28 mar. 2012

m29 - Irakaskuntzan Grebari buruzko informazioa

Lanuzte ikaragarria Hego Euskal Herrian lan erreformaren eta eskubide murrizketen aurka.


Grebaren deitzaileek (ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK eta EHNE sindikatuek eta makina eragile sozialek) arrakastatsutzat jo dute greba deialdiaren emaitza babes handia izan duelako. Gaurkorako deituta zegoen grebak ia erabateko erantzuna izan du Hego Euskal Herriko sektore eta enpresetan. Enpresa eta sektoretako datu zehatzek baieztatzen dutenez Hego Euskal Herrian greba orokorra itzela izan da.










Irakaskuntzari dagokionez inoizko grebarik handiena izan da, lanuzteak


erabateko jarraipena izan duelarik. Ikastetxe askotan zerbitzu minimoak besterik ez dira

bete eta orokorrean %90tik gora langilek egin dute lanuztea.


http://ikastetxeakmartxan.wordpress.com/

Benetan goizekoa ikaragarria izan da, Kaleak jendez ganezka. Ba zen garaia, eta Bihar.......

No hay comentarios: