Sarea euskaraz arakatzen
Google, Yahoo! edota Interneteko bilatzaile arruntenek ez dituzte ondo ematen euskarazko emaitzak, bi arazo nagusi direla medio. Batetik, euskarak garrantzi erlatibo txikia du Interneten, eta bestetik euskal deklinabideak ez dituzte ondo ezberdintzen. Horrek esan nahi du bilatzaile horiek terminoarekin zerikusia duten ingelesezko orriaaldeak lehenik ematen dituztela, eta ondoren beste edozein hizkuntza handietakoak, besteak beste gaztelania.
Arazo hori konpontzeko, Elebila (http://www.elebila.eu/) Interneterako euskarazko lehenengo bilatzailea aurkeztu berri dute IXA Taldeak (EHUko Informatika Fakultateak sortua) eta Eleka (Elhuyar Fundazioa) enpresak. Bilatzaile ezagunenen funtzioak eskaintzen ditu baina kalitatezko euskarazko emaitzak lortzeko bermearekin. Hala, Elebilak Sare osoan egiten du bilaketa euskarazko edukietan.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario