17 abr. 2009

Europara bidean: Hauteskundeak




Ekainaren 7an, Euskal Herri osoan. Ekainaren 4tik 7ra bitartean egingo dira, Europako Batasuneko estatu guztietan, estatu bakoitzaren hauteskunde legediak eta ohiturak errespetatuz.

Hauteskunde kanpainak bi asteko iraupena izango du eta maiatzaren 22an hasiko da Euskal Herri osoan.

Orotara, 375 milioi herritar inguru daude deituta botoa ematera. Belgika, Zipre, Grezia eta Luxenburgon derrigorrezkoa da botoa ematea; gainontzeko 23 estatuetan, ez.

Botoa emateko gutxieneko adina 18 urtekoa da Euskal Herrian (Austrian, adibidez, 16 urterekin eman daiteke botoa).

Espainian hauteskunde barruti bakarra dago: alderdi edo koalizioek zerrenda bakarra aurkezten dute barruti osoan eta Espainiari dagozkion parlamentari guztiak zerrenda horietatik ateratzen dira, D' Hont Legea erabilita.
Frantzian, aldiz, zortzi hauteskunde barruti daude eta parlamentari kopuru osoa hauteskunde barrutietan banatzen dira. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako hautesleek hego-mendebaldeko barrutiari dagozkion parlamentariak aukeratzen dituzte. Barruti horrek Akitania, Midi-Pyrenees eta Languedoc-Rousillon eskualde administratiboak hartzen ditu. Parlamentaria lortzeko lehian sartzeko, edozein zerrendak barrutiko botoen %5 baino gehiago behar ditu. Belgikan, Italian, Irlandan, Erresuma Batuan eta Polonian hauteskunde barruti bat baino gehiago daude; gainontzeko estatuetan, bakarra.

754, baina Lisboako Ituna onartu bitartean, Europako Parlamentuak 736 parlamentari izango ditu (egun 785 daude), hala erabaki baitzen Nizako Itunean. Jardunean 736 parlamentari arituko badira ere, 754 aukeratuko dira hauteskundeetan.

Hego Euskal Herriko lau lurraldeetako hautesleek, Espainiako herritarrekin batera, Espainiako barruti bakarrean aukeratzen diren 50 parlamentariak (54 Lisboako Ituna indarrean jartzen bada) aukeratuko dituzte. Ipar Euskal Herriko hautesleek, Frantziako hego-mendebaldeko barrutiko 10 parlamentariak (Frantzian 72 parlamentari aukeratzen dira: Lisboako Ituna indarrean sartuz gero, 74 izango lituzke).

Euskal Herrian aurkeztuko diren zerrenda guztiak itxiak dira. Hau da, alderdi politikoek beren zerrendetako hautagaien ordena erabakitzen dute eta hautesleek zerrenda osoari ematen diote botoa. Estatu batzuetan (Italia, Irlanda, Suedia...) zerrenda irekiak aurkezten dira. Zerrenda bateko hautagai bat edo bestea, bakarra edo gehiago aukera ditzake hautesleak.


Sozialistek irabazi zuten 2004an Euskal Herri osoan



Hego Euskal Herrian PSOEk 265.572 boto lortu zituen, Galeuscak (EAJ) 250.615, PPk 235.394, Herrien Europak (EA) 64.169, IUk 37.666 eta Aralarrek 17.570. HZk 108.000 boto (baliogabe) jaso zituen. Ipar Euskal Herrian, berriz, PSFk 21.429, UMPk 19.516, UDFk 13.461, Berdeek 7.436 eta HZk 5.247 (baliodunak).



ELECCIONES EUROPEAS / Elecciones 2009


Internet, un nuevo espacio de participación política.Politika 2.0



Elecciones europeas 2004


3 comentarios:

M@k, el Buscaimposibles dijo...

Mila esker, Raimundo, "blogaldia"-ri hasiera emateagatik. Oso azalpen ona.

urbinaga dijo...

ez da zergatik, baina hurrengo bileran birra bana edan dezakegu. ikusi arte

M@k, el Buscaimposibles dijo...

Kaixo.

"Blogaldiaren" laburpena daukazu eskura hemen:

http://politika20.nireblog.com/post/2009/06/05/festival-de-blogs-de-las-elecciones-europeas