15 oct. 2010

Anjel Lertxundiren eskarmentua

«Irabazteko atipikoegia zen»

Anjel Lertxundiren 'Eskarmentuaren paperak' liburuak irabazi du saiakera arloko Espainiako Sari Nazionala



Ez da autobiografia bat, baina badu autobiografiatik. Ez da oroitzapen liburu bat, baina asko zor dio oroimenari. Dietario batetik hurbil dago, baina ez dago egunerokotasunaren mende. Bere buruaz ari da autorea, baina ez da bere burua liburuaren xedea. Xedea da berrogei urtean jarraitu dion irakurlearekin elkarrizketan sartzea.



Lehenengo kapitulua

POETA BAZARA, GARBI IKUSIKO DUZU paperezko orri honetan hodei
bat dagoela airean. Hodeirik gabe, ez legoke euririk; euririk gabe,
arbolak ez lirateke haziko; eta arbolarik gabe, ez legoke papera
egiterik. Hodeia beharrezkoa da papera egon dadin. Hodeirik ez
balego, ez legoke paperezko orri hau ere. Beraz, esan dezakegu
hodeia eta papera elkar lotuta daudela.

Bere Bloga

No hay comentarios: