11 abr 2008
OTEIZA (1908-2003) ehun urte
«Atzeraka ari naiz idazten»
'Quousque tandem...!' liburuan ideario estetikoa eta dietario autobiografikoa nahastu zuen Oteizak.
alberto barandiaran
Quousque tandem...! belaunaldi batendako mesanotxeko irakurketa izan zen. Zaila da bere eragina zehatz-mehatz neurtzen, baina itzal ukaezina izan zuen hainbat belaunalditan, argitaratu eta hurrengo urteetan. Bernardo Atxagak berak esan zuen XX. mendean euskal politikan eragin handiena izan zuen gizona Oteiza zela, seguru asko. Eragin hori, batez ere, liburu horren bidez zabaldu zen, eskultura edo proiektu arkitektonikoen bidez baino askoz gehiago. Koldo Mitxelenak, lehen edizioa kaleratu eta urte berean, idatzi zuen Oteizak profeten antzera hitz egiten zuela, eta horrelako akuilatzaileren baten premian zeudela. «Biziro gogoko dut Oteiza eta Oteizaren jokabidea».
El escultor del vacio
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario