat eta maila sozioekonomiko eta kultural handiagoa, Ikasten ikasteko konpetentzian orduan eta emaitza hobea lortuko da. ISEKek konpetentzia honen emaitzetan izan duen eragina agerikoa den arren, zenbait ikastetxek edo ikastaldek esperotakoak baino emaitza hobeak lortu dituzte. Egunero etxeko lanak egiten ordubete baino gutxiago eta bi ordu artean pasatzen dutela dioten Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek emaitza hobeak lortzen dituzte bi ordu baino gehiago egoten direla diotenek edo etxeko lanik ez dutela edo dituztela egiten diotenek baino. Maila honetako ikasleen %40k baino gehiagok adierazi dute inork ez dietela laguntzen etxeko lanak egiten. Ikasleen % 43-% 56k adierazi dute aitak edo amak (hurrenez hurren) laguntzen dietela. Galderak ez ziren baztertzaileak. Euskara eta Ingurunearen ezaguera arloak “errazak” edo “oso errazak” iruditzen |
||
zaizkien ikasleek lortzen dituzte emaitzarik onenak Ikasten ikasteko konpetentzian.
DBHko 2. mailako ondorioen laburpena
|