31 mar 2008
Zerbitzu-sektore pribatuan euskara gutxiago erabiltzen da
Ondorio nagusiak
1. Eremu publikoan euskararen presentzia eremu pribatuan baino nabarmen handiagoa da, bai ahoz bai idatziz.
2. Eremu publikoan zein pribatuan, euskararen erabilera handiagoa da idatziz ahoz baino.
3. Euskararen erabilera, batez ere ahozkoa, oso lotuta dago tokian tokiko errealitate soziolinguistikoarekin. Izan ere, Gipuzkoako egoera Bizkaikoa eta Arabakoa baino hobeagoa da, eta gune euskaldunetako ekipamenduena eta establezimenduena gune erdaldunetakoena baino. Aldeak, esan bezala, batez ere ahozko erabileran ematen dira.
4. Administrazio desberdinen artean eta jarduera-sektore desberdinen artean ere alde esanguratsuak daude. Euskararen erabilera handiago da Eusko Jaurlaritzako administrazio nagusian Estatuko Administrazioaren menpe dauden establezimenduetan baino. Aldi berean, askoz hobeagoa da finantza-erakundetan, higiezinen agentzietan baino.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario