Mostrando entradas con la etiqueta Eztabaida. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Eztabaida. Mostrar todas las entradas

29 abr 2008

Eskolak ezin du bakarrik



Euskararen inguruko 10 egia harrigarriak:

- Lehen euskaldunak "eskolan" ikasten zuten gaztelania, orain ere "ikastoletan" nahiz eta denbora gutxi ikasi, gehienetan gaztelaniaz hitz egiten dute.

- Ez dago ia inork "Errenta aitorpena" euskaraz idazten duenik.

- Ezin da "aretoetan" filme erakargarririk euskaraz ikustea.Ez da telebistetan ETB1an izan ezik.

- Ez dago ez telebistarik ez da irratirik "elebiduna" denik, ez da egunkaririk ia diru laguntzarik gabe euskararaz ezer argitaratzen duenik.

- Leku ofizialetan dena itzultzen da, gero ia inork euskaraz irakur dezan.

- Euskal Herritik kanpo euskaldunek gehiago hitz egiten dute barruan baino.

- Euskal (Liburu) Azoketan ez da fakturarik ematen.

- Ez dakit Osakidetzako kirofanoetan operaziorik euskaraz egiten duenik.

- "EuskalSex" bigarren edizioa Barakaldon ospatu zen "txortan" ez omen dago ezer euskaraz adierazi beharrik.

- Euskara ezagutzeak ez du ezertarako balio hemendik kanpoko edozein lekutan lan bilatzeko hizkuntza ofiziala izanda, ez da meritu bezala ere.

- Gardoqui enbaxadorearen omenez egindako ekitaldian "gure printzipea" euskaraz egin zuen amaieran itzulpenik gabe.

Elebide, zure eskubideak defendatzeko.

Hizkuntza politikari buruzko "eztabaida publikoa"

Eusko Jaurlaritzak abian jarri du "XXI. mendeko hizkuntza politikak nolakoa behar duen adosten laguntzeko", www.euskadi.net/euskara21 webgunea sortu du. Euskal kulturako eta gizarteko pertsona "kualifikatuek" oinarrizko txostena prestatu dute.

"Abian da hizkuntza politikari buruzko eztabaida publikoa", gaur Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Donostian, eta, eztabaidaren lagungarri izan nahian, webgunea sortu dute: www.euskadi.net/euskara21. "XXI. mendeko hizkuntza politikak nolakoa behar duen adosten lagunduko digu gogoetarako topagune honek. Erronka berriek parte hartzeari eta adostasunari begirako dinamika berriak eskatzen baitituzte. Asmo horrekin, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gogoeta ireki bat proposatzen die euskal gizarteko pertsona eta sektore guztiei".

Jaurlaritzak ez du nahi euskaldunek soilik hartzea parte gogoetan. "Izan ere, gure gizartea anitza da hizkuntzei dagokienez ere. Horregatik guztiagatik, euskararen munduak ez ezik erdal munduak ere lekua izango du ekimen honetan".



Ekimenaren abiapuntua 'Oinarrizko txostena' deiturikoa da. Txosten hori euskal kulturako eta gizarteko pertsona "kualifikatuek" egin dute, eta "euskararen egoerari buruzko gogoeta sakona" da, "ekimenari oinarri sendo bat eskaintzearren".

Jaurlaritzak legealdi honetarako daukan "konpromiso nagusietakoa" da aipatutako eztabaida martxan jartzea, eta oinarrizko txostena gaur aurkeztu diote Euskararen Aholku Batzordean gaia bultzatzeko sortutako 40 laguneko batzorde-atalari. Gutxienez urte honen bukaeraraino luzatuko da eztabaida hau.

En castellano