4 jul 2008

Josu Jon Imaz :Petronorreko presidente berria


Josu Jon Imaz EAJko presidente izandakoa Petronorreko presidente izendatuko du gaur Administrazio Kontseiluak. Josu Jon Imazek 2007. urteko irailaren 12an utzi zuen EAJko EBBko lehendakaritza, politika utzi eta enpresa mundura itzuliko zela esanda. 2004ko urtarrilaren 17an iritsi zen kargu horretara, Xabier Arzalluzen lekukoa hartuta. Kimikan lizentziatua da Imaz, Euskal Herriko Unibertsitatetik, eta polimeroetan espezializatua. Hain zuzen ere, INASMETeko polimero saileko arduraduna izan zen 1987 eta 1989. urteen artean. Handik, Mondragon Kooperatibara egin zuen jauzi gero, industria sustatzaile lanetan aritzeko. 1991 eta 1994. urteen artean, INASMET enpresako Kanpo Harremanetarako eta Marketin Saileko arduraduna izan zen

No hay comentarios: