Irudimenaren unibertso bat. Eguillor Mundu bat. Diziplina anitzeko artista izan zen. Komikia, ilustrazioa, lan grafikoa, bideo esperimentala eta Net art landu zituen.
Pott Bandarekin harreman emankorra izan zuen. Ruper Ordorikaren “Hauts da Anphora” diskoaren azala diseinatu zuen collage batean. Bilbo Hiriko leherketa bat. Musika-azal honetatik abiatuta erakusketa bat ikusgai izango da Biran (Erronda Kalean).
Biran izango den erakusketatik 7 kaleetara abiatuko gara. Bisita gidatu bi antolatu ditugu martxoaren 10ean, ostegunarekin. Gurutze kaleko Agirre Lehendakariaren etxea, Barrenkale eta Barrenkale Barrena, Rio-Oja jatetxea, Arriaga Antzokia, Areatza, Plaza Barria…, besteak beste, ikustatuko ditugu, Eguillor Mundua hobeto ezagutzeko asmoarekin.
*Jose Carlos Torreren tesian oinarriturik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario