(..)Atxagaren aipua berriro datorkit gogora, gutxi gora-behera, halaxe jarraitzen baitu: "horregatik dabil bizkor gaztelera eta makal euskara: jendeak berealdiko gauza pila egiten dituelako euskararen alde, salbu eta beharrezkoa den bakarra: hitz egin".
(..)Egungo ereduak gainditu egin behar direla esan dio Kontseiluak PSE-EEri. Euskararen egoera sociolinguistikoa.
EAJk, sozialistak agintean dauden udaletan, PSEk euskararekiko “erabateko konpromiso falta” daukala erakusteko mozioak aurkeztuko ditu.
Bitartean besteak euskararen inguruan diru eske eta gobernua bultzatzen.
Eusko Jaurlaritzak abian jarri du "XXI. mendeko hizkuntza politikak nolakoa behar duen adosten laguntzeko", www.euskadi.net/euskara21 webgunea sortu du. Euskal kulturako eta gizarteko pertsona "kualifikatuek" oinarrizko txostena prestatu dute.
"Abian da hizkuntza politikari buruzko eztabaida publikoa", gaur Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Donostian, eta, eztabaidaren lagungarri izan nahian, webgunea sortu dute: www.euskadi.net/euskara21. "XXI. mendeko hizkuntza politikak nolakoa behar duen adosten lagunduko digu gogoetarako topagune honek. Erronka berriek parte hartzeari eta adostasunari begirako dinamika berriak eskatzen baitituzte. Asmo horrekin, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gogoeta ireki bat proposatzen die euskal gizarteko pertsona eta sektore guztiei".
Jaurlaritzak ez du nahi euskaldunek soilik hartzea parte gogoetan. "Izan ere, gure gizartea anitza da hizkuntzei dagokienez ere. Horregatik guztiagatik, euskararen munduak ez ezik erdal munduak ere lekua izango du ekimen honetan".
Ekimenaren abiapuntua 'Oinarrizko txostena' deiturikoa da. Txosten hori euskal kulturako eta gizarteko pertsona "kualifikatuek" egin dute, eta "euskararen egoerari buruzko gogoeta sakona" da, "ekimenari oinarri sendo bat eskaintzearren".
Jaurlaritzak legealdi honetarako daukan "konpromiso nagusietakoa" da aipatutako eztabaida martxan jartzea, eta oinarrizko txostena gaur aurkeztu diote Euskararen Aholku Batzordean gaia bultzatzeko sortutako 40 laguneko batzorde-atalari. Gutxienez urte honen bukaeraraino luzatuko da eztabaida hau.
Ondorio nagusiak 1. Eremu publikoan euskararen presentzia eremu pribatuan baino nabarmen handiagoa da, bai ahoz bai idatziz. 2. Eremu publikoan zein pribatuan, euskararen erabilera handiagoa da idatziz ahoz baino. 3. Euskararen erabilera, batez ere ahozkoa, oso lotuta dago tokian tokiko errealitate soziolinguistikoarekin. Izan ere, Gipuzkoako egoera Bizkaikoa eta Arabakoa baino hobeagoa da, eta gune euskaldunetako ekipamenduena eta establezimenduena gune erdaldunetakoena baino. Aldeak, esan bezala, batez ere ahozko erabileran ematen dira. 4. Administrazio desberdinen artean eta jarduera-sektore desberdinen artean ere alde esanguratsuak daude. Euskararen erabilera handiago da Eusko Jaurlaritzako administrazio nagusian Estatuko Administrazioaren menpe dauden establezimenduetan baino. Aldi berean, askoz hobeagoa da finantza-erakundetan, higiezinen agentzietan baino.