29 nov 2012

Kirmen Uriberen bigarren nobela

Mussche, Kirmen Uriberen bigarren nobela
 
Literaturarako grinaz, elkartasunez gerraren kontra, bizipozez amodioan, Erresistentzian borrokan, kuraia handiz presoaldian... Robert Mussche idazle flandriarraren izaera eskuzabalak zirrara sortzen du. Kirmen Uriberen bigarren nobela da Mussche, Espainiako Gerra eta Bigarren Mundu Gerra bitartean kokatutako kontakizuna, gatazka garai zail eta gordinetan. Azaroaren 28an Bilboko Kafe Antzokian nobelako pasarteen irakurraldia egingo dute Miren Gaztañagak eta Ander Lipusek, eta azaroaren 30ean Kirmen Uribek jendaurrean aurkeztuko du liburua, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
 
 
  
 
 
Gernikako bonbardaketaren ondoren, haurrak babesean jartzeko erabakia sendotu egin zuen Jose Antonio Agirre Lehendakariak. 1937. urte hartan, maiatzetik ekainera bitartean, 19.000 haur atera ziren Bilboko portutik Europako hainbat herrialdetara bidean. Frantzian, Sobietar Batasunean, Britainia Handian eta Belgikan gorde ziren gehienak. Gurasorik gabe joan ziren erbestera, bakarrik, eurak laguntzeko gertu zeuden irakasle andana baino ez zutela bidaide.

No hay comentarios: