4 may. 2010

Zientzia mara mara Donostian: Passion for Knowledge


Donostia International Physics Center bikaintasuna ikertzeko zentroak hamar urte bete ditu, Pedro Miguel Etxenikeren gidaritzapean.

«Zientzialariak ez du laborategia erabili behar gizartetik babesteko»

(..)Euskal Herrian zientzialari asko dago?

Herrialde txikia izanik, esparru gutxitan egiten dugu lan. Baina Euskal Herrian ikertzaile talde handiak daude. Herrialdea aintzat hartuta, ezin esan genezake handia denik oinarrizko zientzia ikerkuntzan. Hego Euskal Herrian -Ipar Euskal Herriko egoeraz ez nago jakitun- azken 30 urteetan, aldaketa handiak izan dira. Barne produktu gordinaren %1,6 inbertitzen da gaur egun zientzian; eta ni partaide izan nintzen Eusko Jaurlaritzan, lehenengoan, %0,1 baino gutxiago zen. Gai hauekin soseguz jokatu behar da, talentua ez delako dekretuz sortzen. Oraindik, gure industriari dagokion mailaren azpitik gaude, eta oinarrizko zientzian, aurrerapenen abiadurari erreparatuta, oraindik ahul. Etorkizuna aldatuko duen zientziak goi mailako ikerlariak behar ditu. Beraz, lan egin behar da kanpotik ekartzeko edo hemengoak hezteko. Ilusioa duten gazte sortzaileei ahalik eta aukera gehien ematea da zientzia politikarik onena. Zientzietakoak ez dira gazteak erakartzen dituzten ikasketak. Zerbaitetan huts egin dugun irudipena dut; ekonomiarako garrantzia duen zer bezala saltzen dugu zientzia, baina ez gara gai zientziaren izaera sortzailea nabarmentzeko. Zientziaren zailtasunetako bat da honen edertasuna jendeari helaraztea. Literatura ikasle batek testu baten edertasuna irakurri hutsean antzeman dezake; baina inor gutxik uler dezake zergatik DNA den ederra.


Hitzaldien Programa

Hitzaldiak egitasmoa egingo dute gizartearen eta zientziaren edo zientzialarien eta herritarren arteko elkarrizketarako. Gazteengan zientzia eta pentsamendu kritikoarekiko jakin-mina piztea dute helburu. Nobel saridunez gain, beste hainbat alorretako jakitunak izango dira: Robert Langer ingeniaria; Juan Ignacio Cirac Optika Kuantikoko Max Plank Institutuko zuzendaria; Sylvia Earle ozeanografoa; Bernardo Atxaga idazlea; Luis De Pablo musikaria; Jhon Pendry zientzialaria. Hitzaldiak Kursaalean izango dira, 17:00etatik 21:00etara.

Elektroien dinamika ultraazkarra; gainazalen fisika; material polimerikoen fisika; fotonika eta plasmonika.

Perhaps you need some "pintxos" to understand all this Science Knowledge.

!On egin¡.

Más sencillo y con "manzanilla" nos lo explica Antonio ( via Fogonazos)

No hay comentarios: