Mostrando entradas con la etiqueta euskal kultura. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta euskal kultura. Mostrar todas las entradas

17 ene 2015

Black is Beltza - Fermin Muguruza eta Harkaitz Cano




AlhóndigaBilbaok "Black is Beltza" Fermin Muguruzaren proiektua aurkeztuko du 2014ko azaroaren 13tik 2015eko otsailaren 8ra bitartean. Harkaitz Cano idazlearen eta Jorge Alderete irudigilearen laguntzaz, Fermin Muguruzak sortutako eleberri grafikoari buruzko erakusketa-proiektua da. 1965ean Iruñeko erraldoiak New Yorkeko Erakusketa Unibertsalean izan zirela abiaburutzat hartuta, "Black is Beltza" proiektuak ekintza eta espioitzako istorio bat eraikitzen du, musika, amodioa eta iraultza nahasiz, eta zinemagintzako genero desberdinak eta ikus-entzunezko aurrerapenak elkartuz.

Black is Beltza -Fermin Muguruza eta Harkaitz Cano

Euskal kulturaren bi "enfant terrible" aurrez aurre Alhondigan.

Formato txikiak askatasun handia ematen du kultul munduko "artistak" ezagutzeko, "Fruitu arraroak" Harkaitz Canoren elkarhizketa Muguruzarekin lortu zuen.

Strange Fruit, Billie Holiday



Extraño fruto
Árboles sureños cargan extraños frutos,
Sangre en las hojas, y sangre en la raíz,
Cuerpos negros se balancean a la brisa sureña
Extraños frutos penden de los tuliperos.

Escena pastoral del galante sur,
Los ojos saltones y la boca retorcida,
Perfume de magnolias, dulce y fresco,
Y el repentino olor de carne quemada.

Aquí está el fruto (que alardea coraje) para que arranquen los cuervos,
Para que la lluvia tome, para que el viento chupe,
Para que el sol descomponga, para que los árboles suelten,
Esta es una extraña y amarga cosecha.


Strange fruit

Southern trees bear strange fruit,
Blood on the leaves and blood at the root,
Black bodies swinging in the southern breeze,
Strange fruit hanging from the poplar trees.

Pastoral scene of the gallant south,
The bulging eyes and the twisted mouth,
Scent of magnolias,
sweet and fresh,
Then the sudden smell of burning flesh.

Here is fruit for the crows to pluck,
For the rain to gather, for the wind to suck,
For the sun to rot, for the trees to drop,
Here is a strange and bitter crop.


Boxeoz hazi ziren Harkaitzek bere amonarekin hasi zen zaletzen Mohamed Ali (Causus Clay) konbateak ikusten. 

Trailer Toro Salvaje (1980) Martin Scorsese





Dena den nik gogoratzen dudana Cassius Clay -Sony Liston konbatea da.  Gogoratzen dut gaueko ordu bietan taberna batera joan hauzokideekin TV ez zegoelako etxeetan- Gauza bera amerikanoak Ilargira heldu zeneko gertaera gogoangarrian.




Disgresioren artean hauxe aipatu zuten: Iggy Pop and Tom Waits (Coffee and cigarettes)

Amii Stewart - Knock On Wood (1979)



Miles Davis - So What


Gil Scott-Heron - The Revolution Will Not Be Televised



Honela amaitu zen berbaldia; Euskal kultur handiko bi gizon;

Black is Beltza from Raimundo Rubio on Vimeo.

Harkaitz Cano Twist eta Fermin Mugurutza Sarri Sarri

21 nov 2012

Euskal kultura digitala : Xare


Iñigo Martinez / Xare (Euskarazko Teknologia Berrien Azoka) egitasmoaren koordinatzailea.  (2001ean Eragin.com komunikazio enpresa sortu zuen, hainbat kultur egitasmoen eragilea izan dena: The Balde aldizkaria, Entzun.com ataria eta diskoliburua eta Arteziak sorkuntza ataria,)

"Euskararen biziraupenerako informazioaren teknologia berrietan bere erabilpena normalizatzea estrategikoa da"


Azaroaren 23 eta 24an Xare azoka-jaialdiak hartuko du Donostiako Kursaal jauregia. Euskal kultura digitala da egitasmoak bultzatu nahi duena, eta hori bideratzeko egitarau oparo eta aberatsa izango da bertaratzen direnen eskura. Besteak beste, multimedia instalazioak, ikus-entzunezkoak, erakustaldiak, kontzertuak, ikastaroak, mahai inguruak eta hitzaldiak izango dira gozagarri. Egitasmo ireki eta parte hartzaile gisa sortu da, Eragin enpresaren ekimenez. Jaioberria izanik, etorkizuna baikortasunez begiratzen du eta edizio berriak iragartzen ditu.

15 ene 2012

Agur eta ohore Jose Luis Alvarez Enparantza abertzaleari



(..)Profil poliedrikoa dauka, gutxik bezala herri honetan, Txillardegik. Politika, hizkuntza, soziolinguistika eta literatura. Azken hamarkadetako erreferentzia nagusietakoa. Alor horietan guztietan lehen mailako eragilea izan zen, baina soziolinguistikarenean aitzindaria.





(..)«Euskarak eraman ninduen abertzaletasunera»

27 sept 2011

Biblioteca Digital Vasca

Euskal Liburutegi Digitalean, hiru mila titulu eta 350.000 irudi
Gaur aurkeztu du egitasmoa Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Bibliografia ondarea "oso garrantzitsua" dela dio, eta "modu berezian" sustatu nahi duela.






11 jul 2011

Mari Jose Olaziregi / Etxepare Euskal Institutua. Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria

(..)“Gerra Zibila eta Memoria Historikoa iberiar penintsulako literaturan” izenburua daraman mintegia ospatuko da hilaren 13an eta horretarako gaian adituak direhttp://www.blogger.com/img/blank.gifn hainbat ikerlari eta irakasle bilduko dira Donostiako Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean. Mari Jose Olaziregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria izateaz gain, mintegi honetako zuzendaria ere bada. Tartetxoa egin digu eta luzez mintzatu gara literaturaz, euskararen egoeraz, Etxepare Euskal Institutuaz eta abarrez.

(..)Eta non egon behar du euskarak?

Gune inportanteenetan egon behar du, unibertsitate onenetan, jaialdi eta biltzar ezagunetan, azoka entzutetsuetan... nik ez dut dudarik hor. Maila ona badugu, euskalaritzan, hizkuntzalaritzan, literaturan, zinean, artean... eta orain aukerak behar ditugu. Oso baliabide gutxirekin ari gara, izugarri optimizatzen ditugu gastuak, ez baitira garai errazak. Bidaia bakoitzari, jarduera bakoitzari... ahalik eta etekin handiena ateratzen ahalegintzen gara. Emaitzak hemendik urte batzuetara ikusiko dira eta urtero ebaluatu, baloratu eta norabidea zuzendu beharko da.

Etxepare Euskal Institutua

13 jun 2011

Saizarbitoriaren 'Hamaika pauso' etenik gabe irakurriko dute Arriagan

José Antonio Artze Agirre










null



Ramon Saizarbitoria Idazlea



"Heriotza ere bizitza dela esaten duen literatura eta mistika hori ez zait oso sinpatikoa egiten. Egia da bizitzak berak eramaten zaituela heriotza desiratzera: zahartzen zara, baliabiderik gabe geratzen zara, ahultzen zaizu gorputza, minak dituzu, gabeziak... Hori horrela da, baina badute batzuek heriotza idealizatu nahi bat, batere sinpatikoa egiten ez zaidana."

Antton Valverde / Musikaria



"Xabier Lete eta biok osagarriak ginen"

9 ene 2010

Ez dok amairu:Badok


Ez dok amairu mugimendu kulturalari sarrera

(..)Ez dok amairuk euskal kulturarengan eta kantagintzarengan zegoen malefizioarekin apurtzea lortu zuen, aurrera atera zen gerra ostetik isilpean eta zapaldurik zegoen kultura. Ondorioz, 60en hamarkadaren erdialdean jorratutako mugimendu kulturalak ate berriak ireki zizkion euskal kantagintzari baita ondorengo belaunaldiei ere.




Badok
'Badok', repaso a la canción vasca - EiTB Cultura Musica





18 oct 2008

Jabier Muguruza Sestaon



Konplizeak bilatzen zituen Muguruzak sestaotar euskaldunberrien artean atzo emanadako kontzertuan. Berak asko bezala ustu du Sestaon ez dagoela euskaldunik eta kontzertuaren amieran konturatu zen bera zela elebidun aritzen zen bakarra. Baina jendeak bera ezagutzen du gehienbat gaztelerazko irratiko saioarengatik. Dena den gerta liteke kontzertuari eman nahi zuen "giro konplizea" gaztelaniaz hobeto transmititzea.

Bera eta bere kontzertua definitzeko ondo baino hobeto dago adierazia bere web horrian.


Untitled from Raimundo Rubio on Vimeo.

Ausarta izan da Sestaora hurbiltzen, bera edota Sestao Udalaren kultur Arloaren gonbidapena. Sestaoko euskaldunberri-zaharrok eskertzen dugu ahalegina. Aitzaki on bat lagunekin geratzea eta afaltzera joatea "Burdin hiri honetan"



Jabier Muguruza: ahotsa eta akordeoia
Angel Unzu: kitarra eta bouzuki
Mireia Otzerinjauregi: ahotsa

2 ene 2007

Andoni Sagarna euskaltzain oso


Andoni Sagarna (Donostia, 1947). Goi-mailako industri ingeniaria (1971, Nafarroako Unibertsitatean), elektrizitatea-elektronika espezialitatean. 1988an, Algunos aspectos de la modernización de léxico en diversas lenguas tesia aurkeztu zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. eta Letretan doktoretza eskuratu.
2004tik, aisia eta kulturako produktuen sorkuntzan dihardu, Elkar enpresa-taldeko I+G+b arloko zuzendaria delarik. Bestalde, Euskara Zientifikoa irakasgaiko irakasle da, Nafarroako Unibertsitatearen Ingeniaritza Industrialeko Goi-mailako Eskola Teknikoan.
2004tik hona, Eusko Ikaskuntzaren Hiznet Hizkuntza Plangintzako ikastaroan irakasle.
Euskaltzain urgazle, 1987tik. Euskaltzaindiaren barruan Hiztegi Batuko lan taldean dihardu azken urteotan. LEF (Lexiko Erizpideen Finkapena) batzordearen kide eta EEBS (Egungo Euskararen Bilketa Sistematikoa) batzordearen idazkari-arduradun izana, martxan zeudenean.
1972an, Elhuyar Kultur Elkarteko sortzaileetakoa izan zen. 1985tik 1994 arte, Elhuyar Kultur Elkarteko burua. 1981tik 1992ra, UZEIko Zuzendari Teknikoa izan zen. Zuzeneko esku hartzea izan zuen Fisika Hiztegian, Banka Hiztegian, kirol-arloko Kirolkidea hiztegian, Glotodidaktika Hiztegian. Ardura nagusia izan zuen Teknologia mekanikoa hiztegian.
1992-1999 bitartean entziklopediagintzako Eusenor enpresan Zuzendari Tekniko izan zen. Ondoko egitasmoetan zuzeneko partaidetza izan zuen: Hiztegi entziklopedikoan, Euskal Hiztegi Entziklopedikoa (8 tomo), Gazteen Entziklopedian, Entzikloklik CD-ROMean.
1999tik 2004ra bitartean, Plazagunea enpresan informatika-arloko proiektu arduradun izan zen. Besteak beste, Jalgi bilatzailean partehartze zuzena izan zuen.
1989tik 1993ra, EAEko Euskararen Aholku Batzordearen kide izan zen.
Soziologiaren hastapenak (1970), Teknologia elektrikoa (1982), Hizkuntza minorizatuen soziologia (lankidetzan, 1986) eta Euskara-irakaslearen eskuliburua (1989, lankidetzan) argitaratu ditu. Artikulu ugari ere idatziak ditu.
Nik berarekin ikasi nituen Fisika eta Kimika oinarrizko printzipioak euskaraz behar den moduan esateko. Jakintza handiko gizona, apala eta langilea.