Mostrando entradas con la etiqueta sariak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta sariak. Mostrar todas las entradas

4 feb 2026

Grammy Saridunak 2026

 GRAMMYS 2026: GANADORES y MEJORES MOMENTOS de la gala

Bad Bunny eta Kendrick Lamar izan dira nagusi Grammy sarietan

Puerto Ricoko musikariak disko onenaren eta musika urbanoaren disko onenaren sariak irabazi ditu 'Debí tirar más fotos' lanagatik. Kendrick Lamarrek eskuratu ditu urteko grabazio onenaren eta rap disko onenaren sariak.


GRAMMY SARIDUNAK

Urteko disko onena.  Bad Bunny,  Debí tirar más fotos.


Urteko grabazio onena. Kendrick Lamar eta SZA, Luther.

  

Urteko abesti onena. Billie Eilish, Wildflower.

 

Pop bakarlari onena. Lola Young, Messy.

 

Pop album onena. Lady Gaga, Mayhem.

 

Country disko onena. Jelly Roll, Beautifully Broken.

 

Musika urbanoaren disko onena. Bad Bunny, Debí tirar más fotos.

 

Artista berri onena. Olivia Dean.

 

Rap disko onena. Kendrick Lamar, GNX.

 

Pop latino disko onena. Natalia Lafourcade, Cancionera.

 

Latino tropikal disko onena. Gloria Estefan, Raíces

 

Rock disko onena. Turnstile, Never Enough


‘looks’ de la alfombra roja de los Grammy 2026: de las transparencias de Karol G a las plumas de Lady Gaga


Alfombra roja de los Grammy Awards® 2026 EN VIVO!








5 jun 2009

Javier Elzo : Eusko Ikaskuntzako sariduna



Javier Elzo: EI-CL Saria 2009ren irabazlea

Gizarte balioen ikertzailea

«Ikerkuntzaren eta hezkuntzaren alorrean egindako lanagatik», Javier Elzo soziologoak jaso du aurten Eusko Ikaskuntza saria. Bi izan dira haren ikerketen ardatzak: gazteak eta gizarte balioak.



Jaioteguna: Beasain, Gipuzkoa, 1942

Ikasketak: Deustuko Unibertsitateko Soziologia doktore eta katedradun emeritua. Gainera, Soziologian eta Erlijio Zientzietan lizentziaduna da Lovainako Unibertsitatean.

Ikerkuntza esparru nagusiak: Gizarte balioak eta gazteak.

Bestelakoak: Forum Deustuko lehendakaria da, eta Deustu Gizarte Balioak proiektuko zuzendaria.

9 may 2008


Bernardo Atxaga «Egia da biolentzia oztopoa dela, baina egiten denaren hamar halako egin daiteke euskal kulturaren inguruan»

Nazioarteko bi sari garrantzitsu jasoko ditu oso denbora gutxian Bernardo Atxagak Italian: Mondello eta Grinzane Cavour. Pozez hartuko ditu sariok, baina ahaztu gabe sariei begira bizitzea «gaizki bizitzeko modu bat, eta itsusi bizitzeko modu bat» dela idazlearentzat.



(..)Ramon Saizarbitoriak esan zidan behin idazleak, edozein pertsonak bezala, batez ere zintzo jokatu behar duela, hori dela lehen araua. Eta bigarren araua da idazleak bere liburuen eta bere lanaren alde egin behar duela, eta kasu honetan baita bere hizkuntzaren alde ere. Idazleak sinistu behar du -paradoxikoa bada ere- fedeak mendiak leku batetik bestera mugi ditzakeela, eta sinesmen hori aurrera eramateko indarra eta kemena behar da. Iraganera jo eta neure buruari begiratzen baldin badiot, nik ikusten dut nire kasua izan dela beti konfiantza handia izan duen pertsona batena, konfiantza handia bai euskal literaturan eta bai bere buruarengan. Nik inork baino gehiago sinistu nuen euskaraz idatzitako literatura batek bide luzea egin zezakeela. Orain esanda, erraza ematen du horrek, baina uste dut orain dela 30 urte ez zela hain erraza. Konfiantza hori, fede hori -harrotasun hori nahi baduzu...- Gabriel Arestirengandik jaso nuen. Seguru nago. Oso jende derrotista egokitu zitzaidan bidean, eta Aresti salbuespena zen.(..)

(..)Paul Laxaltek eta haren familiak izandako eragina garrantzitsua izan da, «onerako», Atxagaren ustez. «Hemengo euskaldunen perfila Iparraldeko euskaldunen perfila da; ez Hegoaldeko euskaldunena, Idahon bezala. AEBetan euskalduna inon erraz ibiltzen bada, hemen ibiltzen da erraz, Mendebalde Urrunean. Niretzat oso atsegina izan da hemen Ipar Euskal Herriarekin egokitzea, eta baita munduaren alde honetan euskaldun bezala ibiltzea ere». (..)

Pueden empezar a leer "el hijo del acordeonista"