Haur Hezkuntzako Lehen Zikloa Euskadin. Haurreskolak Partzuergoko ikastetxeak 2016.
Ikerlan honen helburu nagusia Haurreskolak Partzuergoaren ikastetxeetako egoera ezagutzea da eta, baita ere, familiek ikastetxe horietan egiten den lana nola baloratzen duten ezagutzea. 2012ko ekainean Haurreskolak Partzuergoaren eta Irakas-sistema Ebaluatzeko eta Ikertzeko Erakundearen (ISEI-IVEI) arteko lankidetza hitzartu zen. Hasteko familientzako galdera-sorta definitu zen, Haurreskolak Partzuergoaren ikastetxeetako errealitatea ongi ezagutzeko eta ebaluazio irizpideak finkatzeko.
Helburuak
- 0-3 arteko plaza kopurua igotzea batez ere hiri eta herri handietan.
- Ordainketa kuoten murrizketa, tarifa sozialak eta zerbitzua dohainik izatea.
- Diru laguntzak banatzeko sistemaren berrantolaketa, laguntza gehien behar
dutenei erraztea.
- Maila sozioekonomiko baxua duten familien artean eskolaratze goiztiarren
garrantzia aipatzea.
- Plazak banatzerako orduan dauden irizpideak ikusi eta sistema ekitatibo bat
bultzatzea.
Familien ezaugarriak: Euskara
Etxeko hizkuntzari dagokionez, inkesta bete duten pertsonen % 55ek erantzun du
haurrekin beti edo ia beti euskaraz hitz egiten dutela. % 41,9k erantzun du
haurrekin beti edo ia beti gaztelaniaz hitz egiten dutela.
Bikotekidearekin erabiltzen
duten hizkuntzari dagokionez, gaztelaniaren presentzia oso altua da (% 72);
gaztelania etxeko hizkuntza bezala (afariak, jolasak, telebista...) % 60,3k erabiltzen
dute. Aurreko ataletan bezala, hemen ere 2013ko, 2014ko eta 2016ko txostenetan
oso antzeko ehunekoak lortzen dira.
Ondorioak:
Ikerlan honetako 2013, 2014 eta 2016ko edizioetan bildutako datuak eta balorazioak
alderatuz, egonkortasun handia ikus daiteke, bai datuetan, baita familiek Haurreskolak
Partzuergoko ikastetxeetan eskainitako zerbitzuari buruz eman dituzten balorazio eta
iritzietan ere.
Ikerlanean parte hartu duten familien % 98,5ek Haurreskolak Partzuergoko
ikastetxeetan egindako lanaren balorazio orokor ona edo oso ona egin dute; ikerlanaren
hiru edizioetako baloraziorik onena eta positiboena izan da berau.
Oro har, Haurreskolak Partzuergoko ikastetxeetan garatutako hezkuntza-ikuspegiek oso
iritzi ona izan dute familien artean, eta bereziki arreta pertsonalizatua, irakasjardunaren
plangintzaren koherentzian eta guraso- hezitzaile komunikazio bideek. Hitz
egiteko denboraren plangintzaren arloan bakarrik izan dira ehunekoak apur bat
apalagoak.
El objetivo principal de este estudio es conocer la situación y valoración por parte de las familias del trabajo realizado en los centros del Consorcio Haurreskolak. En junio de 2012 se acordó la colaboración entre el Consorcio Haurreskolak y el Instituto Vasco de Evaluación e Investigación Educativa (ISEI-IVEI). Se comenzó por definir el cuestionario dirigido a familiares, con el objetivo de disponer de una imagen fija de la realidad en los centros de Haurreskolak y proporcionar criterios de evaluación.