17 feb. 2011

LABek eta EILASek irabazi dute hezkuntza publikoan

EILAS sindikatuak oso pozik hartu du gorakada. Jon Moñux ordezkariak nabarmendu zuen irakasle funtzionarioen artean izaniko arrakasta: «Kuantitatiboki boto igoera handia izan da, nahiz eta ordezkarien artean horrelako isla izan ez». Ponderazioagatik, funtzionarioek, proportzioan, ordezkari gutxiago hautatzen dituzte lan legepean dauden langileek baino.

Aldaketen zergatia argi ikusi du Moñuxek: «Emaitzak kritika dira Hezkuntza Sailaren politikari. Ez zen sindikatuen arteko auzia soilik, CCOOko ordezkari ohi asko Hezkuntza Sailean daude gaur egun». LABeko ordezkari Jon Urrusolok ere hala esan du: «Kontsekuentziaz jokatzea saritu dute, eta langileen kontra aritu direnak zigortu dituzte». ELAk esan du «gobernuen lagun den sindikalismoa» zigortu dutela.

No hay comentarios: