20 oct 2007

Kantauriko urrea: Angulak



Angula biltzaileek hasi dute denboraldia
«Zenbat eta zenbat gau alerik ere jaso gabe»



Ume koskorra zela; hamahiru urte eskas zituela irten omen zen lehen aldiz aitarekin angulak biltzera, baina ordurako lardaskan aritua zen eta etxean ikusi eta entzundako guztiagatik angula biltzeak ez zuen sekreturik Luis San Sebastian aginagatarrarentzat. Laurogei urte egingo ditu datorren apirilean eta oraindik, «makaltxoago» bada ere, angula biltze garaian arretaz zaintzen ditu bai itsas-mareak bai ilargiaren aldiak, ala hartu eta Oria ibaian gora-behera hasteko.


(..)Angulak biltzen bai, baina sukaldean horiek prestatzen ikasi al duen galdetuta, sekretu handirik gabeko platera dela dio «asko jakin beharrik ez dago». Angulak oxigenodun uretan egon ohi dira jaso eta gero, hala, 20 egun ere iraun dezakete bizirik. Sukaldean ezertan hasi aurretik, angulak hil behar dira eta horretarako, hoberena tabakoa bera dela dio: «Tabako ura bota eta bat-batean hiltzen dira, pentsa zein txarra den erretzea», dio barrezka.(..)

No hay comentarios: