Mostrando entradas con la etiqueta Europako hauteskundeak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Europako hauteskundeak. Mostrar todas las entradas

7 jun 2009

PSOE irabazle Hego Euskal Herrian - PP Espainian

Bederatzi euskal europarlamentari izango dira

Jaime Mayor Oreja, Pablo Zalba eta Carlos Iturgaitz (PP)






Ramon Jauregi, Iratxe Garcia eta Eider Gardeazabal (PSOE)





Izaskun Bilbao (EAJ)

Inaki Irazabalbeitia (Aralar)

eta Alain Lamassoure (UMP), Europako Legebiltzarreko diputatu.



PSOE irabazle Hego Euskal Herrian

PSOE izan da Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan Hego Euskal Herriko alderdirik bozkatuena: 262.000 boto jaso ditu.

EAJren Europaren Alde geratu da bigarren, 210.000 botorekin. Hirugarren, PP: 192.000. Laugarren, Iniziatiba Internazionalista: 138.000 -ezker abertzaleak babestutako hautagaitza izan da-. Bosgarren, Aralar-EAren Herrien Europa koalizioa: 55.000.

EAE

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan botoen %98,11 zenbatuta dela, EAJren Europaren Alde koalizioak irabazi ditu Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak, botoen %28,44ko babesarekin. 2004an baino %6,76 gutxiago lortu du. Bizkaian EAJ izan da nagusi.

PSOE geratu da bigarren, orain arteko datuen arabera: %27,6. Araban eta Gipuzkoan bera izan da gailen.

Hirugarren PP geratu da (%16,04), laugarren Iniziatiba Internazionalista (%15,92).

Aralar eta EAren Herrien Europak %5,67ko babesa jaso du. IUk %1,81ekoa.

EAEn parte-hartzea %41ekoa izan da, duela bost urte baino %3 txikiagoa.

Bizkaia

EAJ. 133.000 boto (160.733).
PSOE. 111.865 (110.557).
PP. 64.082 (82.222).
Iniziatiba Internazionalista. 52.363.
Aralar-EA. 17.864.
IU. 7.595 (17.582).
UPD. 5.975.

2009 Ipar Euskal Herria

UMP. 26.684 (%29,6).
Europe Ecologie. 14.028 (%15,6).
PSF. 12.207 boto (%13,5).
Modem. 9.241 (%10,2).
EHA. 5.602 (%6,2).
Front de Gauche. 4.601 (%5,1).
EAJ. 3.084 (%3,4).
FN. 2.799 (%3,1).
Ekologistak. 2.753 (%3,06).






Eta hori guztia Izazkun Bilbao Barandika eurodiputatu aterata.



Ea zer esaten duen bere blogean hurrengo egunean.Nafarroan EAJk % 2.

La información de ETB-2 ha sido "aluzinante", a toda prisa, sin decir que el PSOE/EE habia ganado en Gipuzkoa y Alava y que el PNV_EAJ solo ha sacado 2% en Nafarroa, Iparralde no es Euskadi. Hay que saber marcharse elegantemente. Parecía un cielo, al final se le ha visto el "plumero".





Eskerrak geratzen zaiguna ETB-1,
profesionaltasuna mesedez.

Entouched

17 abr 2009

Europara bidean: Hauteskundeak




Ekainaren 7an, Euskal Herri osoan. Ekainaren 4tik 7ra bitartean egingo dira, Europako Batasuneko estatu guztietan, estatu bakoitzaren hauteskunde legediak eta ohiturak errespetatuz.

Hauteskunde kanpainak bi asteko iraupena izango du eta maiatzaren 22an hasiko da Euskal Herri osoan.

Orotara, 375 milioi herritar inguru daude deituta botoa ematera. Belgika, Zipre, Grezia eta Luxenburgon derrigorrezkoa da botoa ematea; gainontzeko 23 estatuetan, ez.

Botoa emateko gutxieneko adina 18 urtekoa da Euskal Herrian (Austrian, adibidez, 16 urterekin eman daiteke botoa).

Espainian hauteskunde barruti bakarra dago: alderdi edo koalizioek zerrenda bakarra aurkezten dute barruti osoan eta Espainiari dagozkion parlamentari guztiak zerrenda horietatik ateratzen dira, D' Hont Legea erabilita.
Frantzian, aldiz, zortzi hauteskunde barruti daude eta parlamentari kopuru osoa hauteskunde barrutietan banatzen dira. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako hautesleek hego-mendebaldeko barrutiari dagozkion parlamentariak aukeratzen dituzte. Barruti horrek Akitania, Midi-Pyrenees eta Languedoc-Rousillon eskualde administratiboak hartzen ditu. Parlamentaria lortzeko lehian sartzeko, edozein zerrendak barrutiko botoen %5 baino gehiago behar ditu. Belgikan, Italian, Irlandan, Erresuma Batuan eta Polonian hauteskunde barruti bat baino gehiago daude; gainontzeko estatuetan, bakarra.

754, baina Lisboako Ituna onartu bitartean, Europako Parlamentuak 736 parlamentari izango ditu (egun 785 daude), hala erabaki baitzen Nizako Itunean. Jardunean 736 parlamentari arituko badira ere, 754 aukeratuko dira hauteskundeetan.

Hego Euskal Herriko lau lurraldeetako hautesleek, Espainiako herritarrekin batera, Espainiako barruti bakarrean aukeratzen diren 50 parlamentariak (54 Lisboako Ituna indarrean jartzen bada) aukeratuko dituzte. Ipar Euskal Herriko hautesleek, Frantziako hego-mendebaldeko barrutiko 10 parlamentariak (Frantzian 72 parlamentari aukeratzen dira: Lisboako Ituna indarrean sartuz gero, 74 izango lituzke).

Euskal Herrian aurkeztuko diren zerrenda guztiak itxiak dira. Hau da, alderdi politikoek beren zerrendetako hautagaien ordena erabakitzen dute eta hautesleek zerrenda osoari ematen diote botoa. Estatu batzuetan (Italia, Irlanda, Suedia...) zerrenda irekiak aurkezten dira. Zerrenda bateko hautagai bat edo bestea, bakarra edo gehiago aukera ditzake hautesleak.


Sozialistek irabazi zuten 2004an Euskal Herri osoan



Hego Euskal Herrian PSOEk 265.572 boto lortu zituen, Galeuscak (EAJ) 250.615, PPk 235.394, Herrien Europak (EA) 64.169, IUk 37.666 eta Aralarrek 17.570. HZk 108.000 boto (baliogabe) jaso zituen. Ipar Euskal Herrian, berriz, PSFk 21.429, UMPk 19.516, UDFk 13.461, Berdeek 7.436 eta HZk 5.247 (baliodunak).



ELECCIONES EUROPEAS / Elecciones 2009


Internet, un nuevo espacio de participación política.Politika 2.0



Elecciones europeas 2004