8 jun 2017

Haur Hezkuntzako Lehen Zikloa Euskadin. Haurreskolak Partzuergoko ikastetxeak 2016.


Haur Hezkuntzako Lehen Zikloa Euskadin. Haurreskolak Partzuergoko ikastetxeak 2016.

Ikerlan honen helburu nagusia Haurreskolak Partzuergoaren ikastetxeetako egoera ezagutzea da eta, baita ere, familiek ikastetxe horietan egiten den lana nola baloratzen duten ezagutzea. 2012ko ekainean Haurreskolak Partzuergoaren eta Irakas-sistema Ebaluatzeko eta Ikertzeko Erakundearen (ISEI-IVEI) arteko lankidetza hitzartu zen. Hasteko familientzako galdera-sorta definitu zen, Haurreskolak Partzuergoaren ikastetxeetako errealitatea ongi ezagutzeko eta ebaluazio irizpideak finkatzeko.



Helburuak
- 0-3 arteko plaza kopurua igotzea batez ere hiri eta herri handietan.
 - Ordainketa kuoten murrizketa, tarifa sozialak eta zerbitzua dohainik izatea.
- Diru laguntzak banatzeko sistemaren berrantolaketa, laguntza gehien behar dutenei erraztea.
- Maila sozioekonomiko baxua duten familien artean eskolaratze goiztiarren garrantzia aipatzea.
- Plazak banatzerako orduan dauden irizpideak ikusi eta sistema ekitatibo bat bultzatzea.

Familien ezaugarriak: Euskara

Etxeko hizkuntzari dagokionez, inkesta bete duten pertsonen % 55ek erantzun du haurrekin beti edo ia beti euskaraz hitz egiten dutela. % 41,9k erantzun du haurrekin beti edo ia beti gaztelaniaz hitz egiten dutela.

Bikotekidearekin erabiltzen duten hizkuntzari dagokionez, gaztelaniaren presentzia oso altua da (% 72); gaztelania etxeko hizkuntza bezala (afariak, jolasak, telebista...) % 60,3k erabiltzen dute. Aurreko ataletan bezala, hemen ere 2013ko, 2014ko eta 2016ko txostenetan oso antzeko ehunekoak lortzen dira.

Ondorioak:

Ikerlan honetako 2013, 2014 eta 2016ko edizioetan bildutako datuak eta balorazioak alderatuz, egonkortasun handia ikus daiteke, bai datuetan, baita familiek Haurreskolak Partzuergoko ikastetxeetan eskainitako zerbitzuari buruz eman dituzten balorazio eta iritzietan ere.

Ikerlanean parte hartu duten familien % 98,5ek Haurreskolak Partzuergoko ikastetxeetan egindako lanaren balorazio orokor ona edo oso ona egin dute; ikerlanaren hiru edizioetako baloraziorik onena eta positiboena izan da berau.

Oro har, Haurreskolak Partzuergoko ikastetxeetan garatutako hezkuntza-ikuspegiek oso iritzi ona izan dute familien artean, eta bereziki arreta pertsonalizatua, irakasjardunaren plangintzaren koherentzian eta guraso- hezitzaile komunikazio bideek. Hitz egiteko denboraren plangintzaren arloan bakarrik izan dira ehunekoak apur bat apalagoak.


El objetivo principal de este estudio es conocer la situación y valoración por parte de las familias del trabajo realizado en los centros del Consorcio Haurreskolak. En junio de 2012 se acordó la colaboración entre el Consorcio Haurreskolak y el Instituto Vasco de Evaluación e Investigación Educativa (ISEI-IVEI). Se comenzó por definir el cuestionario dirigido a familiares, con el objetivo de disponer de una imagen fija de la realidad en los centros de Haurreskolak y proporcionar criterios de evaluación.

No hay comentarios: