25 nov. 2014

PROBAREN FORMATU DIGITALAREN ERAGINA EMAITZETAN. - PISA 2012- Euskadin







PISA 2012- Euskadin



EUSKADI

 Matematikarako konpetentzian formatu digitalean Euskadiko 15 urteko ikasleen batez
besteko puntuazioa 490 puntukoa da.

 Irakurtzeko konpetentzian formatu digitalean Euskadiko batez besteko puntuazioa 487
puntukoa da.

EUSKADI – ELGA

 Formatu digitaleko Matematikarako konpetentzian Euskadiko 15 urteko ikasleen batez
besteko puntuazioa (490) ELGAko batez bestekoa (497) baino baxuagoa da. Puntuazio-aldea
estatistikoki adierazgarria da.

 Formatu digitaleko Irakurtzeko konpetentzian Euskadiko ikasleen batez besteko
puntuazioa (487) ELGAko batez bestekoa (497) baino 10 puntu baxuagoa da. Puntuazio-aldea
estatistikoki adierazgarria da.

Formatu digitalean ebaluatutako bi konpetentzietan Euskadiko batez bestekoa
ELGAko batez bestekoa baino nabarmenki baxuagoa da.


EMAITZAK SEXUAREN ARABERA

 Formatu digitaleko Matematikarako konpetentzian Euskadiko nesken batez besteko
puntuazioa mutilena baino nabarmenki apalagoa da.

 Euskadiko mutilen eta ELGAko mutilen arteko puntuazio-aldeak ez du adierazgarritasun estatistikorik.

 Euskadiko nesken puntuazioa ELGAko neskena baino nabarmenki baxuagoa da

 Formatu digitaleko Irakurtzeko konpetentzian Euskadiko nesken batez besteko
puntuazioa mutilena baino nabarmenki altuagoa da.

 Euskadiko mutilen puntuazioa ELGAko mutilena baino nabarmenki apalagoa da.

 Euskadiko nesken puntuazioa ELGAko neskena baino nabarmenki baxuagoa da.

ISEK INDIZEAREN ERAGINA EMAITZETAN

Geruzetan ISEK indize sozio-ekonomiko eta kulturalaren eragina kentzen denean, geruza
guztietako puntuazioak aldatzen direla ikusten da:

 Hiru geruza publikoetan puntuazioak igo egiten dira, baina puntuazio zuzenaren eta
indizearen eragina kendu ondorengo puntuazioaren arteko aldeak ez dira estatistikoki
adierazgarriak.

 Itunpeko hiru geruzetako puntuazioak ISEK indizea kontuan harturik baino altuagoak dira,
baina puntuazio zuzenaren eta ISEK indizearen eragina kontuan izanik puntuazioaren arteko
aldeak ez dira estatistikoki adierazgarriak.

EMAITZAK PROBAREN FORMATUAREN ARABERA

 Bai Matematikarako konpetentzian bai Irakurtzeko konpetentzian Euskadiko ikasleek
probak formatu digitalean gauzatu direnean puntuazio baxuagoak lortu dituzte.

 Euskadiko nesken kasuan, formatu digitalean lortutako puntuazioak paper-formatuan
lortutakoak baino baxuagoak dira bi konpetentzietan.

 Ikasleen ehunekoa errendimendu-maila baxuetan, bai nesken kasuan bai mutilen kasuan,
handiagoa da probak formatu digitalean egin direnean. Ikasleen ehunekoa errendimendumaila
altuetan baxuagoa da probak formatu horretan egin direnean.

ORDENAGAILUAREN ERABILERA ETA PROBA DIGITALETAKO EMAITZAK

 Joerak erakusten du ordenagailua etxean zenbat eta gehiago erabili, emaitzak hobeagoak izan
direla herrialde guztietan bai Matematikarako konpetentzian bai Irakurtzeko konpetentzian, proba formatu digitalean egin denean.

 Ikastetxeko ordenagailuaren erabilera aztertzen denean, joera alderantzizkoa da: erabilera
zenbat eta handiagoa izan, bi konpetentzietako emaitzak baxuagoak dira.


PISA: examples of computer-based items

Spain - Basque 

Seraing Sports Club Language Learning


Spain - Basque 

Graphs  Fencing Car cost calculator CD production Star points Photos Body mass index 

No hay comentarios: