22 sept 2012

Zein hezur kendu zion Jainkoak Adami Eva sortzeko?


Tradizioaren arabera, saihetsa izan zen, baina litekeena hala ez izatea. Jesus Mari Txurruka zoologoak, Elhuyar aldizkarian argitaratutako saiakera batean, zakil-hezurra izan zitekeela planteatzen du. Hala izan bazen, Itun Zaharraren itzulpen oker batean galdu zen informazio hori saihetsaren ideiaren alde.

32 kiloko artzain-zakur aleman baten zakil-hezurra.
Biblia liburu sakratutzat duten erlijioetako fededunentzat galderaren erantzuna erraza da: saihets-hezurra, jakina!

Mapatxe baten zakil-hezurra, 10 cm inguruko luzerakoa

Lehen emakumearen sorrera Bibliako Genesian (2: 21-23) dago deskribatuta:
21 Orduan, Jainko Jaunak lozorroan murgilarazi zuen gizona. Loak hartu zuenean, saihets-hezur bat kendu zion, hezurraren hutsunea haragiz bete ziolarik.
22 Jainko Jaunak gizonari kenduriko saihets-hezurrez emakumea moldatu eta gizonari eraman zion.
23 Honek esan zuen: «Hau bai dela ene hezurraren hezur, ene haragiaren haragi!
"Emakume" izango da deitua,
gizakumeagandik izan baita hartua».

 




Mortsa ar baten zakil-hezurra, 55 cm inguruko luzerakoa

(...) Edozelan ere, bada ugaztun ar gehienek (zezen, aker, ahari eta enparauek) duten hezur bat gizonari falta zaiona; zakil-hezurra, hain zuzen ere.

(...) Gehienbat artzaintzatik bizi ziren antzinako israelitak xehetasun horretaz ohartuta egongo ziren, ziur egon; alegia, bazekiten gizonetan hezur hori falta zela. Nola azal zitekeen gabezia hori?

(...) Jatorrizko mitoaren arrazoibidea erabat logikoa da. Gizonak ez du zakil-hezurrik Jainkoak kendu ziolako Eva egiteko. Evaren sorrera gizonaren gorputzeko atal sortzaileenarekin, zakilarekin, erlazionatzen du, eta zakil eta eskrotoko "joskura" Jainkoak egindakoa da.

Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila
EHU

No hay comentarios: