25 dic 2014

Eñaut Elorrieta Portugaleten - Bikain


Eñaut Elorrieta

Eñaut Elorrieta, cantante de Ken Zazpi, presenta su primer disco en solitario, 'Deserriko kantak' ('Canciones del destierro').

Deserria ez da leku zehatz bat. Bakardadea da, biluzik sentitzea. Babesik gabe gelditzen diren sentipenen narrazioa da. Lurralde berrietan aukera berrien bila berriro altxatzea da.

Eñaut Elorrieta Kontzertua- Deserriko Kantak - gaua from Raimundo Rubio on Vimeo.
Beren gorputzetan atzerriratuta bizi direnei etxeratzen lagunduko diegu, etorri eta itzuli ez zirenei, bidaia bera aberri bilakatu zutenei. Eñaut ElorrietaKen Zazpi taldeko liderra, bere bakarkako lehen lanarekin datorkigu, hau da, “Deserriko Kantak” diskoa besapean dakarrela. Berak idatzitako testuez gain, beste poeta eta idazleen lumetan konplizitatea aurkitu du. Batzuek jakin badakite deserriratze politikoa zer den (Joseba Sarrionandiak edo Joan Oliverek); beste batzuek atzerriratze poetikoari idatzi diote (Mario BenedettiHarkaitz CanoBernardo Atxaga). Hain intimoa izanda ere, aldi berean gizartearen ahotan dagoen gaia beretzat hartu du Eñautek, bizitzea posible den lur eremu bat hitzez eta musikaz gordetzeko.

Eñaut Elorrieta,-Deserriko Kantak - Kontzertua - Askatsuna from Raimundo Rubio on Vimeo.
Kontzertu honek ikusleei bidaia egiteko gonbita dakarkie, beren barreneko kartografia zeharkatzen duten bide zidorrak ezagutzeko. Aberria eta atzerriratzea bezalako kontzeptuak emozioaren geografian loratuko dira. Entzun ditzagun etxerako bidea ezagutzen duten abestiok.

Gernika

No hay comentarios: