24 jun 2007

Elkano? Aitzindari bat mundu honetan

Zein izan zen momentu gogorrena?
Hasiera oso zaila egin zitzaidan. Denbora mordoa pasatu nuen dena prest izateko. Txapelketa hasi eta berehala arazoak izan nituen eta berriz ere itzuli behar izan nuen abiapuntura. Psikologikoki momentu txarrena izan zen.


Unai Basurko(Portugalete, 1973)

Itsasoa maite du bizkaitar gazte honek eta galdetuz gero, bere pasioa nabigatzea dela erantzungo dizu. Getarian hasi zen txikia zela barkuan ibiltzen gurasoekin, eta ordutik makina bat itsasontzitan ibili da hamaika abentura biziz. Azkena, Velux 5 Oceans txapelketa. Bertako hirugarren postua lortu du aurten. 159 egun egin zituen bakarka nabigatuz munduari itzulia ematen. Berriz ere parte hartuko lukeela ziurtatu du. Erreferente asko ditu mundu honetan, baina beti ere itsasoa errespetatzen dutenak.

No hay comentarios: