Mostrando entradas con la etiqueta Euskal literatura. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskal literatura. Mostrar todas las entradas

19 dic 2016

RAMON SAIZARBITORIAREN HITZALDIA / DISCURSO DE RAMON SAIZARBITORIA



RAMON SAIZARBITORIAREN HITZALDIA DONOSTIAKO DOMINA EMATEAN/ DISCURSO DE RAMON SAIZARBITORIA EN LA ENTREGA DE LA MEDALLA A LOS MERITOS CIUDADANOS DE SAN SEBASTIAN. 2012-1-19.



He oído que fuera de los estadios las medallas no se ganan, se otorgan. Acepto ésta con sincera modestia y agradecimiento. Bihotzez esker mila guztioi.

Hitz batzuk esan behar nituenez, Donostiako euskal idazle zaharren oroimena ekarri nahi nuen, kale izenak baino gehiago izan daitezen. Askorentzat hori baino ez baitira. (Badakizue: Me han echado del piso de Soroa y vivo en Manterola con mi cuñada la coja). Zoritxarrez Jose Luis Alvarez Enparantzaren heriotza gogora ekarri beharra dut. Asko esan da egunotan Txillardegiri buruz; ez da aski azpimarratu bere eskuzabaltasunik. Goian bego. Nire doluminak Jone Forcadari eta sendi osoari.


Quería recordar a Bizente Etxegarai el cronista del incendio y la reconstrucción de la ciudad de quien se dice siempre que fue liberal y poeta, que vivió pobre y murió pobre. Le puso letra al Festara.  Festarik bear bada betor Donostia. 

A Indalecio Bizkarrondo, Bilintx, liberal herido por una bomba carlista y fallecido, dice el poeta, más de pena que por la gangrena, el 21 de julio de 1876 el día que se promulgó la ley que abolía los Fueros.

A Serafin Baroja, otro liberal de cuya muerte el 16 de Julio próximo se cumplirán cien años, los que vamos a celebrar del Hotel María Cristina, autor de la letra de la marcha de San Sebastián, como todo el mundo sabe.

XIXgarren mendeko eta XXgarrenaren hasierako euskal idazle donostiarren zerrenda luzea da. Euskal Herriko beste inon ez da hainbeste idazle izan. Larga nómina de escritores donostiarras integrada en gran medida por personajes progresistas ilustrados y, desde luego, urbanos que combinaban el canotier y la boinaAditzera eman nahi nuen donostiarroi esker, neurri handi batean, egin dela euskara kaletar. San Sebastián es la calle del euskara, su capital, una capitalidad más importante que la de 2016, y el mundo del euskara, desde el Adour hasta el Ebro, le debe a nuestra ciudad ese reconocimiento.

Baina handik eta hemendik, euskal idazlea naizenez, azken hogeita hamar urteotan jasan dugun indarkeria politikoaren kontakizunaz zerbait esatea zegokidala adierazi didate. Hain zuzen, ETAk bere “jarduera armatua behin betiko amaitzea” erabaki ondoren, areagotu egin dira euskal literaturaren aurkako kritikak, ulerkorrago izan delako indarkeriarekin, biktimekin errukior baino. Hay lógicas muestras de preocupación ante el intento de algunos sectores de pasar página a ese triste período sin dejar establecidos meridianamente los hechos y por el riesgo de transmitir un relato interesado que no responda a la verdad.

Anitzak dira euskal letrak, baina badakit ez naizela damu den bakarra indarkeria jasan dutenengandik behar bezain gertu egon ez izanaz. En la medida en que quienes han hecho uso de la violencia política se han reivindicado como abertzales y euskaltzales, ha sido inevitable que a abertzales y euskaltzales, orgullosos de un pasado noble, nos haya salpicado el descrédito. Ez da zuzena, baina ulertzen dugu horrela gertatu izana.

Mundu guztiak du hemen zauriren bat erakusteko; nork ez du hartu min; nork ez du negar egiteko motiborik izan. Pero hay quejas que no son oportunas. Hay quejas que incluso pueden ser obscenas. No se le puede decir a una madre a quien le han arrebatado al hijo injusta e inutilmente por el azar de una consigna ‘yo también tengo motivos para quejarme’.

La literatura es más verdadera que la historiaKonbentzituta nago euskal literaturak gertatu zaigunaren kontaketa zintzoa egingo duela. Zuriak eta beltzat eta Flaubert maisuak nahi zituen grisak ere salatuko dituena. Sufrimendu guztiaz eta koldarkeria guztiaz mintzatuko da. Hablará de quienes fanáticos, obcecados, no quieren descabalgarse, de quienes no se cayeron del caballo porque, por cobardía, no por otra cosa, no montaron ninguno, de quienes se cayeron tarde, de quienes al caerse se olvidaron de que montaron el caballo más loco, de quienes se hicieron daño al caerse e incluso perdieron la cabeza y se pusieron a gritar disparates como que no hablarían más la lengua de los asesinos. Pero, los matices no deben ocultar la verdad y la verdad es que la violencia solo ha generado sufrimiento y que ninguna causa noble puede recurrir a ella. Hori zen guztia. Amaitzeko utz iezadazue, jai giroan ere, euskal presoen eskubideak errespeta daitezen eta Euskal Herriko espetxeetara ekarri ditzatela aldarrikatzen duen hiritar gehiengoaren ahotsari batzen. Eskerrik asko eta astindu danborra


21 mar 2014

Desenkantua

Panero gogoan - Markos Zapiain 


Leopoldo Maria Panero 
Akademia Sekretuaren Egutegia, 1987
Kalera irten eta ez nuen inor ikusi,
Kalera irten eta ez nuen inor ikusi,
O jauna!, jaitsi zaitez azkenez
ezen Infernuan ez baitago inor.

Leopoldo Maria Panero 
Akademia Sekretuaren Egutegia, 1987

11 may 2013

Liburu elektronikoak euskaraz (II) gaur egunekoak

Susa literaturak gaur egungo liburu elektronikoak pdf edo e-pub formatuan eskura dezakezu.

Narratiba

Alkasoroko Benta
Mikel Taberna
2013, nobela
Jaitsi: PDF | EPUB
Kristalezko begi bat
Miren Agur Meabe
2013, nobela
Jaitsi: PDF | EPUB
Mussche
Kirmen Uribe
2012, nobela
Jaitsi: PDF | EPUB
Atzerri
Mikel Antza
2012, nobela
Jaitsi: PDF | EPUB
Alter ero
Bertol Arrieta
2012, narrazioak
Jaitsi: PDF | EPUB
Boga boga
Itxaro Borda
2012, nobela
Jaitsi: PDF | EPUB
 
Poesia
 
Elkartasun basatia
Oier Guillan
2013, poesia
Jaitsi: PDF | EPUB
Sinplistak
Hedoi Etxarte
2012, poesia
Jaitsi: PDF | EPUB
Baita hondakinak ere
Iñigo Astiz
2012, poesia
Jaitsi: PDF | EPUB
Kartzelako poemak
Joseba Sarrionandia
1992, poesia
Jaitsi: PDF | EPUB
Scanner
Leire Bilbao
2011, poesia
Jaitsi: PDF | EPUB
Joan da negua
Mikel Ibarguren
2011, poesia
Jaitsi: PDF | EPUB

16 abr 2013

Intemperies (babes bila) - Lourdes Oñederra




Denbora desberdin ari da igarotzen. Luziak ez
daki noiztik, noiz hasi zen denboraren desberdintasun
hori, aldaparik gabeko igarotze hori, iraganetik
orainera kolore aldaketarik gabe, bide laua,
oharkabean pasatze hori lehenetik orainera, urteak
laburtu eta minutuak luzatu, loditu egin balira
bezala. Goizak arratsaldeetatik urrutiratuz
doaz eta motel, oso motel gogoratzen dira goizean
gertatuak, baina garden, gordin agertzen
dira duela hogeita hamar urte entzundako esaldiak,
ikusitako begiradak.
Gorputza. Gorputzaren bestelakotze geldiezin
hori. Ezinbestean, inevitably, inevitabilmente.
Amodiozko nobela bat? Nobela guztiak dira
amodiozkoak.
Nolanahi ere, amodiozko nobela paregabea.


lehengo kapitulua

29 nov 2012

Kirmen Uriberen bigarren nobela

Mussche, Kirmen Uriberen bigarren nobela
 
Literaturarako grinaz, elkartasunez gerraren kontra, bizipozez amodioan, Erresistentzian borrokan, kuraia handiz presoaldian... Robert Mussche idazle flandriarraren izaera eskuzabalak zirrara sortzen du. Kirmen Uriberen bigarren nobela da Mussche, Espainiako Gerra eta Bigarren Mundu Gerra bitartean kokatutako kontakizuna, gatazka garai zail eta gordinetan. Azaroaren 28an Bilboko Kafe Antzokian nobelako pasarteen irakurraldia egingo dute Miren Gaztañagak eta Ander Lipusek, eta azaroaren 30ean Kirmen Uribek jendaurrean aurkeztuko du liburua, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
 
 
  
 
 
Gernikako bonbardaketaren ondoren, haurrak babesean jartzeko erabakia sendotu egin zuen Jose Antonio Agirre Lehendakariak. 1937. urte hartan, maiatzetik ekainera bitartean, 19.000 haur atera ziren Bilboko portutik Europako hainbat herrialdetara bidean. Frantzian, Sobietar Batasunean, Britainia Handian eta Belgikan gorde ziren gehienak. Gurasorik gabe joan ziren erbestera, bakarrik, eurak laguntzeko gertu zeuden irakasle andana baino ez zutela bidaide.

2 sept 2012

Atxaga Nevadako "Obaba" publizitatzen

Bernardo Atxaga. Idazlea

«XIX. mendeko erritmoa egokia zen idazlearentzat; gaurkoa, ez»




Nevadako egunak deituko den liburua bukatzen dabil orain Atxaga.

Barack Obama

Hillary Clinton

(..)hemen nago elurtearen zain.

Henry Bengoa Inventarium ikuskizuna berriz taularatu du.


(..) Seven houses in France, Zazpi etxe Frantzian liburuaren ingelesezko itzulpena atera zenetik hogei artikulu aterako ziren, eta denetan aipatzen dute Basque writer naizela.

But Atxaga's story is fresh, his treatment of violence psychologically rich. The writing is sharp and often funny, no mean feat given that it has been translated twice before it reaches our hands.

"Lo cierto es que la novela de Atxaga es mucho más que una mera crónica de la época colonialista. Fatalmente, los lectores recordarán a Conrad y su Corazón de tinieblas, pero Atxaga ha intentado aquí algo diferente. (...) Nada se salva: ni el enorme y sufrido continente, ni el miserable reino europeo que cree poseerlo, ni los hombres que creen cumplir con un destino que la historia tachará de honorable." - Alberto Manguel, El País . Kanpoko kritikak, Barrukoa.

(...) gaur egun gauza askok ordezka dezakete lehen literaturak betetzen zuen balio hori.

(...) Denok dugu lekuen balioari buruzko mapa bat.

Berriro ere gozatzeko prest. Ala bedi.


The Quality of the Fabric: An Interview with Bernardo Atxaga









 

26 ene 2012

LIteraturaren zubitegia




Entziklopedia baten tamaina hartzen ari da pixkanaka Literaturaren Zubitegia. Baditu jadanik 6.000 esteka, webgune batetik bestera gidatuko zaituen hipertestu bat, idazleen inguruko eduki ugarira iristeko: Wikipedia (730), Auñamendi (657), Liburutegi Digitala / Liburuklik (586), Susa (488), Klasikoen Gordailua (438), EHUko Euskal Literaturaren Hiztegia (380), Idazleen Elkartea (338), Urkizaren Bertso eta Olerkien Hemeroteka (309), Armiarmako Liburu Elektronikoak (302), basquepoetry.net (299), basqueliterature.com (253), Bidegileak (143), Donostiako idazleak (118) eta abar. Halaber, bilduak ditugu ia 3.900 liburu kritika eta 1.828 aipamen (idazleei buruzko artikuluak, hitzaurreak, sarrera entziklopedikoak). Beraz, 11.500 zubi baino gehiago eraiki ditu Zubitegiak, tresna erraz eta bizkor bat izan dezaten literaturzaleek.

Irakurri nahi duenak badauka non aukeratu:

Txillardegiren ipuinak

9 nov 2011

Joseba Sarrionandia - Poemak

Bost urteko espetxealdian (1980-1985) idatzitako poemez eta presondegitik ihes egin osteko pieza batzuez agertu zuen gatibu esperientzia Joseba Sarrionandiak, 1992an argitaratutako Kartzelako poemak liburuan. Orain edizio berrituan plazaratu du Susak, gaurko grafiara aldaturik eta sei poema gehiagorekin. Liburuan oinarrituta, errezitaldia egingo dute Joxemari Iturraldek, Jon Benitok, Mikel Etxaburuk, Oier Guillanek eta Jose Luis Otamendik azaroaren 10ean (osteguna) 19:00etan Donostiako Doka kafe antzokian.





KARTZELAKO POEMAK (1980 - 1985)


Itsasoak badu memoria,


badu beste itsasoen berri.


Homeopatikoa ote da Itsasoa?

