26 nov. 2010

Zergatik bizi dira luzeago emakumeak?

Emakumeak gizonak baino luzeago bizi direla ez da berria. Egun, batez beste, bospasei urte gehiagoz bizi dira; 85 urteren bueltan dabiltzan sei emakumeren aurrean lau gizonezko aurki genitzake, eta, 100 urteei begira jarriz gero, aldea are nabarmenagoa da. Zergatik, ordea? Azkenaldian indartzen ari diren hipotesien arabera, azalpena gure biologiaren sakonean dago. (..)

Munduko hamar lagun zaharrenetatik bakar bat baino ez da gizonezkoa.

Emakumeen biziraupena luzeagoa da, baina emakume adindunen osasuna adin bereko gizonena baino kaskarragoa izan ohi da.

Kirkwooden teoriaren arabera, emakumeen organismoa hobeto dago prestatuta kalteei aurre egiteko, batik bat ugalketaren arduradunak haiek direlako.

Gainera, testosterona-kantitate handiek gizonen ugalkortasuna handitzen dute, baina kaltegarria da luzaroan bizirauteari dagokionez”.



No hay comentarios: