(..)“Gerra Zibila eta Memoria Historikoa iberiar penintsulako literaturan” izenburua daraman mintegia ospatuko da hilaren 13an eta horretarako gaian adituak direhttp://www.blogger.com/img/blank.gifn hainbat ikerlari eta irakasle bilduko dira Donostiako Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean. Mari Jose Olaziregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria izateaz gain, mintegi honetako zuzendaria ere bada. Tartetxoa egin digu eta luzez mintzatu gara literaturaz, euskararen egoeraz, Etxepare Euskal Institutuaz eta abarrez.
(..)Eta non egon behar du euskarak?
Gune inportanteenetan egon behar du, unibertsitate onenetan, jaialdi eta biltzar ezagunetan, azoka entzutetsuetan... nik ez dut dudarik hor. Maila ona badugu, euskalaritzan, hizkuntzalaritzan, literaturan, zinean, artean... eta orain aukerak behar ditugu. Oso baliabide gutxirekin ari gara, izugarri optimizatzen ditugu gastuak, ez baitira garai errazak. Bidaia bakoitzari, jarduera bakoitzari... ahalik eta etekin handiena ateratzen ahalegintzen gara. Emaitzak hemendik urte batzuetara ikusiko dira eta urtero ebaluatu, baloratu eta norabidea zuzendu beharko da.
Etxepare Euskal Institutua
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario