Euskal WordNet-ek, Euskarazko lehenengo ezagutza base lexikalak, itzulpen automatikoak hobetuko ditu.
Sistema horri esker, hiztegi batek ematen duen informazioaz gain, sarrera lexikal (edo kontzeptu) bakoitzak dituen erlazio semantikoak ere kontsulta daitezke, kontzeptu horren beste zenbait informaziorekin batera: zein arlori dagokion (hatz sarrera, adibidez, anatomiari dagokio, eta tenisa kirol arloari); zein ezaugarri semantiko jasotzen dituen (biziduna edo objektua den, zein erabilera duen, zertaz osatua dagoen, eta abar).
Aplikazio horien artean, badaukagu Euskal WordNet (http://ixa2.si.ehu.es/mcr/wei.html), lehenengo Ezagutza Base Lexikala (EBL).
Tresna eraginkorra
Sistema berriak hainbat abantaila eskaintzen ditu itzulpegintzaren esparruan.
- Desanbiguazioa. Kontzeptuen erlazio semantikoak ere jasotzen ditu.
- Itzulpengintza automatikoa. Gaur egungo sistemen zehaztasuna hobetuko du.
12 may 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario