Mostrando entradas con la etiqueta Kirmen Uribe. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Kirmen Uribe. Mostrar todas las entradas

25 mar 2014

Eleberri bat nola jo



Eleberri bat nola jo


Gaur estreinatuko dute Euskal Herrian 'Mussche' ikuskizuna Kirmen Uribe idazleak eta Wim Mertens musikariak

Ondarroarraren nobela oinarri hartuta sortu ditu kanta batzuk konpositoreak.


— Zenbaitek uste du geure burua egiten goazela, eta neurri batean egia da. Baina, bestalde, egin egiten gaituzte. Ni neu egin egin naute, hasieran gurasoek eta gero bizitzan zehar ezagutu ditudan pertsonek, eta zortea izan dut. Baina batzuetan iraganak pisu handiegia du gure bizitzetan, ez da gauza bera mihise zuri batean margotzea edo aurretik belztuta dagoen batean. Zaila da hor koloreak ateratzea.

        — Mutil koskorra zinela irten zinen Bilbotik eta ez zara geroztik itzuli. Gurasoen erabakia zuzena izan zela uste al duzu?

        — Ez zegoen beste aukerarik.



Paulinorekin, 36ko gerrako haur batekin
izandako elkarrizketa, Bogotan, 2011n








 Wim Mertens- Kirmen Uribe: Mussche – Lo que mueve el mundo martxoak 25 - Arriaga Antzokia



29 nov 2012

Kirmen Uriberen bigarren nobela

Mussche, Kirmen Uriberen bigarren nobela
 
Literaturarako grinaz, elkartasunez gerraren kontra, bizipozez amodioan, Erresistentzian borrokan, kuraia handiz presoaldian... Robert Mussche idazle flandriarraren izaera eskuzabalak zirrara sortzen du. Kirmen Uriberen bigarren nobela da Mussche, Espainiako Gerra eta Bigarren Mundu Gerra bitartean kokatutako kontakizuna, gatazka garai zail eta gordinetan. Azaroaren 28an Bilboko Kafe Antzokian nobelako pasarteen irakurraldia egingo dute Miren Gaztañagak eta Ander Lipusek, eta azaroaren 30ean Kirmen Uribek jendaurrean aurkeztuko du liburua, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
 
 
  
 
 
Gernikako bonbardaketaren ondoren, haurrak babesean jartzeko erabakia sendotu egin zuen Jose Antonio Agirre Lehendakariak. 1937. urte hartan, maiatzetik ekainera bitartean, 19.000 haur atera ziren Bilboko portutik Europako hainbat herrialdetara bidean. Frantzian, Sobietar Batasunean, Britainia Handian eta Belgikan gorde ziren gehienak. Gurasorik gabe joan ziren erbestera, bakarrik, eurak laguntzeko gertu zeuden irakasle andana baino ez zutela bidaide.