9 may 2006

Mikel Zalbide euskaltzain oso

Mikel Zalbide

Donostian jaioa, 1951n. Nafarroako Unibertsitatean egin zituen unibertsitate-ikasketak. Industria-ingeniaria da. Egiten dituen hizkuntzak: euskara, gaztelania, alemana eta ingelesa.

Euskarak landu gabe edo landu arin zituen alorretan hasi zen lanean, gaztetan. 1972an, artean ikasle zelarik, Elhuyar elkartearen eta izen bereko aldizkari teknikoaren sortzaileetarikoa izan zen. Zientzia-tekniken alorreko ikasmaterialak prestatzen eta hitz-eraketazko azterlanak bideratzen hartu zuen parte, horrezaz gainera.

1976tik 1978ra bitartean Euskaltzaindiaren matematika-azpibatzordearen kide izan zen.
1978tik 1981era arte, Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Institutuaren (UZEIren) zientzia-tekniken alorreko arduradun izan zen. Fisika, Kimika eta Matematika hiztegien prestakuntza-lanean jardun zuen, batetik. Lexiko-sorkuntzarako erabideen aztertzaile eta ikastaro-emaile izan zen, bestalde. UZEIk maileguzko hitzen idazkeraz eta ebakeraz eginiko sistematizazio-lanaren egile izana da, azkenik.

1979tik 1980ra, autonomia aurreko Eusko Kontseilu Nagusiak eta Bilboko (gero Euskal Herriko) Unibertsitateak sorturiko Planifikazio-batzorde mistoaren kide izan zen. Unibertsitate alorreko hizkuntza-normalkuntza bideratzeko azpibatzordea sortu zen bertan: euskal kulturarekiko unibertsitate-beharrizanen lan-taldea. Lan-talde horren arduradun izan zen.
1981. urteaz geroztik Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean ari da lanean, Euskara Zerbitzuaren buru delarik. Euskarazko eta ele biko irakaskuntza finkatzeko hainbat oinegitura-lanetan dihardu. Batez ere EGA agiriaren, Hezkuntzako HE1 eta HE2 hizkuntza-eskakizunen eta IRALE, EIMA eta NOLEGA programen koordinazio-lan teknikoan. Irakasteredu elebidunen osaeraz, ebaluazio-lanaz eta bilakaeraz egindako hainbat azterketa-lanetan eta datu-bilketatan ere jarduna da. Eskola-munduaren euskalduntze-saioa, eta saio horren ikuspegi soziolinguistikoa: hori du bere lanbidearen ardatz, azken mende-laurdenean.
1983. urteaz geroztik euskaltzain urgazle da. Bi eratako langintzatan saiatu izan da bertan: Iker saileko hiztegigintza alorrean batetik, eta Jagon sailean bestetik. Batean zein bestean, bertako idazkari izana da zenbait urtez.

Euskararen Aholku Batzordearen kide izana da, 1982tik 1990ra bitartean. Bertako Batzorde iraunkorreko kide ere bai. Geroztik ere, bertako Geroratzearen Jarraipenerako Batzorde-atalean partaide izana da (1997tik 2001era bitartean).
Irakasleen eta teknikarien prestakuntza-lanean dihardu, bestalde, etenik gabe. Honako esparru hauetan, batez ere:
1. Prestakuntza linguistikoan. Alfabetatze teknikozko hainbat ikastaro emandakoa da, batetik. Horrekin batera itzulpen-teknikei buruzko prestatze-saioak emanak ditu, zenbait urtez: IVAPeko itzultzaile-eskolan lehenik, eta EHUko itzulpen-ikasketetan gero.
2. Prestakuntza soziolinguistikoan. Mintzajardunaren gizarte-moldaeraz, luze-zabaleko mintzaldaketaz eta hizkuntza ahulak hezkuntza bidez indarberritzeko saioen zer-nolakoez hainbat ikastaro eta prestatze-saio emandakoa da. Gradu ondoko ikasketei dagokienez, HIZNETen ikastaro-emaile da 2001-02 ikasturtetik aurrera. Horren aurretik, EHUk eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean eratu zuten gradu ondoko hizkuntza-plangintzako ikastaroetan ere irakasle izan zen.
3. Prestakuntza soziokulturalean. Curriculumaren euskal dimentsioa (CED) lantzen saiatu da hainbat urtez, eta horri buruzko hainbat saio praktiko eskainiak ditu.
Argitara emandako lanak:
Liburuak
(1981) Maileguzko hitzak: idazkera eta ebakera. Donostia: UZEI.
(1987) Hitz-elkarketa 1. LEF batzordearen lanak. Bilbo: Euskaltzaindia.
(1990) Euskal Irakaskuntza: 10 urte. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
(1992) Hitz elkartuen osaera eta idazkera: LEF batzordearen emaitzak, Euskaltzaindiaren gomendio-arauak. Bilbo: Euskaltzaindia.
Artikuluak eta txostenak
Azken hogei urteetako artikulu batzuk honako hauek dira
(1988) Mende hasierako euskalgintza: urratsak eta hutsuneak. In II. Euskal Mundu Biltzarra. Euskara-biltzarra. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
(1990). Euskal Eskola, Asmo Zahar Bide Berri. In Euskal Eskola Publikoaren Lehen Kongresua (1, 211-271 or.). Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
(1991). Eskola-giroko hizkuntza-erabileran eragiten duten faktoreen lehen azalpen-saioa. In Eskola Hiztun Bila (17-35 or.). Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
(1993) Educational situation of the Basque Autonomous Community in Spain. Estrasburgo: Europako Kontseilua.
(1993) Zientzi hizkuntza irakaskuntzan: euskara teknikoaren izaeraz, iturburuaz eta egungo erabilmoduaz. Gasteiz: Eusko Ikaskuntza
(1994) Eskola-munduan erabiltzen den euskara: egungo egoera eta zenbait hobekuntza-bide , in EUSKERA,1994
(1994) Hitz elkartuen osaera eta idazkera : gomendio-arauak prestatzeko erabili diren irizpideak, in Euskaltzaindiaren XIII. Biltzarra : Leioa, EUSKERA,1994
(1994) “Maileguzko hitzen zenbait muga-arazo”, in Euskaltzaindiaren XIII. Biltzarra : Gasteiz, EUSKERA, 1994
(1998) ‘Normalización lingüística y escolaridad: un informe desde la sala de máquinas’ in RIEV (Revista Internacional de los Estudios Vascos) 43, 2, 1998, 355-424.
(2000). “Irakas-sistemaren hizkuntz normalkuntza: nondik norakoaren ebaluazio-saio bat”. In Eleria 5, 45-61.
(2002) “Ahuldutako hizkuntza indarberritzea: teoriak zer dio?”, in Ikastolen IX. Jardunaldi Pedagogikoak. Donostia: EHIK.
(2003) “Hendai-Hondarribietako biltzarrak, XX. mendeko hizkuntz plangintzaren iturburu” in Euskaltzaleen Biltzarraren mendeurrena / Sabino Arana Kultur Elkargoaren Jardunaldiak (2001). Bilbo: Sabino Arana Kultur Elkargoa.
(2004) “Hezkuntzaren kalitatea, elebitasunaren argitan”. In ikastetxea, kalitatearen gune 196-212 or. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
(2004) Hizkuntza-normalkuntzaren oinarrizko kontzeptuak, perspektiba sozioedukatiboan. In ULIBARRI proiektuaren prestakuntza-jardunaldia. Gasteiz.
(2005) Nicholas Gardner eta Mikel Zalbide “Basque Acquisition planning”, in International Journal of theSociology of Language, 174, 55-72 or.
(2005) “A Basque perspective on the future of lesser used languages”, in CAER (Education Society of the European Regions). Cardiff.

Lan eskerga benetan, nire irakaslea izan zen alfabetatze zientifikoaz ezer ez nekienean. Galdetu nionean nola izuli "mesilla de noche" ariketa batean, berak naturaltasun osoz erantzun zidan "mesa noche" ba, nola esaten duzu ba .Ni sestaotarra eta hori euskaraz inoiz esan gabe egoera erreal batean. Gero "boletina" euskaratzeko ardura hartu zuen eta arazo legal baten aurrean euskarazko bertsioa da balio legala duena eta gaztelania itzulpena da.

!Gehiegi txo¡ .


Zalbide aboga por un «equilibrio entre lo moderno y lo tradicional» en Euskaltzaindia
«Es un honor que Euskaltzaindia haya confiado en mí para ser miembro de la Academia»
S
andra Atutxa Bilbao

«EN Euskaltzaindia hay que encontrar un equilibrio entre lo moderno y lo tradicional. Es beneficioso para el euskera», apuntaba ayer Mikel Zalbide en su primera comparecencia ante los medios de comunicación como nuevo académico de Euskaltzaindia. «Esto es nuevo para mí», arrancaba referiéndose a la rueda de prensa que se desarrolló en la sede de Euskal-tzaindia de Bilbao. Tras el nombramiento de Ana Toledo y Bernardo Atxaga, Zalbide, donostiarra de 55 años llega ilusionado para, con su aportación, «intentar dar un nuevo aire» a la institución que ha confiado en él. «Es un honor ser miembro de Euskaltzaindia. Estoy muy contento y a la vez preocupado por la responsabilidad que me toca asumir a partir de ahora», apuntaba el académico. Académico correspondiente a Euskaltzaindia desde hace veintidós años, el nuevo euskaltzale ha colaborado tanto en la Comisión de Lexicografía como en la sección Tutelar de la Academia, siendo secretario de ambas comisiones. «Aún no sé por dónde va ir dirigido mi trabajo. La primera cita con los miembros de la Academia será en Elantxobe donde está prevista la próxima reunión. De momento intentaré amoldarme al calendario fijado por Euskaltzaindia y, una vez que me ponga al día, comenzaré a dirigir mi trabajo. Posiblemente esté ligado a la Lexicología, pero prefiero esperar», explicó Mikel Zalbide. Jefe del Servicio de Euskera del Departamento de Educación, Universidad e Investigación, Zalbide ha participado en diversos proyectos de la Administración educativa, encaminados a la gradual adaptación del sistema educativo al marco de doble oficialidad de lenguas y a impulsar las medidas operativas requeridas para normalización del uso de la lengua vasca en el ámbito educativo.