29 nov 2006

Euskaldun berriak omenduko ditu Jaurlaritzak Euskararen Egunean

Igandean ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna.
Eusko Jaurlaritzak Kursaalean ospatuko du, eta euskaldun berriak omenduko dituzte Ukan saria emanda. Elebitasunaren alde eginez ospatuko dute Euskararen Eguna.

Jaurlaritzako Hizkuntz Politikako sailburuode Patxi Baztarrikak azaldu duenez, ordubeteko ekitaldia egingo dute igandean, Kursaalean.
Bertsolariak eta dantzariak izango dira han, besteak beste, eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakari Juan Jose Ibarretxek adierazpen instituzionala irakurriko du.

Euskaldun berriei Ukan saria emango diete.

Ni, beste asko bezala, euskaldun berriak gara,gora gu eta gutarrak ¡

Euskararen Nazioarteko Egunerako Benito Lertxundiren abestia:

Euskara giza ondarea da: komunikazioeta batasunerako tresna.
Elkar ulertu eta giza helburu gorenera heltzeko beharrezko baliabidea.
Hizkuntzak leuntzen du animalia eta gizon bilakatzen.

Berak bideratzen elkar laguntza gizamailan gauzatzeko.
Zentzu horretan hedatzen da herri bakoitzaren beharretara.
Hizkuntza ispilu leiala da,non kondairan zehar, herri batenbaldintza sozialak isladatzen diren.
Hizkuntzak jakinarazten dio belaunaldi bakoitzari oinarrizko kultura guztia.
Bere hizkuntzarekin hautsi duen herriak tradizioa du errausten eta arima epeltzen.
Hizkuntzak bere baitan, herri batenmundua ulertzeko era gordetzen du, herritarrek hitzegiten dutenean.
Euskara, gure hizkuntza, giza ondarea da.
-
Bideoa - Musika entzun -

1 comentario:

Anónimo dijo...

Que bueno estoy blogueando y al mismo tiempo aprendiendo otro idioma!!!
Saludos desde Miami