
Javier Elzo: EI-CL Saria 2009ren irabazlea
Gizarte balioen ikertzailea
«Ikerkuntzaren eta hezkuntzaren alorrean egindako lanagatik», Javier Elzo soziologoak jaso du aurten Eusko Ikaskuntza saria. Bi izan dira haren ikerketen ardatzak: gazteak eta gizarte balioak.
Jaioteguna: Beasain, Gipuzkoa, 1942
Ikasketak: Deustuko Unibertsitateko Soziologia doktore eta katedradun emeritua. Gainera, Soziologian eta Erlijio Zientzietan lizentziaduna da Lovainako Unibertsitatean.
Ikerkuntza esparru nagusiak: Gizarte balioak eta gazteak.
Bestelakoak: Forum Deustuko lehendakaria da, eta Deustu Gizarte Balioak proiektuko zuzendaria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario