2 abr 2009
Txakolina dastatzea (Kata) AEKko Korrikari esker Sestaon
Sestaon, nire herrian, denetarik daukagu: AEKko bulegorik txukunena euskaraz gutxien hitz egiten duen herrian, zahar gehien duen herria, gazte langabezi tasarik handiena duena, "Kontxako estropadak" irabazi duen traineru bizkaitarra (KAIKU), argentinar izena daraman futbol taldea (el River (Plate)), 1976ko krisitik oraindik gainditu ez duen herri bakarra, azpiegiturak egiten ez dakien alkatea, km karratuko lantegi gehien izan duen herria, baina ez gara aberatsak. Sestaotarrak sakabaturik gaude Bizkaia osoan etxeak egiteko lekurik ez zegoelako hazkunde garaian, baina humore ez zaigu falta: Plaza Gorria daukagu Moskun bezala baina urrerik ez.Nire aitonak esaten zuen Sestaoko espaloiko adokinak urrezkoak izan behar zirela Labe Garaiko zergakin baina burdinezkoak ere ez dira. Orain "La Naval"-en Munduko itsasontzirik hoberenak egiten dituzte eta guk bidaiatzeko sosik ez.
Bizkaiko Txakolina kataren azalpenak from Raimundo Rubio on Vimeo.
Gaur AEKko KORRIKA kanpainari ezker Bizkaiko Txakolina
kata batean egon naiz. Zorione Martinez enologo neska xarmantak azaldu dizkigu nola dastatu txakolinaren usain eta zapore guztiak: zuria, gorria, beltza.
A-tik Z-rainoko oinarrizko glosarioa
LORE-USAINA: hainbat ardok duten usain atsegina, lore jakin batzuen (arrosa, jasmina, bioleta, sasiama, etab.) lurrina gogorarazten duena.
MALKOA: alkohol, azukre eta glizerina ugari dituen ardoak kopan uzten duen olio antzeko zantzua
..........
Sestaoko berbalagunak: Topa!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario