Zientzia eta Teknologiaren Astearekin bat eginez, Teknoskopioa ideia-lehiaketa antolatzen du urtero Elhuyar Fundazioak.
Teknoskopioan, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek hartzen dute parte. Ekimen horren bidez, ikasleak motibatu nahi ditugu. Horretarako, gaurkotasuna duen gai baten inguruko edukia prestatzen dugu, haien ezagutza-mailara egokituta, eta zientzialari/asmatzaile/sortzaile-lanetan jartzen ditugu gazteak.
2007ko Zientziaren Asterako hautatu den gaia "Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak" da —labur esanda, IKTak—.
No hay comentarios:
Publicar un comentario