4 feb 2011

Liburu elektronikoak euskaraz

Etxepare eta Shakespeare, Lizardi eta Puxkin, Kirikiño eta Flaubert, Anabitarte eta Mansfield. E-bookaren olatua handitzen ari omen denez, eta euskarazko tituluak eskas, irakurgailu elektronikoetara deskargatzeko 249 e-book paratu ditugu Armiarma atariko Liburu elektronikoa gunean, epub eta pdf formatuetan. 249 tituluetatik 191 euskal literaturako klasikoak dira eta 58 literatura unibertsaletik ekarriak. Twain eta Xaho, Conrad eta Zerbitzari, Baudelaire eta Lauaxeta, Virginia Woolf eta Mirande. 14 poema liburu, 28 saiakera, 39 antzerki-lan, 56 nobela eta ipuin bilduma... dohainik nork bere gailura ekar ditzake.

15 oct 2010

Anjel Lertxundiren eskarmentua

«Irabazteko atipikoegia zen»

Anjel Lertxundiren 'Eskarmentuaren paperak' liburuak irabazi du saiakera arloko Espainiako Sari Nazionala



Ez da autobiografia bat, baina badu autobiografiatik. Ez da oroitzapen liburu bat, baina asko zor dio oroimenari. Dietario batetik hurbil dago, baina ez dago egunerokotasunaren mende. Bere buruaz ari da autorea, baina ez da bere burua liburuaren xedea. Xedea da berrogei urtean jarraitu dion irakurlearekin elkarrizketan sartzea.



Lehenengo kapitulua

POETA BAZARA, GARBI IKUSIKO DUZU paperezko orri honetan hodei
bat dagoela airean. Hodeirik gabe, ez legoke euririk; euririk gabe,
arbolak ez lirateke haziko; eta arbolarik gabe, ez legoke papera
egiterik. Hodeia beharrezkoa da papera egon dadin. Hodeirik ez
balego, ez legoke paperezko orri hau ere. Beraz, esan dezakegu
hodeia eta papera elkar lotuta daudela.

Bere Bloga

3 jun 2010

Haur besoetakoa Bilbon




Bilbo Zaharra Forumak Jon Miranderen Haur besoetakoa nobelari buruzko jardunaldiak antolatu ditu, Euskaltzaindiaren Plaza Barriko egoitzan. Ekainaren 3an (osteguna) 19:00etan Katixa Agirre, Josune Muñoz eta Laura Mintegi mintzatuko dira; ekainaren 10ean Pablo Joxe Aristorena eta Txomin Peillen; eta ekainaren 15ean Bernardo Atxaga. Jardunaldiari amaiera emateko.

Ekainaren 16an (asteazkena) 400 inguru irakurlek Haur besoetakoa nobela etenik gabe ozen irakurriko dute Arriaga antzokian, goizeko 8:00etan hasi eta 20:00ak bitartean.

Haur Besoetakoa aurkezpena

6 feb 2010

J.D. Salinger euskaraz


Zekale artean harrapaka
J.D. Salinger

1948ko urtarrilaren 31n The New Yorker aldizkarian agertutako A Perfect Day for Bananafish kontakizuna izan zen estreinako idazle kontratua sinatzera eraman zuena.




Egun zoragarria banana-arrainarentzat

J.D. Salinger
euskaratzailea: Bernardo Atxaga

Akademia Sekretuaren Egutegia, 1987

(..)Hotelean Nueva York-eko laurogeita hamazazpi publizitate agente zeuden. Nolaz eta bide luzeko telefono linea guztiak monopolizatzen baitzituzten, 507ko neskak eguerditik arratsaldeko ordu bi t'erdiak arte itxoin behar izan zuen bere deia. Halere, ez zuen denbora alferrikaldu. Emakume aldizkari batean Sexua libertitua ala infernu bat izaten da izeneko artikulu bat irakurri zuen. Bere orrazia eta zepiloa garbitu zituen. Mantxa bat kendu zion soineko beige-aren gonari. Saks-eko brusaren botoi bat aldatu zuen pixka bat lekuz. Bi ile atera zituen, orinean erne berri zitzaizkionak. Zentraltxotik, azkenez, dei egin zioten unean, leihoaren koskan eserita zegoen, eta bukatu antzean zeukan ezkerreko eskuko atzazalen pintaketa.

Susa literatura argitaletxea



Dulce y desconocido señor Boletus

Borrarme del mapa

28 may 2009

Liburuak osorik, Susa


Ezkerra baldin bazara, zeu protagonistatzat zaituen liburua aurkitu duzu. Artea, musika, literatura, kirola, logika, matematika, fisika, kimika, genetika, neurologia edo psikiatria gaiak arakatuta, ezkerra izateari buruzko saiakera idatzi du Garbiñe Ubedak: Mila ezker