Mostrando entradas con la etiqueta nobela. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta nobela. Mostrar todas las entradas

16 abr 2013

Intemperies (babes bila) - Lourdes Oñederra




Denbora desberdin ari da igarotzen. Luziak ez
daki noiztik, noiz hasi zen denboraren desberdintasun
hori, aldaparik gabeko igarotze hori, iraganetik
orainera kolore aldaketarik gabe, bide laua,
oharkabean pasatze hori lehenetik orainera, urteak
laburtu eta minutuak luzatu, loditu egin balira
bezala. Goizak arratsaldeetatik urrutiratuz
doaz eta motel, oso motel gogoratzen dira goizean
gertatuak, baina garden, gordin agertzen
dira duela hogeita hamar urte entzundako esaldiak,
ikusitako begiradak.
Gorputza. Gorputzaren bestelakotze geldiezin
hori. Ezinbestean, inevitably, inevitabilmente.
Amodiozko nobela bat? Nobela guztiak dira
amodiozkoak.
Nolanahi ere, amodiozko nobela paregabea.


lehengo kapitulua

8 abr 2012

Aro baten amaiera : Saizarbitoria - Martutene

Martutene. Dadoa zenbait aldiz jaurti ondoren, bosta atera da:


Julia, Martin, Pilar eta Abaitua dira lau kantoietako puntuak; erdikoa,

Lynn.

Julia itzultzailea da, Martin, idazlea; Pilar eta Abaitua medikuak.

Berriro osatzeko (edo desegiteko) prozesuan dauden bi bikote.

Horretan, neska amerikar bat agertzen da haien bizitzan;

soziologoa da, Max Frischen eleberri bateko protagonistaren

izena du. Lynnek ez du nahi, baina aspalditik lokartuak zeuden

harreman haien zimenduak astinduko dituzten erreakzioak abiaraziko

ditu haiengan: alaitasuna, desira eta bizi berri bati ekiteko

poza eta ilusioa.




Lehenengo kapitulua:

HARRI GABILONDOK GOZAMEN BATEAN egin du gertalekuaren deskribapena,


kontakizunaren harrigarriaz sinetsia. Ezer kontatzen duen aldiro dirudi

uste horretakoa, alegia, harrigarria eta miresgarria deritzola esaten duenari.

“Ez didazue sinetsiko gertatu zaidana”, esango du, adibidez, eta

horren suhar eginiko iragarriaren ondotik etorri ohi dena nahigabetzeko

modukoa egin ohi zaio Juliari, eta sobera luzea gehienetan. Luzeegiak zaizkio,

begi gris haietatik begiratua kendu ezinik, kontakizuna administratzeko

egiten dituen pausak, eta espantuzkoak kontatzaileak bere buruari

eragiten dizkion harritu edo miretsiaren adierazpenok, entzuleari sortzen

dion zirrara eskasaren aldean bereziki.
 
irakurri on line

Con ‘Kandinskyren tradizioa’ Ramon Saizarbitoria se despidió de la escena literaria vasca por un lapso de tiempo considerable. Nueve años después de aquella novela breve regresa con ‘Martutene’, un trabajo en el que reincide en dos de sus temas preferidos: la culpa y las mujeres




“Lo que nos hace universales es hablar de lo nuestro”


laster argitaratzeko: 23-04-2012




28 mar 2010

Ramon Saizarbitoriaren nobela berriaren zain

(..)Orain dela 30 urtekoarekin konparatuta, ikaragarri ondo dago euskal literatura, besterik ez bada ere hizkuntzaren eta idazketaren aldetik. Horretan ez da dudarik. Baina uste dut oro har ez doala bide onetik.

(..)Idazle batek ez du idazten hemengo roiloa-z konpromisoz, ezinbestekoa zaiolako baizik. Ea nor den horretaz pentsatzen ez duen txoropitoa. Nik behintzat, zoritxarrez, kraka hori guztia gainean daukat, eta matraka horretan segitu behar dut.

(..)ETAk esaten badu armak uzten dituela, uste dut ez dudala ospatuko. Orain dela bi urte izan balitz, edo orain dela hiru urte... zer ondo! Baina... zer pena! Zergatik orain, hain berandu? Esango nieke: «Zer irabazi duzue, edo zergatik luzatu duzue? Zuek uste duzue zerbait lortu duzuela?» Ez dit inork esaten hori, eta hain argi dago beste denontzat!

(..)Nobela berrian nazionalisten historiak kontatuko ditut.

Hala bedi eta laster goza dezagun¡

7 mar 2009

'Zazpi etxe Frantzian' (Pamiela) Bernardo Atxagaren azken nobela



(..)Pentsatu dut, beraz, literaturak beste forma eta beste hizkera bat behar duela hori kontatzeko. Eta atzera begiratu eta Lezio bat ostrukari buruz hartu nuenean ohartu nintzen hori zela orain hitz egiteko behar nuen modua».

(..)komikotasun siniestroa erabili behar nuela pentsatu nuen.

(..)Militarrena zabalera unibertsala duen eredu bat da. Ez da ofizio bat.

(..)gaur egun uste dut gauzak taldean egiten direla askoz gehiago. Horixe transmititu nahiko nieke gazteei, behintzat.

(..)Ezaugarrietako bat da, esaterako hilketarako zilegitasuna izatea. Eta ez da txorakeria.

(..)Horrek esan nahi du Amnesty Internationalek ez duela salaketa zuzena egin behar? Egin behar du, zalantzarik gabe.

(..)Poeta, intelektual; militarra, kultura eta sentiberatasunik eza. Baina historiak zer erakusten du? Kontrakoa. Hitler, ezizenez, poeta zela. Heideggerrek egiten zituela interpretazioak alderdiaren ad maoirem glorian. Espainian Unamuno eta Millan-Astray zeuden. Eta Millanek samuraien kodea itzuli zuen, eta testua ez da batere makala.

(..)Gogoan dut Montxo Armendarizek galdetu zidala Obaba niretako zer zen. Eta esan nion: 'funtsezkoena da herri bat dela, dena basoz inguratuta'. Yangambi basoz inguratuta dago, eta isolatuta.


(..)"Chrysostome Liègek 1903ko hasieran sinatu zuen Leopoldo erregearen Force Publiquen zerbitzatzeko kontratua, eta urte bereko abuztuan iritsi zen Afrikako bihotzera. Pakebote batek eraman zuen Anberesetik Matadira; trenak, Leopoldvillera; bapore ertain batek, Princesse Clementinek, Yangambiko postu militarrera. Ez zen munduko azken-azken lekua, zeren, Force Publiquen askotan entzuten zenez, ohore hori Kisanganiri zegokion, ibaian berrehun kilometro gorago zegoen postuari; nolanahi ere, oso urrun zegoen edozein leku ezagunetatik...".



El Congo Belga

Esta mañana se ha presentado en el centro Koldo Mitxelena de San Sebastian la nueva novela de Bernardo Atxaga: Zazpi etxe Frantzian. A finales de mes se podrá leer también en castellano, catalán y gallego.